Kontzeptua

Farmaziaren historia

Farmazia hitza grekozko pharmakon (sendagai) hitzetik eratorria da. Ostera mina sendatzeko desioa gizateriaren sormenetik beretik dugu, farmazia berehala izendatzeko hitza sortu baino lehenagotik ere. Sendatzeko gaiak erabilera zibilizazioren aurrera eta garapenerako ezinbesteko tresna izan da, gaixotasunari aurre egitea ahalbidetzen duen heinean pertsonen bizi kalitatea hobetuz, bere ongizatea eta bere osasuna.

Farmaziaren historiaren ardatz nagusienak, alde batetik botikak dira eta bestetik beraien behar bezalako erabileraz arduratu diren profesionalak. Botikaria da botiken alde guztien jakituna.

Botikak garatu aurretik, osasun arazoak arintzeko naturak eskaintzen zuenaz, sineskeriarekin nahastuta, baliatzen ziren sorginak eta aztiak izanik botikarien aitzindariak.

Historia-aurreko herriek kontuan hartzeko jakinduria zuten sendabelarrez, elementu arrazionalak, eskarmentuzkoak, erlijiokoak eta sorginkeriakoak nahasten zituzten terapia sistemak garatuz.

Antzinako zibilizazioen garapen nabarmena arren gaitzari buruzko ideia animista, erlijiozkoak eta aztikeriazkoak iraun zuten naiz eta jarduera farmazeutikoa garrantzitsua izan. Adibide gisara, babiloniar garaian Nippuren kale oso batean botika salmentan aritzen ziren soilik. Egipton hainbat lan egiten ziren hala nola neurtu, birrindu, nahastu, iragazi eta egosi era desberdinetan erabil al zitezen: gargarak egiteko,  arnastu, keztatu, txaplata jarri, enema, edari irakinak, gantzukiak, egoskin, infusio edo eta kolirio moduan.

Mundu klasikoan munduaren ikuspegi arrazionalagoa izaten hasi ziren. Galena farmaziaren aitatzat jotzen da. Zeren eta II mendean zera proposatzen zuen:

“ botiken eragin terapeutikoa ulertzeko ez dira aztertu behar soilik  bere bertuteak  baizik eta dosia prestatzeko eta emateko modu zuzena eta iraupen egokia jakin behar da ere”.

Erdia Aron botikak emateko modua eta bere eraginaren arteko loturak kezkatzen zien. Hainbat tratatuetan zera irakur daiteke:

“botikak kanpoko eta barneko erabilera izan dezakete; hau da barrutik jardun dezakete adibidez ahotik, sudurretik, belarritik edo eta uzkitik edo eta bulbatik sartzen ditugunekin gertatzen den bezala; edo kanpotik “epitema” (1),  txaplata, enplastu eta antzeko botikekin gertatzen den bezala kanpotik eragiten dutenak”.

Errenazimenduan inprimitutako lehen sendabelar liburuak argitaratu ziren. 1498ean argiratu zen “Florentziako errezeta-liburua” (2), munduko lehen botika liburuz hartzen dena eta orduan erabiltzen ziren botiken formulak ditu, bita ere bere “modus faciendi”. Garai hartan eragin nagusiena izan zuen liburua Dioskoridesen Sendagaiei buruz(3) izan zen “drogen prestaketa, berezitasun eta saioei buruz”.

XVII. mendean, XVIII.ean goia jo zuen iraultza intelektuala hasi zen. Farmaziei dagokionez “farmakopea” izena izango duen lehen testua sortu zen Kataluniar Farmakopea (4) botikari profesionalei zuzendua. Sasoi honetan, farmakopeak gobernuen guztion osasuna babestearen alde esku hartzearen sinbolo bihurtu ziren. Garrantzizko aurrerapena  izan zen ere Felipe IV.ak farmazia ”zientziako artea” izendatzen zuen Errege Zedula bat aitortzea; botikariak artisauak izateari utzi zioten. Osasun publikorako ezinbestekotzat jotzen zitzaien eta botikak kontsumo-produktu izateari utzi zion. Hala ere, Farmaziaren oinarri zientifikoen sorrera, gaur egun ulertzen dugun moduan, XVIII. mendekoa da. Sasoi horretan, botikagintzaren oinarriak diren botanika eta historia naturalaren ikerketak interes berezia lortu zuen.

XIX. mendea zientzia eta teknologia garapen handiko garaia izan zen, botikagintza esparruan ere islatu zena. Kimikan aurrerapen nagusiak gertatu zen eta oinarri aktibatzaileen, bereziki landaretatik eratorrietakoak, ikerketa eta ezagutzan sakondu zen. Geroago hasi zen oinarri sintetikoa duten botiken ekoizpena, eta, ondorioz, laborategi-lantegietan egindako botiken sarkinkeria XIX. mendetik XX. mendera arteko aldaketa urteetan. Honek botikarien lana erabat aldatu zuen.

XX. mendeko botika alorreko industrializazioak botiken prestaketa, banaketa eta zerbitzatzearen arteko bereizketa ekarri zuen. Ondorioz botikan bertan prestatutako irakaspen errezeta eta laborategiko(5) adeluak oso zati txikia izatera pasa ziren. Ez izan hau, alabaina, aldaketa nagusi bakarra joan den mendean; beste hainbat aldaketa Europar Batasunean sartzearen ondorio izan dira.

Hitz batean, farmazia lanbidea eten gabe garatzen aritu da, medikuntza, ezagutza, zientzia eta merkataritza aldatu diren heinean. XXI. mendean anitzak dira botikariak osasuna babesteko eta gaitzaren aurkako borrokan laguntzen dituen arloak: elkargoko botikarien dagokien artatze lanaz gain, lehen mailako osasun laguntzako botikariak eta eritegiko botikariez gain, beharrezkoa da baita ere bere esku hartze botika eta osasun gailuen banaketan, farmazia industrian , eta irakaskuntza eta ikerketan.