Kontzeptua

Ikastola

1960 eta 1976 urteen bitartean ikastolaren hedapena izan zen Euskal Herrian. Fenomeno hau garai horretan euskal gizarteak bizi zuen garapen sozio-politikoarekin erabat lotua dago eta industrializazio eta urbanizazio prozesu garrantzitsu eta kontzientzia politiko batean murgildua. Ikastola oinarrizko bi zutabeetan oinarrituko da: gurasoak, bere semeentzako euskal eskola lortzeko abenturan barneratuak, eta irakasleak, euskararen irakaskuntzarekin erabat konprometituak, lan kondizio larri eta eskasean. Duela gutxi arte ikastolak ez du inoiz instituzioen laguntzarik jaso, une larrietan jaso duen elizaren laguntza izan ezik. Gipuzkoa eta Bizkaia probintzietan, hurrenez hurren, ikastolen mugimendua berebiziko indar eta azkartasunarekin garatu da beste probintziekin alderatuz. Gizarteak bizi izan duen egoera ekonomikoaren ondorio izan da hau, krisi garaia iritsi arte behintzat, honela ikastetxeen finantziazioak sortarazitako gastuei aurre egiteko aukera baitzegoen. Bi probintzi hauek gainera, euskaldun multzo garrantzitsuak dituzte eta bertan nazionalismoa erabat sendotua dago. Hiru elementu hauen bat-etortzeak, hizkuntza, kontzientzia nazionalista eta bitarteko ekonomikoak, beharrezkoak izan dira ikastolen hedakuntzarako.

Herrietan sorturiko ikastolak hirietan zeudenen luzapenak ote ziren galdetu beharko ginateke. Galderaren erantzuna baiezkoa izango litzateke ikastolaren kontzeptuan oinarrituz. Aldiz, ezezkoa izango litzateke ikastolen sorreran oinarritzen bagara, herriko ikastolak hirietakoekin inongo akordio eta plangintza loturarik eduki gabe sortu baitziren. Herriko estamentu guztiak bildu eta bertan berebiziko partehartzea duten giza euskarri sendo batean oinarritzen dira. Kandestinitatea desafidatuz antolatzen dira eta lege barruko eskolaren ezaugarri guztiak betetzen dituzte ikasle kopurua eta ordutegiari dagokionez baina ez, ikastetxeen kokapena, irakaslegoaren titulazio, programazio eta finantziazio gaiei dagokionez.

Ikasleen bilakaera ikasturteen arabera
Ikasturtea Araba Gipuzkoa Nafarroa Bizkaia Iparraldea Guztira
Iturria: Siadeco: 1964-65 a 1974-75.Ikastolen Federazioa: 1975-76 a 1981-82.
1964-6522520-54-596
1969-701715.7703481.95888.255
1970-713348.1817652.5911411.885
1971-7237610.6739503.1574715.203
1972-7348613.2451.3773.75510118.964
1973-7467715.2721.6314.93817522.693
1974-751.02617.9711.8925.82222526.936
1975-761.42921.3252.1588.63430533.851
1976-771.81225.3142.62110.97734141.065
1977-782.65429.6523.09413.42238249.204
1978-793.29331.4233.74414.87539053.809
1979-804.27734.7334.90916.13647460.529
1980-815.08637.1455.36917.15751665.273
1981-825.50939.1285.72719.10756469.935

Euskadi eta Nafarroan ikasle kopuruaren erabateko hazkundea honako hau izan zen: 1969 eta 1973 urte bitartean 3.000 baina gehiagokoa, 1974-1975 ikasturtean 4.000 ikasletakoa eta 1975-1976 urte bitartean 7.000ko kopurura iritsi zen.

Sexuaren araberako banaketari dagokionez, gurasoek beraien semeak ikastolara bidaltzeko unean diskriminazio faktorerik ez zegoela ziurtatu daiteke, mutilentzako ikastetxe egokia baina alabentzako (edo eta alderantziz) desegokia delako pentsakera adibidez. Ezin daiteke ahaztu ikastolak hezkuntza mistoaren alde egindako izugarrizko lana.

