Legelariak

Jauregui Bereciartu, Gurutz

Zuzenbide Konstituzionaleko aditua. Urretxun jaio zen. Euskal Herriko Unibertsitateko Zuzenbide Konstituzionaleko katedraduna da. Euskal Herriko Unibertsitateko errektoreordea izan da, eta Zuzenbide Fakultateko Dekanoa, eta Zuzenbide Konstituzional eta Administratibo Saileko zuzendaria.

Irakasle bisitaria izan da Europako zenbait unibertsitatetan: Oxford, Erromako Consiglio Nazionale delle Recerche, AEB (Reno, Puerto Rico) eta Latinoamerika (Dominikar Errepublika, Bolivia, Peru, Txile, Brasil eta Mexiko). Gainera, ONUko (UNRISD) zientzia-aholkularia izan da.

13 liburu argitaratu ditu. Eta berrogeita hamar liburu baino gehiagoren argitalpenean jardun du, zuzendari edo parte-hartzaile. Hogeita hamar artikulutik gora argitaratu ditu, gaztelaniaz, euskaraz, katalanez, ingelesez, frantsesez, italieraz eta alemanez.

Besteak beste, sari hauek jaso ditu:

  1. 2003an, Eusko Ikaskuntza/Euskadiko Kutxa Saria, Humanitate eta Gizarte Zientzien modalitatean, Euskadiko Gizarte Zientzien eta Humanitateen curriculumik onenari.
  2. 2004an, Euskadi Ikerketa Saria, Giza eta Gizarte Zientzien arloan, Eusko Jaurlaritzak Euskadiko Gizarte Zientzien eta Humanitateen curriculumik onenari emana.
  3. 1995ean, Ana Frank Saria, Giza Eskubideak eta Bakearen Kultura defendatzeagatik.
  4. 1988an, El Correo Kazetaritza Saria.

Halaber, finalista izan da zenbait lehiaketatan: 1994an, Anagrama Saiakera Sarian; 1995ean, Saiakera Sari Nazionala; 1997an, Kultura Ministerioarena; eta 2000n, Jovellanos Nazioarteko Saiakera Saria.