Biografiak

Garai, Juan (1528?-1583)

Hipólito Irigoyen presidentearen bigarren agintaldian, Buenos Aireseko  "Laurak Bat" euskal-etxeak, Juan de Garayren estatuaren ondoan,  Gernikako Arbolaren kimu bat landatu zuen. Ekitaldira Gobernua, Buenos Aireseko Udal intendentea eta "Laurak Bat"-eko Batzar Zuzendaria joan ziren. Hitzaldiak eman ziren eta Gernikatik ekarritako kimuaren ondoan zilarrezko kutxa batean lurperatu zen  idatzi zen akta. 1980an, Argentinar Historiaren Nazio Akademia, “Juan de Garay” Euskal-Argentinar Kultur Erakundearen bitartez, irizpen bat argitaratu zuen Buenos Aireseko sortzailearen euskaltasuna aldarrikatzen zuena eta balizko burgostar jatorria arbuiatzen zuena. 1980ko ekainaren 10ean izandako sesioan euskal kolonizatzailearen jatorriaz Burgoseko probintziak sortutako eztabaida piztu zen. Bilboko argentinar kontsulatuak txosten bat egin zuen non Juan de Garay bizkaitarra zela ondorioztatzen zen. Bertan azaltzen den arabera: “Garay, Villalba de Losan jaio balitz, euskalduntzat joa izateko bere gurasoak eta arbasoak euskaldunak zirela zin egingo zuten lekukoen testigantza beharko zukeen”. Puntu hau Bizkaiko Foruak zehazten du. “Garay bizkaitartzat hartzen zen eta bere alabak berak Bizkaiko Jauregikoa zela azaldu zuen”. Puntu hau baieztatzeko historialariek idatzitako hiru ponentzia aurkeztu ziren, Enrique Gandía doktoreak aurkeztutakoa onartu zen. Bertan, Juan de Garayri buruz aurkitutako dokumentu batean Bizkaikoa zela azaltzen da. Handik aurrera, dokumentu hau lekuko nahikotzat hartu da.