Matematikariak

Garra de Salagoity, Jacques

Zientzialari baxenafarra. Heletan (Behe Nafarroa) 1736ko martxoaren 4an jaio zen eta 1808an Donibane Lohitzunen zendu zen.

1762ko ekainaren 5ean apaiz ordenatua izan zen.

Behin Larresoron bere ikasketak egin ondoren Toulousera lizentzia lortzera joana dugu. Bertan matematikak ikasteari gogotsu ekin zion eta hidrografia-irakasle egitera iritsi zen, Baionan eta Donibane Lohitzunen berrogei urtetan zehar irakatsiz jardun zuen gaia izango zela.

Toulouseko eta Burdeosko Itsas-Errege Akademietako kide izendatua izan zen, bizibide saiatua izan zuen eta ziharduen gaiei buruzko eskuizkribu ugari utzi zituen, eta Elements de la science de navigateur, Paris, 1781, 2 ale, izenekoa ere.