Biografiak

Garai, Juan (1528?-1583)

1581an, ondoko arriskua uxaturik, hegoaldeko lurraldeak esploratzeko espedizio bat prestatu zuen. Tandiletik hurbil pasatu ziren eta zaldi basatien taldeak ikusi zituzten. Zaldi horiek Mendozak eginiko sorrera saioan eramandako zaldien ondorengoak ziren. 1583ko martxoaren 3an Santa Fera zihoan berrogei gizonez, frantziskotar batez eta zenbait emakumez osatutako taldea atera zen. Bidean, ezezaguna zitzaien aintzira aurkitu zuten eta bertan galdu ziren. Garayk gaua lurrean pasatzea erabaki zuen, baina, bere zoritxarrerako, indiar kuarandiek, zelatatzen ari zirenek, gaua aprobetxatuz eraso egin zieten eta Juan de Garay, zurmailu batez buruan joz, hil zuten. Berarekin batera hamabi gizon, frantziskotarra eta emakume bat hil zituzten. Beste guztiak, berriz ontziratuz, bizirik atera ziren. Gertaera hau 1583ko martxoaren 20an jazo zen.