Pintoreak

Iturrino Gonzalez, Francisco

Pintorea. Santander, 1864ko irailaren 9a; Cagnes-sur-Mer (Frantzia), 1924ko ekainaren 20a.

1872an, pintorearen familia, bizkaitar jatorrikoa, Bilbora joan zen behin betiko. Marrazketa ikasi zuen osaba zuen Elviro Gonzalezekin. Ingeniaritzako ikasketak hasi zituen Belgikan, baina bertan behera utzi zituen karrera artistikoari heltzeko.

1890ean Bruselara joan zen Lorrand-ekin pintura ikastera. 1895. urtean, Parisen finkatu zen pintura-ikasketekin jarraitzeko eta berehala nabarmendu zen bere artea eta jenio biziagatik. Garaiko abangoardiako pintorerik preziatuenetakoa bilakatu zen.

1901ean, erakusketa antolatu zuen Frantziako hiriburuko Vollard galerian, Pablo Ruiz Picassorekin batera. Iturrinoren koadroek jakin-min handia piztu zuten eta bere fauvismoak aipu mugagabeak eragin zituen garaiko kritikaren eta publikoaren aldetik. Erakusketa hartan, artistak berrogei obra inguru aurkeztu zituen; obra haietan eztabaidaezina zen pertsonalitatea eta talentua erakusten zituen. Ondoren, beste erakusketa batzuetan hartu zuen parte, batik bat, Independenteen Aretoan antolatutakoa nabarmendu behar da. Parisen Henri Matisse ere ezagutu zuen eta hark nabarmen eragin zuen bere lanean.

Bere herrira itzuli zen (1901) eta penintsula guztitik bidaiatu zuen paisaiak eta pertsonaiak pintzelekin harrapatuz. Zenbait lan Madrilen, Bartzelonan eta Bilbon ezagutzera eman zituen eta dagoeneko atzerrian lortutako arrakasta izan zuen. Tailerra zabaldu zuen Sevillan, ardatza finkatuz Paris, Andaluzia eta Bilbo artean eta joan-etorriak maiz egin zituen 14ko gerra arte.

1917an, Euskal Artisten Erakusketan, Francisco Iturrinoren mihiseek areto berezia izan zuten eta bertan Andaluziako, Salamancako eta Marokoko gaiak jasotzen zituzten koadro bikainak ikusi ahal izan ziren. Garai hartan, Iturrinok dagoeneko aldatua zuen lehen obretako arte beltz eta betizua argiagoa eta atseginagoa zen artearekin, teknika oso pertsonalarekin eta kolore ausartekin. Bidezkoa da aipatzea Iturrinoren lanak ez zirela beti ondo ulertuak izan eta 1919an Madrilgo Arte Ederren Zirkuluan antolatutako erakusketaren ostean, benetako polemika sortu zen.

1922an hainbat ebakuntza kirurgiko jasan zituen eta gangrenatutako hanka anputatu behar izan zioten. Pintorearen egoera ekonomikoa zela eta, haren adiskideek -Picasso, Matisse, Bonard...- harpidetza egin zuten eta horri esker etxetxo bat erosi ahal izan zuen Cagnes sur Mer herrian. Pintatu eta, batez ere, akuafortean grabatzen zuen.

Lan asko estatuko eta atzerriko museoetan eta bilduma partikularretan banatuta daude. Vollard-ek sorkuntza gehienak erosi zituen. Andres Garmendia Argentinako bildumagileak hainbat koadro ditu eta Bilboko Elejabeitia bilduman Las cuatro delako obra dago. Santanderreko eta Bilboko Arte Ederretako Museoek eta Madrilgo Sofia Erregina Arte Zentruaren Museo Nazionalak Iturrinoren obrak dituzte funtsetan.

