Konposatzaileak

Ibarrondo Oleaga, Antonino

Banda zuzendaria, musika-maisua ta konpositorea. (Oñati 12-06-1914/29-7-1985)

Lehenengo musika ikasketak bere etxean egin zituen, aita Felixen eskutik hasi zen musikara hurbiltzen. Geroago Jose Ramon Candaudapekin (abade eta organojole  oñatiarrarekin) jarraitu zuen. Ikasketa ofizialak Bilbon burutu zituen, Jose Franco Ribate, banda zuzendaria, konposatzaile fina ta Bizkaiko Kontserbatorioko fundatzaileetako bat izan zenarekin. Solfeo ta harmoniaz aparte, Antoninok klarinetea, pianoa eta tuba ikasi zituen, baina bandako beste hainbat instrumentu ere jotzen zituen, ta horrek erakusten du instrumentista bezala zuen gaitasun itzela, bere seme Iñaxiok heredatu duen dohain bera.

Oñatin, 1940tik aurrera hartu zuen bandaren gidaritza, eta ordutik aurrera hainbat generazio musikan hezi izan zituen, gazte-jende askori solfeoko klaseak emanez. Antzerako zerbait egin zuen Sestaon, akademia bat sortuz, ta denbora gutxian 400 ikasle baino gehiago zituen musika-eskolak, eta arrakasta izugarria izan zuen. 

1970ean Oñatiko banda munizipalak bukatutzat eman zuen bere jarduna. Gipuzkoa osoan hiru banda zuzendari tituludunak zeuden, Ibarrondo, Gonzalez Bastida eta Fco. Eskudero. Eta Antoninok Sestaoko bandako zuzendaritza hartu zuen. Zazpi urte eman zituen Sestaon, eta ondoren Bilboko Bandako ardura hartu zuen. Antonino tituloduna zenez, Bilboko Bandako zuzendaritzarako eskaria jaso zuen. Jubilatzeko aukera bazuen ere Bilboko bandan "etxeko" zuzendari bat nahi zuten, eta konbentzitu egin zuten postura aurkezteko. Berari eman zioten plaza, eta han jardun zuen harik eta jubilatu zen arte. Sestaon solfeo ta instrumenturako ikasle pila bat bildu zituen, eta Bilbokoak banda zuzendari bezala ospea eman zion. 

1978an, zortzi urtetan Oñatiko Banda geldirik egon ondoren, berriro martxan jarri zen, oraingoan Antoninoren seme Iñaxioren zuzendaritzapean. Orandik ere (2021an) bera da zuzendaria.

Antoninoren bi semek aitaren arrastoa jarraitzen dute. Aipatutako Iñaxiok, banda zuendari, abesbatzen zuzendari, organojole eta konpositore lanetan, eta Felixek, frantziskotarra eta musika garaikideko konpositoreak. Felixek hainbat sari jaso ditu, 2020an Espainiako Musika Sari Nazionala, eta 2018an Arte Ederretako Domina.

Bibliografia

  • AGIRRE, J.: Bandas de música de Gipuzkoa celebran un alarde en Oñate. Egin, p. 44, 6 de noviembre de 1992.
  • ERESBIL: Sección documental, D1/IBA-08.
  • JOSE ANTONIO AZPIAZU/XABIER UGARTE: Antonino Ibarrondo Oleaga. Biografia. 2014. Oñatiko Udala.

Discografia

  • Antonino Ibarrondo. Antologia. Bandarako Musika Euskal Herrian. ausArt records (aArus118) 

MUSIKALANEN ZERRENDA

Antonino Ibarrondok konposatutako musikalan zerrenda oso zabala da. Bere konposizio propioetatik hasi eta bandarako transkribatu dituen piezen kopurua 300dik gorakoa da. Ondoren, bere musikalan nabarmenenak eta instrumentatu dituen pieza garrantzitsuen zerrenda bat emango dugu:

