Dantza

Hiru puntukoa

Baztango mutil-dantza.

Hiru puntukoa da Aunitz urtezen ondoan dantzatzen ohi den lehendabiziko mutil-dantzaren izena. Ez da beti hori bere izean izan. Aurretik eta bere 1945-1955ko oharretan Aita Donostiak kontatzen digun bezala, Billantziko izenarekin izan zen ezaguna. Bernardo de Zalduak ere, Erratzuko txistularia zen Jose Telletxeari jarraiki, mantentzen du Billantziko izena bere 1932ko eskuizkribuan eta ez du sekulan Hiru puntuko izena aipatuko:

"Segidan (Aunitz urtez egin ondoren) (eta etenik gabe) dantza hasten da. Ohitura orokorra da "Billantzikorekin" egitea edo, bederen, bere faseetako batzuekin". (Jordá, 1973)

Lau urratsez osatutako esaldi koreografiko baten errepikapenean oinarritzen da mutil-dantza hau eta, horregatik, errezenetarikoa.


Partitura ikusi

MID entzun


Bere Cancionero Popular Vasco delakoan, hirugarren liburukian (Danzas izenburupean argitaratu zuena), R.M. Azkuek Lantzen melodia bat biltzen du Neure senar izenburuarekin. Hari buruz esaten digu:

"Kanta honekin lagunduta dantzatzen dute mutilek multzo haundian. Dantza honi Iru puntuko dantza deitzen diote" (Azkue, 1968)

  • AZKUE, R.M. Cancionero Popular Vasco. Gran Enciclopedia Vasca. Bilbao, 1968.
  • DONOSTIA, J.A. Cancionero Vasco. IV Danzas. Donostia: Eusko Ikaskuntza, 1994.
  • ELIZALDE, Maurizio. Baztango dantzak. Herrikoi Musika Sorta 2-3. Herri Gogoa, 1971.
  • GUILCHER, J.M. "Les mutil dantza du Haut-Baztan. Hiru Puntukoa". Bulletin du Musée Basque (Baiona). 67, 1975, 1-20.
  • JORDÁ, E. "Nota preliminar a un manuscrito de Bernardo de Zaldua". Boletín de la Real Sociedad Vascongada de Amigos del País.(Donostia). Año XXIX, cuaderno 4º, 1973, 556-581.
  • LARRALDE, Xabier; LARRALDE, Patxi. Baztango Folklorea. Donostia: IZ Estudioa, 1991.