Kontzeptua

Haur joku tradizionalak

Jolas tradizional asko dago eta are gehiago dira haien aldaerak. Azken horiek modu anitzetan egitura daitezke hartutako irizpidearen arabera: sexua, adina, egitura, jolasaren funtzionalitatea, elementu edo tresnak erabiltzea edo ez erabiltzea, musika edo erritmoekin lotutakoak, etab. Jakina denez, gizarte eta testuinguru bakoitzean modu berezi batean eta inguruneak ematen dituen aukeren arabera garatzen dira jolas horiek.

Haurrei gagozkiola, aipagai dugun testuinguruan era askotako jolasak agertzen direla adieraz dezakegu: musikarik gabeko jolasak, jolas musikadun batzuk, dantza-joko atseginak edota haur-dantza sorta handi samar bat. Halaber, haurren folkloreari dagozkion beste alderdi batzuk topa ditzakegu, esate baterako, bildumazaletasun anitza, bilketa ugari, jolas ludikoen eta jostailu soinudun edo musikadunen eraketa. Haur-kantu edo haur-esaera kopuru eta aniztasun handia (asmakizunak, zentzurik gabeko esaerak, aho-korapiloak, hitz-jokoak, etab.) eta zozketarako, parrastadarako edo isekarako formula ugari. Eta ez da ahaztu behar haurren munduan ipuin edo narrazio mitologikoek edo kondairazkoek garrantzia handia dutela norberaren garapen kognitiboan edo adostutako baloreen justifikazio sozialean. Gainera senitartekoen parte hartze aldizkako eta ziklikoen zerrenda luze bat aipatu behar da, festa edo eskeko kantuetan, errituetan edo gizarte horretan adierazgarriak diren bestelako ospakizunetan.

Momentuz haurren jolas tradizional sorta potoloa izango dugu aipagai eta horretan sakonduko dugu apurka-apurka. Jolas horiek ohikoak izan dira eta dira oraindik haurren munduan, jaiotzen direnetik nerabe edo gazte bilakatzen diren arte. Hala, jolas horietako trebetasunak haurren hazkuntza pertsonalari eskutik hartuta garatzen dira.

Une historiko guztietan eta edozein ingurune soziokulturaletan erreparatzen badugu, jolasa pertsonaren hazkuntza-prozesuarekin estu lotuta dagoela ikus dezakegu, garapen fisikoari, adimenaren garapenari eta gizarte-garapenari dagokionez.

Hasiera-hasieratik, oinarrizko mugikortasunari dagokionez gurasoek igorritako estimulazioen subjektu hartzaile dira haurrak (barrea eragiteko jolasak, ezkutatzea, hatzak eta eskuak erabiltzea, kulunkatze edo trosta mugimenduak eragitea, erritmo eta doinu sinpleak edo inguruan egon ohi diren izaki animatuen imitazioa barneratzea).



Hala, bizitzaren hastapenetik, oinarrizko psikomotrizitatearen estimulazioak jasotzen zituzten haurrek familia handietako kideen eskutik (gehienetan emakumezkoen eskutik, esate baterako, amak, amonak edo izebak). Familia-harremanen testuinguru horretan txikienek, hazkuntzaren heziketa prozesu oso horretan, garapen egokia izateko beharrezkoak ziren elikagaiak, jantziak, babesa eta maitasuna eskuratzen zituzten.

Jaio ondorenean, ama-kanten helburuak haurren ordutegiak egokitzea (jaterakoan entretenitzea edo lo kantak), kulunkatze leunaren bidez jaioberria lasaitzea (beldurra, negarra, etab.) edo, besterik gabe, haurrekin entretenitu edo jostatzea ziren. Pixkanaka, mugimenduen bidezko jolasen bidez psikomotrizitate mardula (hanketako, besoetako eta eskuetako mugimenduak) edo fina (oinak, hatzak, begiak, keinuak, etab.) garatzen zen; era berean, oreka sustatzen zen (zabuka eta irristaka aritzeko jolasak), harik eta ibiltzea edo hankabiko lokomozioa lortu arte. Ezkutatzearen, imitatzearen eta eszenifikatzearen nahiz mimika erabiltzearen bidezko lehen jolasen helburua haurtxoak bere nortasun indibidualaren eta ingurunearen kontzientzia hartzea zen. Bestalde, hizketa ahalbidetzen duen ahots- eta mugimendu-aparatua eta ezagutza kognitiboa ere garatu egiten dira hizkuntzazko jolas sinple batzuei, adimenezko formula batzuei, aho-korapiloei edo igarkizun eta asmakizunei esker. Jolas horiek guztiak, konplexuagoak bilakatzen dira denboraren poderioz.

