Apaiza. Oñatin <ahref="aunamendi/110918"> jaio zen 1891ko azaroaren 6an. 1936ko urriaren 24tik 25erako gauean fusilatu zuten frankistek, Oiartzungo (Gipuzkoa) hilerriko hormen ondoan, eta Hernaniko hilerrian lurperatu zuten.
Bere gurasoak Jose Lorenzo eta Josefa Mauricia izan ziren.
1923an apaiz ordenatu zuten, eta 1929tik Arrasateko apaiz lagunkide izan zen. Bertan, sinpatia orokorrak eta ospea zituen, bere ministerioan buru-belarri aritzeagatik.
Euskal Esnalea-ko eta Anuario de Eusko Folklore-ko kolaboratzailea.