Sendagileak

Irigaray Goizueta, Pablo Fermin

Larreko

Auritzen jaioa (Nafarroa), 1869ko urtarrilaren 25ean. Iruñan hil zen, 80 urte zituela irailaren 3an (1949).

Bere ikasketak Iruñan eta Zaragozan egin zituen. Madrilen Medikuntza ikasketak egiten ditu, 1892an bukatuz. Medikuntza lana Beran, Iruritan egiten du eta zirujau eta zuzendari bezala Iruñako Probintzia-Ospitalean. 1905ean Baztaneko Haraneko topografia medikoa idazten du. 1924an Baionako Gure Herria aldizkarian etengabe idazten du. 1926an Itzaldiaken "Naparra'ko erranerak" [Nafar esanak eta atsotitzak] bere hitzaldia argitaratzen du. Euskal Esnalea aldizkarian ere lankide izan zen. Gazteleraz egindako lanen artean honako hauek aipa daitezke: Guía médica del intérprete de milagros y favores, Marañon Dr.-earen hitzaurrez.

Eusko Jaurlaritzak argitaratutako Bidegileak bilduman informazio gehiago eskura dezakezu Fermin Irigarairi buruz.