Olerkariak

Iparraguirre Balerdi, Jose Maria

1853an indultu bati esker Euskal Herrira itzuli eta bertako karrikak kantuan zeharkatu zituen. Letrak eta musika sortzen jarraitu zuen; modu horretan, Gernikako Arbola deitu zuen konposizio bat taxutuz zuen. Madrileko San Luis kafetegian jo zuen lehen aldiz Juan Jose Altuna euskal organo-jotzailearekin batera. Orduan Madrilen bizi ziren euskaldun asko kafetegi horretara joaten ziren. Euskal Marsellesa abian zen; ereserkiak indarra hartu zuen, Euskal Herriraino heldu zen eta guztiek abesten zuten, sarritan denak batera, Iparraguirre ere han zela. Agintariek -Mazarredo- mehatxu gisa hauteman zituzten kantaldi haiek eta 1855ean kanporatu egin zuten urretxuarra, Guardia Zibilak lagunduta.