Horrez gain, gizarte horretako abesti, erritmo eta doinu tradizionalez jabetzen ziren haurrak amaren besoetan dantzatuz edo kulunkatuz edo, behin eta berriz musika eta koreografia berdinak entzun eta ikuste hutsarekin. Finean, argi dago kidetasunezko giza komunitateetan txikienak barneratzeko metodologia oso gutxi aldatu dela (belaunaldiz belaunaldiko aldaketa batzuk salbuetsita eta gizarteratze-eragileak kontuan izan gabe).

Psikomotrizitatea lantzeko haur-jolas horien bidez garapena erdiesten da eta jostetako jarduera horien hartzaileei ingurunearekin elkarrekintzan aritzeko (giza harremanak, espazio fisiko naturalaren eta bertako berezitasunen ezagutza edo gizarte-bizitza arautzen duen sistema ezagutzea) aukera ematen zaie (osoko hazkuntza jasotzearekin batera). Horretarako, naturan edo bertako habitatean garatzen diren jarduerak hautatzen dira ia nahigabe (animaliekin edo landareekin zerikusia duten jolasak, eskuragarri dituzten materialekin jostailuak eginez, espazio naturalak erabiliz, etab.) eta, aldi berean, jolasarekin batera jolasa arautuko duten oinarrizko arau batzuk ezartzen dira (gizartearen baitako barneko baloreak, gizartean diren harremanetarako sistemak eta norbere- edo talde-garapenaren bilaketa islatuz).

Behar adina sendotasun fisiko, oinarrizko mugikortasuna, eta komunikazioaren eta adimenaren ulermen maila jakin bat lortu ostean, komunitate tradizionaletako norbanako txikienak berdinen araberako koadrilatan elkartzen dira (nagusiki kalean, eskolan edo doktrinan). Arrunki eskolako adinaren aro gisa ezagutzen zen garai hori.

Jolasari esker, barnean sortzen ari den jolaserako izaera hori indartu egiten da haurtzaroaren hurrengo aroetan. Norbanakoaren osoko garapena (hazkuntza fisikoa, intelektuala eta harremanezkoa) azpimarratuz eta taldekako edo banakako lehiakortasun saihestezinaren bidea urratuz. Aro hori nerabezaroan eta gaztaroan garatzen da gehienbat. Areriotasun horren erakusgarri dira lasterketa edo jauzirako jolasak, kulunkatze jolasak, jaurtiketazkoak, trebetasunezkoak eta, are, tokiko festen testuinguruan antolatzen diren jolasak. Hala, lehiaren eta espezializazioaren bidez kirol norgehiagoka herrikoietara iristen gara.

Adin-multzo horietan harremana gizarte-jolasean eta, pixkanaka, komunitatean eredu ziren taldeen (gazteak eta helduak) irudikapenean oinarritzen zen. Jostetako elkarrekintzetan jolasa zen jarduera ororen motorra, jolas-eremuak handiagoak ziren eta ingurunearekiko (soziala eta naturala) harremana hertsitu egiten zen. Hala, jolas tradizionalei zegokienez ugaritasun eta aberastasun gehien eragiten zuten gizarte-eragileak bilakatu ziren (jolas horiek mantenduz, birsortuz edo berriak sortuz) eta urtean zehar jolas horietan aritzen ziren aldizka edo zikloka. Gaur egun, helduaren eredua eliteko kiroletan topatzen dugu eta, jolas tradizionalean eredu hori agertzen bada, bat-batean agertu ohi da eta, batez ere, eragile soziokulturalen taldeek dinamizatuta.

