Olerkariak

Iparraguirre Balerdi, Jose Maria

Euskal herrikideek Europarako bidaia ordaindu zioten 1876an "La Paz" delakoak sortutako harpidetzan baten bidez. Tolosan, Donostian eta bere jaioterrian izan zen; ondoren, Madrilera jo zuen, enbata bortitz baten ondorioz itotako Gipuzkoa eta Bizkaiko hirurehun arrantzaleen familien aldeko ekitaldietan parte hartzeko. 1879an Iparraguirre donetsi egin zuten Elizondon (Nafarroa) Arrese Beitia bizkaitarrarekin batera.

Hortik aurrera Euskal Herriaren benetako ikur bilakatu zen. Madrilen, bertan bizi ziren euskaldun guztiek Teatro Real delakoan omenaldi handi bat egin zioten Gayarrerekin batera. 60 zituela Bizkaia, Gipuzkoa eta Arabako Foru Aldundiek pentsio bat ezarri zioten eta Nafarroakoak dohaintza eman zion Arturo Campion jaunaren eskutik (1880).

Itsason hil zen, Zozabarro baserrian 1881eko apirilaren 6an lagunekin afaltzen ari zela.