Sendagileak

Garat, Paul

Baionan (Lapurdi) 1865eko martxoaren 16an jaiotako medikua. 1892an Pariseko Fakultatean graduatutakoa, bere herrian egin zuen lan. Lehen Instantziako Epaitegiko medikua eta aduanetako zinpeko medikua izan zen. L'influence de la ménopause sur le développement de la folie, L'Anesthésie par l'éther, Le Traitement thyroïdien dans le myxoedème et dans certaines formes d'obésite y Les Perforations de l'Utérus dans l'avortement criminel bezalako lanak argitaratu zituen.

Ikus."Basses-Pyrénées. Dictionnaire Biographique et Album", Dictionnaires Biographiques Départamentaux, Néauber et Cie Éd, Paris (s.d. > 1906).