Gehien miretsitako obren artean daude: Cerrado de toros, Feria de Salamanca, Las sevillanas, Retrato, Femmes à cheval, Escenas andaluzas, Salamanquinos, Romería andaluza, Las charras, Fiesta flamenca, En la feria, Juerga en el cortijo, Feria, Mujeres a caballo, La torada, Carbón (marrazkia), Mujeres, Caballos, Retrato de Manuel Losada eta Tentadero eta La merienda akuaforteak beltzean eta koloretan.

Jatorrizko grabaketako 52 plantxa Bilbora bidali ziren 1981ean Hendaiatik, han atxikita baitzeuden. Plantxak pintorearen oinordekoek Eusko Jaurlaritzari eman zizkioten, Bilboko Museoan erakusgai jartzeko, hiriko udala erabat demokratikoa izatean. Urte eta erdi baino gehiago zeramatzaten Hendaiako aduana-agentzian, Frantziako eta Espainiako Kultura Ministerioen arteko xehetasun guztiak lotu zain, behin betiko Bilbora eramateko. Plantxa horiek grabatuak egiteko egoera ezin hobean daude eta emakumea dute gai nagusi.



Jose Camon Aznarrek zera esaten digu Iturrinoren lanaren inguruan Madrileko Goya aldizkarian (1964ko aza.-abe.):

"La pasión en este gran pintor modelaba su vida. Sus reacciones eran primitivas y caudalosas. Estudia en Bélgica y fue en Málaga donde se embriagó de esa luz y de esas gitanerías que llenan sus cuadros. Sus ojos repetían espectáculos suculentos, y el mismo apetito con que se plantaba frente a la vida descomponía después la visión del mundo en manchas fuertes, cada una con un sol dentro. Todo en sus cuadros fulgura y se despega de límites y dibujos estrictos, pero todo también palpita en móviles incandescentes. Francisco Iturrino ha penetrado en ese campo de ruinas que empezaba a ser la pintura clásica y ha reclamado su parte de león. Sin freno para su gula de vasco, no entibiada, sino dirigida por ambientes mallarmeanos, Iturrino ha desvelado de toda prevención realista las luces, las mujeres y los jardines, y los ha expuesto con toda la brutal desnudez que su sensibilidad apetecía. Podemos señalar en él, a lo menos, dos etapas. Y no sabemos hacia cuál van nuestras preferencias. Una primera -y de ella hay magníficos ejemplos en la exposición del Instituto de Cultura Hispánica- con colores más graves, oscuros y gruesos que en el resto de su producción. Es una delicia contemplar estos cuadros de muy finas matizaciones, de una entonación más opaca y fundida. Estos lienzos forman unos conjuntos en los cuales el tema no es lo más importante. Trate flores o figuras humanas, lo que nos impresiona es la aterciopelada armonía de unos colores que por sí mismos constituyen la base temática del lienzo. Hay algunos de tan tímido toque y tan decayentes en la pura efusión cromática que hasta han suprimido los perfiles y quedan las tintas flotando en sus simples efectos ópticos. Tal ocurre, por ejemplo, con un admirable cuadro de flores. Después su estética cambia fundamentalmente y su arte se explaya en un haz brillante con tersura y claridad de agua. Lo que le interesa es el golpe total de una luz despejada, de abierta blancura, en la cual se sumerjan y purifiquen gloriosamente todos los seres. Y ahora esta luz es la que modela a las formas sin importarle al pintor gran cosa la verosimilitud de sus imitaciones. Estilísticamente, Francisco Iturrino se halla en esos límites inciertos entre el posimpresionismo, donde cada maestro tiene que elaborarse esforzadamente su interpretación del mundo y del arte, y la disolución del fauvismo, donde la Naturaleza se disocia en unos elementos expresivos como un haz desatado. Todo su concepto estético está vivo y aún sin superar. Las manchas más audaces de los contemporáneos pueden enfrentarse con este resol que deslumbra sus desnudos y los faralaes de sus gitanas. Arte el suyo de tanta agresividad cromática que, para soportar estas luces, las formas tienen que descomponerse en grumos vivos, en volúmenes facetados por los reflejos."