Ikastolen hedakuntza garai honetan, baina batez ere 60ko hamarkadaren bukaeran, aurrerakoitasunaren etiketapean mozorroturiko sektore publiko batzuek burgestzat jo zituzten ikastolak. 1977ko ikasleen gurasoen kategoria profesionalen inguruko datuak ondorengo banaketa azaltzen zuten Euskadiko ikastolen multzorako, handitik txikira: langile gaituak, langileak, dendari txiki eta ertainak, langile ez gaituak eta azkenik, nekazari eta arrantzaleak. Honela, herri-mailako klaseak dira irudikatuenak, hala ere, banaketa honek aldaketak jasan ditzake eskualdearen arabera. Gurasoen gehiengoa jatorriz bertakoak da, kanpoan jaiotako gurasoen portzentaia ondorengoa delarik :

Araba Gipuzkoa Nafarroa Bizkaia Euskadiko bataz bestekoa
Iturria: SIADECO.
Aitak16,5% 7,6% 8,1% 10,2% 10,6%
Amak17,8% 7,2% 8,4% 10,7% 11,2%

Nahiz eta gurasoen gehiengoa jatorriz euskalduna izan guztiak ez dira euskal hiztunak, honek semeen inguruko jakintza linguistikoetan eragin zuzena duelarik. Hauek dira gurasoen euskararen ezagutza mailak:

Euskararen ezagutza
EZ DAKITE ZEHAZTU GABE
ABGNABGN
Iturria: SIADECO. A = Araba / B = Bizkaia / G = Gipuzkoa / N = Nafarroa
Aitak61,4 30,9 15,3 64,6 14,8 3 - 2,3
Amak64,7 32,9 14,0 64,0 13,5 4 - 2,3

Oro har, familia euskalduna Gipuzkoan aurkitzen da. Aldiz, guraso euskal hiztunen portzentaia txikiena Araban aurkitzen dugu,%20ko portzentaiara apenas iristen delarik. Gipuzkoan hizkuntza mantentzeko oinarrizko faktorea da ikastola eta Araban ordea, berreskurapen funtzioa betetzen du. Nafarroako guraso euskal hiztunen portzentaiak Arabakoak baino handiagoak dira baina era berean, probintzi honetan aurkitzen dugu berreskuratze linguistikoa eskuratu nahi duten erdaldunen sektore batzuen kontzientzia linguistiko handiena, nahiz eta euskal nekazal zona batzuetan interes hau ez eduki. Bizkaiak, alde batetik Gipuzkoaren eta bestetik Araba eta Nafarroaren artean kokatzen dituen ezaugarriak dauzka. Probintzi hauetan mantentze eta berreskuratzearen tendentziak argiak dira.

Aurkezturiko portzentaiaren azterketak, aiten%51,9 eta amen%51k euskaraz mintzatzen direla adierazten du. Ikastetxeetan linguistika arloko politikaren ildoak ezartzeko orduan berebiziko garrantzia dauka familietako menperatze linguistikoak nahiz eta denbora luzez alderdi hau nahiko baztertua egon den ikastoletan.

Ikastetxeen hedapen handieneko garaietan irakasleen egoera nahiko zaila izan zen, maisu kopurua ez baitzen nahikoa batzuetan, ezinbesteko beharrak betetzeko ere ez zegoelarik. Guzti hau zela eta "andereño laguntzaile" izeneko postua sortu zen; emakume gaztea, eskolaurreko umeekin lan egiteko gaitasunarekin, euskal hiztuna, irakasle titulu gabea, orokorrean ikastola ireki behar zen herrikoa bertakoa eta tituludun andereño baten zuzendaritzapean denboraldi batez praktikak egin ondoren eskolaurreko adinean zeuden ikasleen gaineko ardura hartzen zuena. Honek, jakina, ez zuen ikastolen legalizazioaren bidea batere errazten baina dudarik gabe garai honetan erabaki hau hartzeko ausardia ez bazuten eduki ikastolen mugimendua zailtasunez garatuko zen.

