Konposatzaileak

Jacinto Rial, Xavier

Konpositorea.

1968ko azaroaren 1ean Pasaian jaiotakoa.

Donostiko Goi-Mailako Musika Kontserbatorioan Karrera Amaierako Ohorezko Lehen Saria eskuratu zuen. Madrilgo Goi-Mailako Errege Musika Kontserbatorioan Orkestra Zuzenbidean eta Konposizioan tituluduna da, bertan Francisco Escudero, Anton Garcia Abril eta Zulema de la Cruzekin ikasi zuelarik. Ondoren bere ikasketak sakondu zituen F. Donatoni, C. Bernaola, C. Halffter eta G. Grisey maisuen konposizio eta musika-analisi ikastaroekin. Sari ezberdinak eskuratu ditu, besteak beste, Joaquin Turina Sariak (1999 eta 2000), Madrilgo Goi-Mailako Errege Musika Kontserbatorioaren Karrera Amaierako Konposizio Saria, Flora Prieto Saria, Guerrero Fundazioko Saria, Eusko Jaurlaritzako Musika Garaikideko Sormen Saria (1999), Virgen de la Almudena Saria (2000) eta Pablo Sorozabal Nazioarteko Saria (2001). Gaur egun Pasaia Musikal Kontserbatorioko irakaslea da eta bertan sortu zuen 1996an, Pasaiako Musikaren Informatikako Laborategia (LIMPA).