KONTZERTURAKO OBRAK

  • Bandakako Sei fandango eta ariñ-ariñ.
  • Ator ator. Aires Vascos nº 4.
  • Arantzazuko. Instrumentación.
  • Atzeko Kale. Kalejira potpourri.
  • Ibar aldian, Obertura Vasca.
  • Goizian goiz. Pasodoble Vasco.
  • S.E.E. 1. Marcha de concierto.
  • Gorbeiako soñua.  Banda eta Kalrineterako / Bi klarineterako / Piano eta klarineterako
  • Izar ederra. Gabonetarako Zortzikoa.
  • Ezkametatik Erromiletara. Aires Vascos nº 2.
  • Agur agur.
  • Txanton enea. Concierto para Bombardino./Arreglo para Piano y Bombardino.
  • Oñatiko Ibilerak. Obertura Vasca.
  • Bengolea. Rapsodia baracaldesa.
  • Ama begira zazu. Obertura Vasca.
  • Agirrebalzategiri. Obertura vasca.
  • Kuku soñua. Rapsodia vasca.
  • Sanjuanetatik Gabonetara. Aires Vascos nº 1.
  • Homenaje a Laskurain. Instrumentación.
  • Ene Andrea. Obertura vasca.
  • Arantza artean. Obertura vasca.
  • Bazkaldurikan bapo. Aires vascos nº 3.
  • Korputzetako San Sebastian dantzak. Obertura vasca.
  • Korputz eguneko Arku dantza. Obertura vasca.
  • Noches de ensueño. Vals.
  • Buscando un camino. Tango.
  • Cuando llegaré. Fox.
  • Paso a paso. Marcha.
  • Alborada de Segura. Oñatin Sta Zezilia Martxa. (An.) Instrumentación.
  • Goazen Arantzazura. Instrumentación.
  • Guretzat. Marcha fúnebre. Instrumentación.
  • Linda estrella. Bolero.
  • Horizontes de gloria. Marcha.
  • Lazos de lealtad. Pasodoble de concierto.
  • Navidad. Gabon kantak.
  • Adeste fideles. Instrumentación coro Banda.
  • Ay ay de mí.
  • Bai euskarari.
  • Euskalerri polita gora.
  • A la Madre Soledad.
  • A San Miguel.
  • A la Real Sociedad de San Sebastián (Martxa)
  • Al Aloña Mendi (herriko futbol ekipoaren ereserkia)

BANDARAKO INSTRUMENTAZIO NABARMEN BATZUK

  • Sinfonia Nº 26 LINZ de MOZART
  • Pequeña serenata o.p.525 MOZART
  • Cosi fan tutte Obertura MOZART
  • El rapto del serrallo Obertura MOZART
  • Sinfonía 40 Primer tiempo MOZART
  • Sinfonía 41 Final - JUPITER MOZART
  • Concierto para flauta Nº 314 MOZART
  • Concierto para trompa Nº 417 MOZART
  • Prometheus Obertua BEETHOVEN
  • Cuarteto nº 4 BEETHOVEN.
  • Cuarteto nº 6 BEETHOVEN.
  • Finlandia Poema sinfónico SIBELIUS
  • Concierto para trompaeta Nº 798 J. HAYDN
  • Cuarteto - EL Emperador - Nº 77 J. HAYDN
  • Variaciones sobre un tema de Schubert.
  • Tancredo Obertura ROSSINI
  • Guillermo Tell Obertura ROSSINI, Diciembre 1.946
  • EL barbero de Sevilla Obertura ROSSINI.
  • Arantzazuko, Fr. Padre Garmendia.
  • Goazen Arantzazura, Fr. José de Arrue.
  • Lauda Sion, Padre Madina.
  • Salve a la Virgen de Arantzazu, Francisco Esnal.

Zerrenda honi gehitu behar zaizkio: Kalejirak, Martxak, Pasodobleak, Fandangoak eta Ariñ-ariñak, Zortzikoak, eta gainera, hainbat Bilduma desberdin txisturako, Bandarako, Euskal Dantzak, Dantzarako piezak, eta Prozesioetarako eta Oñatiko Danborradarako martxak.