Hala ere, irakasleen prestakuntzan oso garapen baikorra nabari da 1975 urtetik aurrera. Honela aipagarria da gizonezko langileen etengabeko gehitzea, 1975 urtean Gipuzkoan kopuru osoaren herena zirelarik. Hasierako urteetan ikastoletako irakaslegoak bilduko zituen elkarte edo eta sindikatu gabe egin zuten lan. 1966 urtean prestakuntza eta pedagogi arloko helburuak zituen "Gordailu" taldea sortu zuen irakasle talde batek. 1968 urtean, Ikastolen Federazioaren sorreraren ondoren, Ikastoletako Irakasleen Elkartea eratu zuten irakasleek, sindikatu, pedagogia eta irakasleen prestakuntza alorrak jorratuko zituztenak. Hala ere, 1982tik bere ekintza eremua irakasleen prestakuntzara eta izaera pedagogikoko ekimenak bultzatzera mugatu da, alderdi sindikala sindikatu ezberdinek bereganatu baitute.

Arazo ekonomikoa ikastolen mugimenduari oso loturik joan den kontua izan da beti. Elvira Zipitria eta bere inguruan trebatu ziren andereño taldeak zuzenduriko lehenengo ikastola haietan, gurasoek kuota bat ordaintzen zuten umeak klaseak jasotzen zituen hilabete bakoitzeko, ez oso handia egia esan. Hori dela eta, gurasoek oporraldietako hilabeteetan ez zuten ezer ordaintzen eta andereñoak ez zeukan soldatarik. Ez zegoen inolako diru-laguntzarik eta ikastola kokatua zegoen gela alokatua zen kasuetan andereñoak berak bere patrikatik ordaindu beharra zeukan. Bestalde, ez zeukaten gizarte-segurantzarik eta beraz andereñoen egoera benetan eskasa zen. Gizarte-segurantzaren arazoa ez zen 60ko hamarkada arte behar bezala konpondu ia inongo ikastoletan.

Ikastetxeen hedapenarekin batera finantza-arazoak ere handitzen joan ziren. Gurasoen hileroko ordainketatik eskuraturiko baliabideak urriak ziren eta era guztietako diru-laguntzak bilatu behar izan zituzten: herri ekarpenak, kredituak, subentzioak. Herri ekarpenak, aurreko urteetan ere mantendu zirenak nahiz eta egoera hain larria ez izan, era ezberdinetan egiten ziren. Beharrezkoa zen momentutan ezagutza profesionalak era desinteresatuan eskaini zuten pertsonen kopurua kontaezina izan zen. Arotz, igeltsero, abokatu, kontulari, aparejadore, margolariek... beraien arloetatik habiatuz guztiek lagundu zuten beharrezko zen azpiegitura eraikitzeko. Ikastetxe bakoitzeko bazkideek kuota batzuen bidez ordurartekoa mantentzeko sostengua ematen zuten, nahiz eta jakin luzaturiko laguntzak ez zietela etekin ekonomikorik eskainiko. Honez gainera urte askotan, jaialdi, zozketa, taberna, merkatu txiki, erakusketa artistikoak... bezalako ekintzak antolatu behar izan ziren aurrekontu ekonomikoak orekatu ahal izateko baliabideak eskuratzeko.

Egia esan, kilometro batzuetako ibilaldi batean adin guztietako milaka eta milaka pertsona egun guztian zehar ibiltzea agian berezia sortarazi dakioke kanpotar bati, eta gainera horretarako ordainduz. Euskadin ekitaldi hau urtean bost aldiz errepikatzen zen, geroz eta arrakasta handiagoarekin. Ekintza honen ospea deialdiaren arrazoian datza; ikastolarentzat dirua bildu baina bereziki, euskara jai giro batean aldarrikatzea. Hasierako antolatzaileak, egia esan, izugarrizko irudimena erakutsi zuten horrelako ekitaldi bat sortzean eta Californian egin zen martxa batean inspiratu zirela onartuz, hasiera batean ezin zuten pentsatu ere egin ideia honek horrelako harrera edukiko zuenik. Ibilaldi hau lehen aldiz Beasainen, 10.000 biztanleetako industria giroko herri gipuzkoarra, ospatu zen 1977ko urriaren 16an ospatu zen Kilometroak izenpean eta 15.000 ibiltariekin. Jose Miguel Barandiaran nazioarteko etnografo ospetsuak zabaldu zuen ibilaldia eta zirkuituak zituen sei kilometroak egin zituen zuen adinarekin. Egun hau erabateko festan bihurtu zen eta zirkuituko ibilaldi guztian zehar janari eta edanarekin ongi hornituriko tabernak, kirol eta musika ikuskizunak... aurki zitezkeen. Bildutako diruarekin -partaide bakoitzak ibilaldian kilometroko diru kopuru bat ordaintzen zuen, ohikoa zelarik finantza eta industri entitateen aldetik kirol eta kultura munduko pertsonaien laguntza- lekuko ikastolaren defizita arindu zuen. 1977tik aurrera Gipuzkoako eskualde ezberdinetan antolatu da Kilometroak festa, eta urteroko edizioak aurrekoa gainditzen du. Horregatik, ideia Euskal Herriko beste herrialdetara zabaldu da eta honela, Bizkaian Ibilaldia, Nafarroan Nafarroa Oinez, Araban Araba Euskaraz eta Iparraldean Herri Urrats (1984ko maiatzean lehen aldiz) aurki daitezke. Eskualde bakoitzeko Ikastolen Federazioa egiten da deialdiaren kargu. Ibilaldi guzti hauek, jai eta aldarrikapen izaeraz gain, gizartearen sektore harberen artean euskararen eta bere irakaskuntzaren arazoa islatu eta mamitzeko egin duten ahaleginean bat datoz. Honen erakusgarri da era guztietako politikari, intelektual, artista, kirolariek... urtetik urtera edizio guztietan egiten duten partehartzea. Gipuzkoako antolatzaile batek zionez, ikastolen arazo ekonomikoa gaindituta ere ekintza hau beti ospatu beharko litzateke euskararen festa handi gisa.