Lekukoa hartuz edo haurtzaroko inertzia eskuratuz haurrak lehen aro horretako jolasetan aritzen dira oraindik (kulunkatzea, eskuen eta hatzen bidezko jolasak, hizkuntzazko jolasak, etab.) eta, gero, jostetako dibertimendu landuago eta konplexuagoen zerrenda luze baterako bilakaera gauzatzen da. Horrela, jarduera fisiko andana dago: ezkutaketa-jolasak (ezkutaketan, botean, San Juan de Matute jolasa, etab.), harrapaketa (itsu-itsuka), lasterketa-jolasak (polizia eta lapurrak, zapiarena, abiadurazko jolasak, etab.), jauzi-jolas ugari (asto-jauzia, soka-saltoa eta goma-jolasa, luzera-jauzia, etab.) objektuak zehaztasunez jaurtitzeko jolasak (txanponak, iturriak, kromoak, harriak, makilak, kanikak, pilotak, etab.) edo gero eta trebetasun gehiago eskatzen duten objektuak erabiltzea (ziban, kinkinka, yo-yoan, diaboloan, sehaskan, itzal txinatarretan, etab.), borroka-jolasak edo ingurunearekin elkarrekintzan edo harremanetan aritzeko jolasak (igeriketa, ibili eta orientatzea, animaliak harrapatu edo behatzea, tokiak arakatu edo miatzea, etab.) eta jolas erritmiko zerrenda amaigabe bat.

Adimen-trebetasunezko, memoria-trebetasunezko edo ahozko espresiozko jolasak ere baziren. Horietan haizea eta euria egiten zuenean jolasten ziren gehienbat, egoera horretan jarduera sedentarioek lehentasuna izaten baitzuten. Eszenifikatze eta deklamaziozko jolasek ere ageriko garrantzia zuten. Hori argi ikus daiteke asmatzeko jolasetan (ikusi-makusi, porran, etab.), asmakizun edo igarkizunetan, abesti eta parrastadatan, mahai-joko ezagunetan (kartak, oka-jolasa, loteria, artzain-jokoa, etab.), haurren ohiko bildumetan (kromoak, txanponak, postalak, harriak, etab.). Era berean, ezin ahantzi eskuz berezko jostailuen zerrenda luzea sortu, diseinatu eta fabrikatzeko abilezia (tiragomak, panpinak, arkuak, goitibeherak, pilotak, yo-yoak, soinuzko jostailuak, paperezko hegazkin edo itsasontziak, kometak, kaiolak, etab.).

Adin horretan taldekako eta berdinen arteko harremana areagotu egiten zen, horren ondorioz, ingurunearekin eta gizartearekin elkarrekintzan aritzen ziren, erreferentziazko komunitatean haiek ulertzeko moduen arabera. Horrela, jolasa hasi aurretiko ohiko hautaketa-prozedurak agertzen dira; jolasa eta haurren eguneroko harremanak arautzeko tratu, arau eta formulen antolaketa eta adostasuna (helduen gizartean indarrean zirenen isla) eta, halaber, komunitatea hartzen duen espazio fisikoarekiko (animaliak, landareak, hondarra, ura, etab.) harremanak arautzeko neurriak.

Nerabezaroan eta, gerora, gaztaroan sartzen ziren heinean, lehia agertzen zen eta jolasak joko itxura hartzen zuten. Orduan, erakusketak garrantzia gehiago zuen eta, are, oldarkortasun zantzuak ere agertzen ziren. Joko horiek leku publikotan (plazetan, sorotan, herriko jaietan, ermitatan, etab.) edo barruti pribatuetan (baserrietan, tabernetan, ostatuetan, etab.) egiten ziren, eta zenbaitetan joko horiek herri-kirol bilakatzen ziren (pilota- edo bolo-jokoak, lasterketak edo jauziak, aizkolari- edo traineru-apustuak, harri-jasotze edo harri-eramatea, etab.) eta haiekin batera diruzko apustuak agertu ohi ziren. Proba ikusgarriak ziren eta protagonistek ezaugarri bereziak zituzten, hori dela eta, joko horiek gizarte osoa erakartzen zuten eta, aldi berean, txikienen eredu edo erreferentzia bilakatzen ziren.

Dena den, askorentzat eredu ziren joko horiek ez zituzten alboratzen musikarik gabeko zenbait jolas (soka-saltoa, igel-toka, oin-lasterketak edo animalien arteko lasterketak, festatako jolasak, etab.) edo adin horretan berezkoak ziren jolas musikadun bereziak (bigantxak, antzara- edo oilar-jolasak, etab.). Baina horien presentzia garrantzitsua zen dantza-joko ikusgarriak (objektu baten inguruan jira-biran ibiltzea, zigorpeko imitazioak, mugimendu koordinatu edo erritmikoak, koreografia pilaketa gero eta handiagoa, etab.) edo dantza tradizionalen sorta andana egiterakoan, dibertitzeko edo kidetasunezko komunitatearen erritua egitekoak.

