Eskultoreak

Jauregui, Antonio Miguel

XVIII. mendeko eskultore bergararra (Gipuzkoa).

1771 eta 1773 artean Zegamako (Gipuzkoa) parrokiarentzat lanean aritu zen, besteak beste, sakristian gordetzen den "Kristo hilzorian" egiten. Asteasuko (Gipuzkoa) parrokiako erretaula amaitzeko San Pedroren eta Espiritu Santuaren tronuak egin zituen eta 1779an eliza hartarako San Andres eta San Juan Nepomucenoren estatuak egin zituen.

Erref.: Euskal artisten fitxategia.