Kreditu eta diru-laguntzen atalari dagokionez, kredituak beharrezkoak izan dira pentsaturiko proiektuen finantzaketarako. Bizkaia, Gipuzkoa, Araba eta Nafarroa probintziek, ordena honetan, Aurrezki-Kutxa eta Euskadiko Kutxak luzaturiko kredituak erabili dituzte. Diru-laguntzen artean estatu-mailakoak eta estatu-mailakoak ez zirenen arteko bereizketa egin behar da. Lehenak, ikastetxe berriak eraikitzeko eta irakaskuntzaren dohatasunerako erabiltzen ziren, nahiz eta inoiz nahikoak ez izan. 1975. urtean, ikastolen hedapena maila gorenetara iritsi zenean, honako hau izan zen Madrilen diru-laguntzak eskuratzeko eginiko kudeaketen ondorioak: ikastetxeen eraiketak burutzeko eskaturiko 27 dirulaguntzetatik 4 eman zituzten; irakaskuntzaren dohatasunean laguntzeko eskaturiko 52tik 26 eman zituzten. Estatu-mailakoak ez ziren diru-laguntzak gehienetan esku partikularretatik zetozen. Azpimarratzekoak dira Gipuzkoan enpresek luzatzen zituzten diru-laguntzak, Bizkaian aldiz nahiz eta garrantzi industriala eduki, ez ziren eman. Araba eta Nafarroan bertako Diputazioek eskaini dituzte diru-laguntzak. Hala ere, ikastolek zeuzkaten arazo ekonomikoen ideia egiteko interesgarria litzateke Gipuzkoako 1974-75 ikasturteko datuak ikustea: gastuak denera 180.100.000 pezetetakoak ziren eta estatuaren diru-laguntza 49.745.000 pezetetako izan zen. Falta zen kopurua aurrerago aipatu dugun metodoen bidez berdindu zen. Ikastoletako langileek ere lagundu zuten defizita kitatzen urteetan zehar legeak ezartzen zituen gutxienezko soldata baina txikiagoak kobratzen eta gizarte-segurantza alde batera utziz. Gaur egun egoera hau erabat gainditua dago.

Iruñeko eta Gasteizko Gobernu Autonomoen sorrera aurreko garaian Ikastolek (EGB) jaso zituzten diru-laguntza ofizialak, Bizkaiko Ikastolen Federazioko datuen arabera.