Helduen munduan berezko joko, dibertimendu edo kirolak egiten ziren eta horien bitartez egiten zituzten gizarteko aldarrikapenak. Neurri handi batean, gazteen jardunen antzekoak ziren baina gogortasun gutxikoak ziren eta azerikeriarako joera handiagoa zen, esperientzia gehiago baliatzen zen eta sedentarioagoak ziren.

Azken ezaugarri hori, sedentario izateari dagokiona, nagusienek jokatutako jokoen ezaugarri nagusia zen.

Begirada haurrengana itzulita, argi esan dezakegu jolasa izan dela sozializazio-prozesurako edo egituraketara nahiz gizartea arautzeko sistemetara (arauak edo kontratu soziala aplikatzearen bidez) egokitzeko tresna nagusia; era berean, jolasa izan da norbanakoa kidetasunezko kolektiboarekin eta hartako ingurunearekin elkarrekintzan jarri duen elementua. Olgetan oinarritutako jarduketari esker, haurren gaitasun fisikoa, psikikoa eta harremanezkoa garatu egiten da ia modu inkontzientean.

Egungo gizartean, jolas tradizionalek esparru mugatua dute, izan ere, hartarako prestatutako espazio fisikoak gero eta gutxiago dira, haietan aritzeko denbora gero eta murritzagoa da eta gurasoek eta haurrek gero eta ezjakintasun gehiago azaltzen dute jolas horiekiko. Jolas tradizionalen transmisio-katea (kidetasunezko ondare kulturaletako beste alderdi batzuetan gertatzen den bezala) oso kalteturik dago; hala, gizarteratze-eragile klasikoak (familia, adin-multzoa edo erreferentziazko taldea) atzean geratu dira eta eragile zehatzago eta espezializatuagoak azaldu dira (hezitzaileak, animatzaileak edo dinamizatzaile soziokulturalak, hedabideak, etab.). Azken horiek, olgetarekin eta pertsonen arteko harremanarekin lotutako helburu batzuk hartuta, jolasak ikaskuntza orokorrerako tresna gisa eta norbanakoak bizitzea egokitu zaien gizartean barneratzeko tresna gisa baliatzen dituzte.

