Historialariak

Fernández-Ladreda Aguadé, Clara

Irakaslea eta ikerlaria Artearen Historian.

Geografia eta Historia ikasketak egin zituen Nafarroako Unibertsitateko Filosofia eta Letren Fakultatean. Unibertsitate berean doktoregoa erdietsi zuen La imaginería medieval mariana en Navarra tesiarekin, 1989an argitaratu zena.

Nafarroako Filosofia eta Letren Fakultatean Artearen Historiako sailean irakasle agregatua da eta, aldi berean, ikerketa artistikoan aritzen da, hainbat instituziorentzat ikerketa- eta aholkularitza-proiektuak eginez.

Arkitekturari buruzko ikerketa historiko eta artistikoak, erdi aroko eskultura eta pintura gotiko berantiarra dira bere ikerketa-ildoak.

Arteko aldizkari espezializatuetan liburu eta artikulu ugari argitaratu ditu, esate baterako, Ondare: cuadernos de artes plásticas y monumentales argitalpenean. Gainera, hitzaldi eta kongresu ezberdinetan parte hartu ohi du, dibulgaziozkoak nahiz zientziaren alorrekoak. Halaber, komisario lanetan aritu da erakusketa ezberdinetan. Horien artean Iruñeko katedralean 1994ko azarotik 1995eko otsailera izandakoa, Salve, 700 años de Arte y Devoción mariana izenekoa, eta Iruñeko Baluarte egoitzan 2005eko urtarriletik 2006ko apirilera izandakoa, La Edad de un Reyno: las encrucijadas de la corona y la diócesis de Pamplona izenekoa nabarmendu behar dira.

Bere ikerlanei dagokienez, hauek nabarmentzen dira:

  1. El retablo de las Navas de Tolosa de la catedral de Pamplona, Fuentes Dutor Fundazioa, 1990 (elkarlanean).
  2. Monjes y monasterios. El Cister en el medievo de Castilla y León, Gaztela eta Leoneko Junta (Valladolid), 1998.
  3. "La catedral gótica. Arquitectura", in La Catedral gótica, Nafarroako Aurrezki Kutxa (Iruñea), 1994
  4. El retablo mayor de la catedral de Tudela. Historia y Conservación, Nafarroako Gobernua, Gardian, Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioa eta Espainiako Ondare Historikoaren Institutua, 2001 (elkarlanean).

Koordinatzaile modura aritu da, Nafarroako Gobernuko Vianako Printzea Instituzioak hala eskatuta, Arte en Navarra bildumako erdi aroari dagozkion liburukietan. Horietako lehena, El Arte románico en Navarra izenekoa, 2003an argitaratu zen (elkarlanean) eta bigarrena, El Arte gótico en Navarra izenekoa prentsan kaleratu zen (2010).