1977 1978
Unitate kopurua Laguntza mota Pezetak (1) Unitate kopurua Laguntza mota Pezetak (2)
(1) Gutxi gorabeherako kopurua. Guztira ateratako kopurua zuzena da.
(2) 1978ko aurre ikusiriko diru-laguntzak.
Bizkaiko Ikastolen Elkarteak luzaturiko datuak.
GIPUZKOA289100%193.000.000356100%284.000.000
6768%30.450.0002350%9.200.000
2336,8%5.511.000---
NAFARROA2236,8%5.271.0002250%8.800.000
39100%25.000.00091100%72.900.000
BIZKAIA5268%23.000.0005850%23.200.000
5836,8%13.900.000---
ARABA1536,8%3.594.0001550%6.000.000
EUSKAL-HERRIA565-300.844.600565-404.800.000

Ikastolen legalizazio prozesua historikoki Madrileko Gobernu Zentralak euskararen irakaskuntzaren kontuetan erakutsi duenaren islada argia da. Ikastolak frankismo garaian garatu ziren alde batetik errepresio giro batean eta bestetik nolabaiteko tolerantzi giro batean. 1965 urtean itxaronaldi luze baten ondoren eta asko tematu ondoren Bilbon kokaturiko "Resurrección María de Azkue" ikastola legeztatu zen. Euskaltzaindiak bermatu zuen honetarako aurkeztu behar izan zen dokumentazioa. Hala ere legeztapen hau salbuespen bat izan zen eta burokrazia frankistaren funtzionamendua ezagutuz soilik ulertu daitekeena.

1966 eta 1967an Bilboko ikastolaren legalizazioak susperturik Euskaltzaindiak Hezkuntza eta Zientzia Ministroaren aurrean hizkuntzaren etorkizunari buruzko kezka azaldu zuen eta ikastetxetan barneratzeko estutu zuen. Hasierako ministroaren hitz onak eta gero 1968ko uztailak 19ko gutun batean Gipuzkoako Gobernadore Zibilak, ikastola hitza aipatu gabe ere, "baimenik gabeko hainbat ikastetxetan inskribaturiko umeak" eta "edozein kontroletik at zeuden ikastetxetara joaten ziren milaka ume" zeudela ohartarazi zuen. Gobernadore Zibila are eta urrutiago doa eta egoera ez okertzeko neurri batzuk hartu zituen:

1. Baimenik gabe ikastetxeak irekitzearen debekua eta alkateei neurri hau betetzeko eskakizuna.

2. Baimenik gabeko ikastetxeetako arduradunak legeztapen eskaerak eperik laburrenean aurkeztu beharra.

3. Gobernadore Zibilak dioenez ikastetxeen legapzazioa 1945ko azaroaren 15ko O.M. bidez arautua dago.

Egoera larri honen aurrean ikastolek irtenbide bat aurkitu ziren. Legezkotasunetik at jarraituz gero, hau posible izango balitz, ikasleek ez zuten Eskola-Ziurtagiria eskuratuko eta dokumentu hau beharrezkoa zen erdi eta goi-mailako ikasketak burutzeko. Gurasoak erabat kezkatzen zituen gaia zen hau eta egoera honen aurrean Gurasoen Biltzarra Diozesiar Elizara zuzendu zen, honek bere ikastetxeak legalizatzeko beste gaitasun juridikoa baitzeukan. Honela, lekuko elizak bere laguntasuna eskaini zien eta Gipuzkoako ikastola gehienak legeztatuak izan ziren parroki eta erlijio-ordena batzuen erantzukizunpean Lehen Mailako Diozesiar Ikastetxe gisa. Beste ikastola batzuk ikastetxe pribatu gisa legeztatu zituzten, Lehen Mailako Heziketa Legearen 27. artikulua jarraituz, eta beste batzuk Sozietate Anonimo edo Kooperatiba gisa. 1969ko Gobernadore Zibilaren beste zirkular batean eskolaurreen itxiera agintzen zuen. Ikastetxe hauek Elizaren Katekesi Zentro izendatuz eskuratu zuten legeztapena. Urte berean Gurasoen Biltzarra eta Diozesiak Ikastolen Federazio Diozesiarra sortzeko akordioa sinatu zuten. Akordio honek 1978 urtera arte iraun zuen, ikuspuntu politiko berrien aurrean Gipuzkoako Federazioak elizaren babesa alde batera utzi eta Instituzio Zibil bihurtu zen arte.