  • ALFAENGER, Peter K: La danza. Editorial Everest, S.A. Leon, 1984.
  • ALFAENGER, Peter K: La música. Editorial Everest, S.A. Leon, 1984.
  • ARRARAS SOTO, Francisco: Danzas e Indumentaria de Navarra (3 liburuki). Nafarroako Gobernuko Hezkuntza eta Kultura Sailaren Vianako Printzea Erakundea. Iruña, 1987.
  • AZKUE, Resurrección Mª de: Euskalerriaren Yakintza (4 liburuki). Euskaltzaindia & Espasa Calpe. Madril-Bilbo, 1989.
  • AZKUE, Resurrección Mª de: Cancionero popular vasco (2 liburuki). La Gran Enciclopedia Vasca argitaletxea. Bilbo, 1968.
  • BARANDIARAN, J. Miguel de: Obras Completas (22 liburuki). Biblioteca de La Gran Enciclopedia Vasca. Bilbo, 1972.
  • BARANDIARAN IRIZAR, Luis de: Antología de fábulas, cuentos y leyendas del País Vasco. Txertoa argitaletxea. Donostia, 1985.
  • BELTRÁN, Juan Mª.: Soinutresnak Euskal Herri musikan. Egin Biblioteka. Orain, S.A. Donostia, 1996.
  • BELTRÁN, Juan Mª.: Soinu-Tresnak (CD-ROM). Elhuyar Kultur Elkartea / Herri Musikaren Txokoa. Donostia, 1999.
  • CONE BRYANT, Sara: El arte de contar cuentos. Ediciones Nova Terra. Boston, 1976.
  • DONOSTIA, P. (José Antonio de): Obras Completas (9 liburuki). La Gran Enciclopedia Vasca & Eusko Ikaskuntza. Bilbo-Donostia, 1983-1994.
  • DONOSTIA, P. (José Antonio de): Dantzariak 6. "Irri dantzak". Euskal Dantzarien Biltzarra. Donostia, 1974.
  • DUEÑAS, Emilio Xabier: Danzas-juego de Euskal Herria I. Eusko Jaurlaritzak emandako laguntza. 1990.
  • DUEÑAS, Emilio Xabier: Danzas-juego de Euskal Herria II. Lan argitaragabea, 1991n Eusko Jaurlaritzak emandako bekaren ondorio.
  • DUEÑAS, Emilio Xabier: Dantzariak 52. Xirula mirula. La novedosa fórmula de representar el mundo tradicional infantil en escena. Euskal Dantzarien Biltzarra. Bilbo, 1995-maiatza.
  • DUEÑAS, Emilio Xabier eta LARRINAGA, Josu: Contribución al análisis del papel festivo y lúdico de los niños en la sociedad tradicional. Eusko Ikaskuntza beka: Agustín Zumalabe 1999.
  • DUEÑAS, Emilio Xabier eta LARRINAGA, Josu: Sabor de antaño: Dinámica socio-cultural en Euskal Herria - repercursión convivencial del folklore. Gizarte Langintzako Unibertsitate Eskola - Euskal Herriko Unibertsitatea. Gasteiz, 2003.
  • DUEÑAS, Emilio Xabier eta LARRINAGA, Josu: Carnavales de Bizkaia: estudio etnológico y etnográfico de los Carnavales en Bizkaia a principios de siglo. Lan argitaragabea, Bizkaiko Foru Aldundiak emandako bekaren ondorio. 1986.
  • DUEÑAS, Emilio Xabier eta LARRINAGA, Josu: Danzas-juego de Bizkaia. Lan argitaragabea, Eusko Jaurlaritzak emandako diru-laguntzaz lagundua. 1989.
  • DUVERT, Michel: Dantzariak 45. "Maskak". Euskal Dantzarien Biltzarra. Iruña, 1989.
  • ETXABURU, Luis: Ondarruko Dantzak/Danzas de Ondarroa. Luis Etxaburu Editorea. Bilbo, 1980.
  • ELIZALDE, Maurizio: Baztango dantzak ("Irri dantzak" partiturak). Arizkun, 1943.
  • ELIZALDE, Maurizio: Dantzariak, musikari buruzko 43 orrialde. Euskal Dantzarien Biltzarra. Bilbo, 1988.
  • ELIZALDE, Maurizio: Txistulari 148, 1991/10-12. M. Elizalderen omenezko ale berezia. E.H.T.E. Donostia, 1988.
  • ESPARZA, Emilio José: Noticia curiosa sobre Olentzero. La Comparsa, la escena y la música en la Navidad de Lesaca. Editorial Gómez. Iruña, 1950.
  • ETNIKER Bizkaia eta GUERECA, L.A. Esteban: Juegos y canciones infantiles. Temas Vizcaínos Bilduma, 55 eta 56 zenbakiak. Bilbao Bizkaia Kutxa. Bilbo, 1979.
