Kontzeptua

Intxixu

Jenderik bizi ez den tokietan edo leizeetan bizi den jeinua da. Ataun inguruan Intxixu sorgin bat dela diote. Oiartzunen Arditurriko leizeetan bizi izan ziren kondairetako izaki batzuk izendatzeko erabiltzen dute izen hori. Herri-sinesmenen arabera, bertako mendietan dauden harrespiletan hilobiratuak izan ziren. Hala ere, esan beharrekoa da, harrespilei mairubaratzak (mairuen hilerriak) esaten dietela han, Aranon jentilbaratzak (jentilen hilerriak) esaten dietela eta, Ainhoan, berriz, mairularriak (mairuen hilarriak).