Kimikaria, 1862an jaioa eta 1911n hila.
Zientzia fisiko-kimikoetan eta farmazian doktorea, analisi kimikoan katedraduna eta osasun kontseilaria izan zen. Zenbait ikerketa-lan idatzi zituen, besteak beste: Bergarako kimikariak eta bere lanak (1909). 1909-8-27an Zientzien Errege Akademiaren aurrean irakurritako hitzaldian, Euskalerriaren Adiskideen Elkarteak kimikan egindako lanez aritu zen.