  • ETNIKER Euskalerria: Atlas Etnográfico de Vasconia. Juegos infantiles en Vasconia. Eusko Jaurlaritza - Nafarroako Gobernua- Etniker Euskalerria. Bilbo, 1993.
  • ETXANIZ, Xabier: Haur folklorearen bilduma. Pamiela Argitaletxea. Iruña, 1986.
  • ETXANIZ, Xabier: Haur eta gazte literatura. Pamiela Argitaletxea. Iruña, 1998.
  • EUSKAL ARKEOLOGIA, ETNOGRAFIA ETA KONDAIRA MUSEOA/MUSEO ARQUEOLÓGICO, ETNOGRÁFICO E HISTÓRICO VASCO: Haur-jolasak eta jostailuak/Juegos y juguetes del Museo Vasco de Bilbao. BBK Fundazioa. Bilbo, 1998.
  • GLARIA, Carlos: Dantzariak 40. Las Marzas y las Pascuas en el valle de Carranza. Euskal Dantzarien Biltzarra. Iruña, 1987.
  • GUILCHER, Jean-Michel: Tiré a part du Bulletin du Musée Basque (3 period-n.24). Danses et córteges traditionnels du Carnaval en Pays de Labourd. Argitaratzailea: Musée Basque. Baiona, 1969.
  • GUILCHER, Jean-Michel: La tradition de danse en Béarn et Pays Basque Français. Editions de la Maison des Sciences de l'homme. Paris, 1984.
  • HERELLE, George: Dantzariak 26. Las Mascaradas suletinas I. Euskal Dantzarien Biltzarra. Bilbo, 1983.
  • HERELLE, George: Dantzariak 27. Las Mascaradas suletinas II. Euskal Dantzarien Biltzarra. Bilbo, 1983.
  • HUGAS i BATLLE, A.: La Danza y el Lenguaje del Cuerpo en la Educación Infantil. Celeste. Madril, 1996.
  • IMBULUZQUETA, Gabriel: Nafarroako Etnologia eta Etnografia Koadernoak, 1991ko uztaila-abendua, XXIII. urtea, 58. zenbakia, Las cencerradas del día de la víspera de Reyes.Vianako Printzea Erakundea. Iruña, 1992.
  • IRIGOIEN ECHEVARRIA, Iñaki: Dantzariak 3. Danzas de Vizcaya. Euskal Dantzarien Biltzarra. Donostia, 1972.
  • IRIGOIEN ECHEVARRIA, Iñaki: >La danza en las escuelas. Euskal Dantzarien Biltzarra. Bilbo, 1989.
  • IRIGOIEN, Iñaki / DUEÑAS, Emilio Xabier / LARRINAGA, Josu: Ihauteriak/Carnavales. Euskal Museoa/Museo Arqueológico, Etnográfico e Histórico Vasco. Bilbo, 1992.
  • IRIGOIEN, Iñaki / DUEÑAS, Emilio Xabier / LARRINAGA, Josu: Bizkaiko dantza tradizionalak (CD-ROM). Bizkaiko Dantzarien Biltzarra. Bilbo, 2002.
  • IZTUETA, Juan Ignacio: Guipuzcoaco dantza/Danzas de Guipuzcoa. La Gran Enciclopedia Vasca. Bilbo, 1968.
  • JIMENEZ, Joaquín: Dantzariak 2. "La danza en Álava". Euskal Dantzarien Biltzarra. Donostia, 1971.
  • JIMENEZ, Joaquín: Dantzariak I berezia. "Arabako dantzak". + Musikari buruzko orrialdea. Euskal Dantzarien Biltzarra. Bilbo, 1978-uztaila.
  • JIMENO JURIO, José Mª.: Calendario festivo de invierno. Panorama Bilduma, 10. zenbakia. Vianako Printzea Erakundearen Argitaletxea. Iruña, 1988.
  • JIMENO JURIO, José Mª.: Calendario festivo de primavera. Panorama Bilduma, 15. zenbakia. Vianako Printzea Erakundearen Argitaletxea. Iruña, 1990.
  • LARRALDE, Xabier y Patxi: Baztango Folklorea. [Diska eta libretoa]. IZ. Donostia, 1991.
  • LARRATZ Dantzari Taldea de Burlada: Dantzariak 19. Erregiñe eta Saratsa. Euskal Dantzarien Biltzarra. Bilbo, 1981.
  • LARRINAGA ZUGADI, Josu: Haurren jai kantak eta dantzak / Cancionero y danzas festivas infantiles. Bilbo, 1991.
  • LARRINAGA ZUGADI, Josu: Socialización infantil a través del juego. Sutil 1. Ortzadar Euskal Folklore taldea. Iruña, 1995.
  • LARRINAGA ZUGADI, Josu: "Fiestas y Niños en Bizkaia". Temas Vizcaínos/Bizkaiko Gaiak Bilduma, XX. urtea, 231. zenbakia, martxoa. Bilbao Bizkaia Kutxa. Bilbo, 1994.
  • LARRINAGA ZUGADI, Josu: "Folklore infantil: de la tradición oral a la educación". Jentilbaratz 7, Folklore Koadernoak. Eusko Ikaskuntza. Donostia, 2001.
