Irakasleak

Goldaracena e Ibargaray, José Benito de

Nautika irakaslea eta itsasgizon bizkaitarra. Plentzia, 1822-03-20 - Mundaka, 1870-09-21.

Euska Herrian irakaskuntzaren historian ohikoa da hezkuntza-programa eta ikastetxeak, arrakasta gehiago edo gutxiagoz, modernizatzeko ahalegina egin duten gizakiekin topo egitea. Arrazoi desberdinengatik, heziketa, edo, agian azkartasun edo zorroztasun faltagatik, hala ere, zientzia-ekarpen nabarmenik ea egin ez zuten irakasleak.

Jose Benito de Goldaracena, zalantzarik gabe, kasuotako baten adierazgarri dugu. Ohituraz itsastarra zen toki baten jaioa -Plentzia (nautika ikastetxe bat zegoen bertan)- nautika-irakasle baten semea, Goldaracena pilotua izateko jaioa zela zirudien eta, agian, nabigazio-zientzia irakastera bideratua ere, 1841. urtean Bermeoko Nautika Eskolan irakasle izendatua izan zela. Irakaskuntza arloak erakarri egin zuela antzematen du, ikastetxe garrantzitsuenetan berehala lanpostuak eskatuz, gainera, akademikoki gorantz egitera bultzaraziz. Horrela, Bermeotik Castro Urdiales-era igaro zen, matematika eta nabigazio katedrak (1842tik 1847ra) betez, eta, bertotik, Bilbora (orduan Bizkaitar Institutura atxikia), geografia eta nautika katedradun bezala.

Goldaracenaren irudiaren handitasuna ezin balioetsi daiteke 1862tik 1869ra bitartean marrazki, maniobra, pilotutza, eta kosmografia irakasten zituenaz batera Bilboko Nautika Eskolako Zuzendari karguan jardunaz izan zuen aldia ere gogoan hartu gabe. Goldaracenak zuzendaritza onartu zuenean nautika-ikasketetarako egitaraua, hiru urtekoa eta ikasgai guztiak teknikoak, Erresuma guztirako 1850eko Planaren araberakoa zen. Mende erdi geroago besterik ez nautika-ikasketek Barcelona eta Sevillako Eskolekin jakintza-alor anitzeko ikasgaiak eskaintzen zituen ikasketa moderno bezala agertu ziren. Goldaracena izan zen, 1864an, irakaskuntza urte bete gehiagora luzatzea proposatu zuena, ekonomia, merkatal zuzenbidea eta hizkuntzak bezalako irakasgai hezitzaileak gehitzea adieraziz, horrela eskolarik modernoenetatik 33 urte aurreratuko zela. Eskolarentzako bere instalazio batzuk ere eskatu zituen, estatuaren jabegopeko Agustin Deuna Komentu ohiaren lurzoruan eraikin baten egitasmoa eginaz. Bere proposamenak, hala ere, Estatuak baztertu egin zituen. Ekoizkorragoa izan ziren bada baliabide materialetara bideratu zituen bere ahaleginak, biblioteka-baltzua eta tresneria-materiala nabarmen hobetzea lortu baitzituen. Nabigazioari eta merkatal zuzenbideari dagozkien arloetan, Goldaracena izaera praktiko eta originaltasun gutxiko hiru lantxogatik gogoratua izango da.

1851an, Tratado de Navegación izenekoa idatzi zuen (jada argitaragabea), beharbada nautika eskoletan testu bezala baliogarri izan zedin helburuz. 1863an, Resumen de Derecho mercantil marítimo de España, nabigazioari buruzko Merkataritza Kodearen xedapenak zehaztera zetorren eta merkatari-itsasgizonentzako testuliburu bezala baliogarri zen liburua argitaratu zuen. Lanik, zalantzarik gabe, interesgarriena Bilbon 1852an argitaratua izan zen: Métodos para calcular la latitud por dos alturas del Sol no meridianas (edo, bertsio laburbilduan, astroen kanpomeridianoen behaketen bitartez latitudea nola aurkitu).

Goldaracenaren prozeduran "cálculo de la latitud por dos alturas no meridianas" deituak aurkitu zuen jarraibide zeharkako eta konplexuak, itsasgizonentzako ikaragarrizko arazo bat irudikatzen zuen. Ez da harritzekoa, beraz, berari, metodo desberdinez, egile asko aurka jarri izana. Ekarpen berantiarrei buruzko kasuak baldin badaude, Goldaracenarena da euretariko bat. 1728 eta 1823 bitartean Jose Mendoza (1762-1816), Jean-Baptiste Delambre (1749-1822) eta José Sánchez Cerquero-k (1784-1850), metodo zuzenen bitartez, problema de Douwes konpondu zuten, bera izanik, 1823an irtenbide behin betiko eta erraza eskaini zuen azkena. Arrazoi horregatik bada, harrigarria da, 30 urte geroago, nautikan aditua zen batek, Itsaso Ibañez-ek erakutsi duen bezala, Cerquero-k egindakoa baino askoz kaskarragoa zen zeharkako metodo bat garatu izana. Goldaracenaren lana, ez alferrik, nautikaren historian oharkabean joan zen.