Abeslariak

Garmendia Insausti, Ainhoa

Donostian 1974an jaiotako soprano gipuzkoarra.

Donostian bertan pianoa eta akordeoia ikasi zuen Kontserbatorioan. Aldi berean kantua ikasten hasi zen Donostiako Orfeoiaren eskolan. Gero, Madrileko Goi Mailako Kantu Eskolan ere ikasten jarraitu zuen eta handik Vienako Musika eta Interpretazio Eszenikoen Unibertsitatera jo zuen.

Hainbat sari jaso ditu, besteak beste, Logroñoko Kantu Lehiaketa Nazionalean hirugarren saria eta 1999an Gironako Jaume Aragall Nazioarteko Lehiaketan emakumezkoen bigarren saria.

Espainia, Frantzia eta Austriako hainbat tokitan kontzertuak eskaini ditu.

2000. urtean Lucien Guerinel-en Les Yeux de l'Amour et du Hasard lanean parte hartu zuen eta 2001ean Jean-Pierre Drouet-en Vértigos opera lanaren estreinaldian ere esku hartu zuen.