Olerkariak

Iparraguirre Balerdi, Jose Maria

Gatazka amaitu zenean Frantziara joan zen gitarra hartuta, Bergarako Hitzarmenera atxiki gabe. 19 urte zituen eta ordutik aurrera bidaiatzen eman zituen urteak berak sortutako abestiak abestuz. Horietako batzuek betikotu egin dute urretxuarra. Frantzian frantsesa ikasi zuen eta, besteak beste Lamartine edo Chateaubriand irakurri zituen. Bere gitarra beti gainean eramaten zuen eta ahaire eder bat ere eskaini zion: Gitarra zartxo bat det. 48ko Iraultzan ere izan zen Iparraguirre barrikadetan Marsellesa ospetsua intonatuz, modu horretan jendea adoretzea lortzen zuen. Napoleon IIIak kanporatu egin zuen iraultza hauspotzeagatik; Suitzara abiatu zen, Italia, Alemania eta Inagalaterran barna. Hala, 1851n Londresera iritsi zen Florentziako konpainia batekin.