  • LARRINAGA ZUGADI, Josu: "Folklore yeducación: hacia una nueva metodología". Jentilbaratz 9, Folklore Koadernoak. Eusko Ikaskuntza. Donostia, 2007.
  • LARRINAGA ZUGADI, Josu: "Folklore Infantil: Pasado, presente y futuro". Euskonews 144 zbk. Eusko Ikaskuntza.
  • LARRINAGA ZUGADI, Josu: Sakanako Folklorea/Folklore de la Sakana. Eusko Ikaskuntza. Donostia, 2003.
  • LARRINAGA ZUGADI, Josu: Gaur Express (igandeko gehigarria/apirila). "Celebraciones festivas de Pascuas y Mayas. Gaur Express Argitaletxea. Bilbo, 1989.
  • LARRINAGA ZUGADI, Josu: Gaur Express (igandeko gehigarria/apirila). "La fiesta de la comunidad del Valle de Arrastaria". Gaur Express Argitaletxea. Bilbo, 1989.
  • LARRINAGA ZUGADI, Josu: Gaur Express igandeko gehigarria/ekaina). "Solsticio de Verano: la víspera y festividad de San Juan". Gaur Express Argitaletxea. Bilbo, 1989.
  • LARRINAGA ZUGADI, Josu: Dantzariak 51. "Apuntes de un festejo local: San Felipe y Santiago o La Cruz de Mayo". Euskal Dantzarien Biltzarra. Donostia, 1994.
  • LARRINAGA ZUGADI, Josu eta DUEÑAS, Emilio Xabier: Bizkaia maitea, Uda/93. "Euskal udako zikloaren ekaina. Udako Solstizioa: San Joanetako erritu naturalak". Euskal Comunicación, S.A. Bilbo, 1993.
  • LARRINAGA ZUGADI, Josu eta DUEÑAS, Emilio Xabier: Bizia, 32 abril/apirila. "Elementos vegetales en las celebraciones de Pascuas y Mayas". Euskal Comunicación, S.A. Bilbo, 1994.
  • LEKUONA, Manuel de: Yakintza I. "Las canciones infantiles". Donostia, 1933.
  • LEKUONA, Manuel de: Idaz-Lan guztiak 23 / 2-Eusko Etnografia. Kardaberaz bilduma. Tolosa Hedapenerako Liburu-denda Teknikoa. Gasteiz, 1978.
  • OLAZARAN DE ESTELLA, P. Hilario: Tratado de txistu y gaita. Argitaratzailea: Nafarroako Foru Aldundia. Iruña, 1972.
  • OLAZARAN DE ESTELLA, P. Hilario: Yoku dantzak/Danzas juego de Navarra. Ediciones Verdad y Caridad. Iruña, 1966.
  • PUJOL i SUBIRÀ, M. Antonia / SERRA i VILAMITJANA, Joan: La dansa catalana en l'ensenyament primari. Argitaratzailea: Generalitat de Catalunya. Tarragona, 1998.
  • SAGASETA ARISTEGUI, Miguel Angel: Danzas de Valcarlos (Navarra). Vianako Printzea Erakundea. Iruña, 1975.
  • SALLABERRY, J.: La Tradition au Pays Basque. Les Mascarades Souletines. Elkar, S.A. Baiona, 1982/1989.
  • UNZALU ARROSPIDE, Txomin.: Gernika-Lumoko urtaroak eta Elai-Alai dantzari taldea. Argitaratzailea: Gernika-Lumoko Udala. Bilbo, 2007.
  • URBELTZ NAVARRO, Juan Antonio: Dantzak. Euskadiko Kutxa. Bilbo, 1978.
  • URDANGARIN LIEBAERT, Clara eta ETXEBESTE OTEGI, Joseba (koordinatzaileak): Euskal jokoa eta jolasa. Jolasaren bidez euskal ondarea helaraziz. Argitaratzailea: Eusko Jaurlaritza. Bilbo, 2005.
  • VVAA (HAUR FOLKLORE TALDEA: DUEÑAS, Emilio Xabier; LARRINAGA, Josu; LUZURIAGA, Andoni; SANTAMARIA, Javier): Haur Folklore 1. Ikastaroa/Folklore Infantil 1er. Curso. Emilio Xabier Dueñas Editorea. Bilbo, 1997.
  • VVAA: Kantutik jolasera. Musika Saila. Udako Euskal Unibertsitatea. Bilbo-Donostia, 1997.
  • VVAA: El sac de danses: El Galop (Danses catalanes i jocs dansats). Editorial Alta Fulla. Bartzelona, 1994.
  • VINSON, Julien: Literatura popular del País Vasco. Txertoa Argitaletxea. Donostia, 1988.
  • YRIGARAY, Angel eta CARO BAROJA, Julio: Euskalerriaren Adiskideen Elkarteko Aldizkaria, II. urtea, 4. "Fiestas de mayas". Euskalerriaren Adiskideen Elkartea. Donostia, 1946.