1968 urteak ikastolen mugimenduan garai garrantzitsu baten hasiera suposatu zuela azpimarratu behar da. Heldutasun krisi bezala izendatu daitekeen epealdiaren hasiera izan zen, garai honetan ikastolaren proiektuaren inguruko eztabaida gogor eta neketsu, zurruna batzutan, sineskorra eta mingarria hasi baitzen. Ikastolaren proiektuaren inguruko benetako eztabaida edo eta guzti hau katalizatzaile ideologiko bat ote zenaren zalantza gelditzen zaigu. Eztabaida bizia izan zen eta erabaki ugari hartu ziren, legeztapena, euskara batua, ikasleen erlijio-heziketa, ikastetxeen oinarri pedagogiko eta irakasleen aukera politikoen inguruan. Esperientzi eta ardura berrien garai aberatsa izan zen. Hauen artean batzuk benetan interesgarriak izan ziren, eta beste batzuk aldiz, ganora gutxikoak eta anakroniko samarrak. Guraso eta irakasleen artean sortarazi ziren eztabaidak, batzuk nahiko serioak, euskal gizarte beraren ordena ideologikoaren arazoen isla dira. Ikastolak frankismo garaian bilgune eta era berean gatazka gune izan ziren. Guzti honek argi azaltzen du eskola antolakuntza gainditzearen xedea eta euskal bizitza soziokulturalaren ezinbesteko bihurtzearen zergatia.

70ko hamarkadan eman zen ikastetxe kopuru eta baita ikasleen aparteko hazkundeak fenomeno berri eta garrantzitsu bat sorrarazi zuen: gaztelania ama-hizkuntzatzat zuten ume elebakarren eta gaztelaniaren joera garbia zuten ume elebidunen gehitze jendetsua. Gertaera hau oso positiboa da hiritarren berreskurapen linguistikoaren inguruko interesa eta beraien semeentzat ikastola ikastetxe egoki zenaren adeitasuna erakusten duelako. Hala ere, ikasleen joera linguistikoen inguruko ikaragarrizko aldaketa honek irakasleek era egokian erantzuten saiatzen ziren egoera berri bat eragin zuen psikolinguistika eta psikopedagogia arloetan. Honen azterketak ondorengoa erakusten digu:

1.- Ikastolen kokapena ez da Euskadi euskaldunera soilik mugatzen, mantentze linguistikoko instituzio soila ez dela, baizik eta berreskurapenerakoa, argi uzten du.

2.- Ikastolara joaten diren umeen erdiak dauka soilik euskara ama-hizkuntzatzat.

3.- Ikasle gehienen inguru sozio-linguistikoa erdalduna da. Euskararekin duten kontaktu bakarra ikastolako irakaslearen bidez eskuratzen dutena da muturreko kasuetan.

4.- Hala ere, ikastolen testuinguru sozio-linguistiko anitzaz hitz egin daiteke eta hitz egin behar dugu. Ikastola ezberdinen tipologia linguistikoen deskribapena eta gutxienezko jokaera kriterio batzuk ezartzea beharrezkoa izan da.

5.- Ikastola ez da bertakoentzat bakarrik gorderik dagoen ghettoa. Inmigranteen partaidetza poliki baina etengabe gehitzen doa. Partehartze honen helburua jaso dituen herrian integratzeko saiakera sakona egitea da.

Euskadi hegoaldeko ikastolaren unerik gorenarekin batera Iparraldean ezarpenaren lanari ekiten diote. 1969an Baionan antolaturiko lau edo bost umetako hasierako gune txiki bat izan zen abiapuntua. Urte honetako apirilaren 30an Seaska elkartea jaio zen, Iparraldean sortu ziren ikastola guztiak biltzen zituelarik. Euskarazko irakaskuntza Iparraldeko probintzietan poliki baina tinko ezartzen zihoan errealitate bilakatu zen, beti ere frantses zentralismoaren oztopoak gaindituz. 1983-1984 ikasturtean 699 ikasle zeuden eskolaurrean eta lehen mailako ikasketen bukaera arte eta 73 soldatapeko. 1982ko urtarrilaren 24ko ohiz kanpoko batzar batean bildurik alkate, sindikatu eta alderdi ezberdinen zortzi mila sinaduren babesarekin ekintza multzo batzuk aurrera eramatea erabaki zuen. 1983ko irailean Seaska eta Frantziako Hezkuntza Ministerio Nazionalaren artean hitzarmen bat sinatzea lortu zen. Seaskaren hitzetan, "Iparraldeko irakaskuntzaren berezitasunera egokitzen zen irakaskuntza sistema bat sortzeko aurrerapausoa zen" (itzulpena gazteleratik moldatua).

MGL