Kontzeptua

Harpe

Lurpea milaka gertaera mitikoen eszenatoki izan da, eta, horregatik, garrantzi handikoa da Euskal Herriko sinesmen herrikoietan eta ahozko literaturan. Euskal mitologian agertzen diren numen asko herrialdeko haitzulo eta leizeetan bizi dira. Horrela, horien inguruan ideiaz eta sentimenduz beteriko mundua osatu zen, haiek salatzen, azaltzen eta batzuetan erabiltzen eta babesten dituen giza estalpea edo antroposfera bailitzan. Duela ez horrenbeste, noizean behin gizakiek kobak erabiltzen zituzten bizitokitarako. Aitzitik, historiaurrean, bizitoki iraunkor izan ziren horietako asko: El hombre prehistórico en el País Vasco (Buenos Aires, 1953) Euskal Herriko historiaurreko aztarnategien katalogoan, hirurogeita lau aipatzen dira.