Olerkariak

Iparraguirre Balerdi, Jose Maria

Abeslari eta poeta herrikoia. Jatorriz Idiazabalgoa zen arren Urretxun (Gipuzkoa) jaio zen 1820eko abuztuaren 12an eta Itsason hil zen 1881eko apirilaren 6an.

Aita merkataria zen eta semeak ikasketak burutzea nahi zuen, hori dela eta Zerainera bidali zuen. Han, osaba batek gaztelania eta gramatika erakutsi zizkion. 11 urte zituela Gasteiza bidali zuten latina ikas zezan -itxura batean apaiz izatea nahi zuten-. Ondoren, 13 urterekin, familia Madrilera aldatu zen eta mutikoa jesuiten San Isidro el Real ikastetxean sartu zuten.

1833an lehen karlistada lehertu zenean, etxetik alde egin "Nire herrikideenganako maitasunak bultzatuta, eta ez beste ezerk" eta Euskal Herrira abiatu zen Iparraguirre, karlistekin Gipuzkoako lehen batailoiean borrokatzeko. 14 urte besterik ez zituen. Atseden unetan, gitarra hartzen zuen berak sortutako letra eta musikarekin abestiak jotzeko. Arrigorriagako borrokan (1835) zauritu egin zuten. Haren ostean, Carlosen alarbaderoen konpainian sartu zuen.