Kontzeptua

Iparraldeko departamenduaren aldarrikapena

Duela bi mendez geroztik eztabaida politiko bat errepikatu da Iparralden, bere aitorpen instituzionalari buruzkoa, hain zuzen. Modu horretan, Frantziako iraultza gailendu ostean euskal instituzioak indargabetu ziren unetik berezko departamendu baten sorrera eskatu da. Aldarrikapen hori ziklikoki errepikatu da eta hainbat autorek burutu dute interpretazio ugariren bidez.