Zuzendariak

Ezeiza Sansinenea, Antxon (2008ko bertsioa)

Donostian 1935-9-14an jaiotako gipuzkoar film zuzendaria.

Zinemarekiko bere harremana gaztaroan bere jaioterriko zinekluben mugimendu eraginkorrean parte hartuz hasi zen. Zuzenbidean lizentziatu eta Madrileko Zinema Eskola Ofizialean sartu zen baina ez zen ikasketak bertan amaitzera iritsi.

Zazpigarren artearekiko bere hasierak Madrilen kokatutako beste gipuzkoar batenari hertsiki uztartuta daude: Elias Querejeta ekoizlearenari. Eliasekin batera elkarlanean bere lehendabiziko A través de San Sebastián (1960) y A través del fútbol (1962) labur metrajeak zuzendu zituen.

"Espainiar zine berria" deritzonean buru belarri sartu zen. Madrilen bizi ziren Jose Luis Egea, Victor Erice, eta Santiago San Miguel bezalako, eurak guztiak, Ezeiza barne, une horietan Espainiako Alderdi Komunistako alderdikide izanez, "Nuestro Cine" izeneko aldizkarian Hollywoodeko zinemaren erabat aurkakoa zitzaion italiar neorrealismoaren jarreretatik hurbilagoko zinematografia-kritikaren arloarekiko jarduera sutsua garatu zuten. Ildo horretatik zinematografia eztabaida gogorreko egun horietan sortutako Ezeizaren esaldi famatuaren esanahirik gorena hortxe datza: "John Fordek nazka egiten gaitu". "Espainiar zine berria" izenekoaren baitan, bere Querejeta lagunak ekoiztuta hurrengo metraje luzeak zuzendu zituen: El próximo otoño (1963), De cuerpo presente (1965), Último encuentro (1966) y Las secretas intenciones (1969).

Pelikula horiek filmatu ostean, Ezeiza bidegurutze batean izan zen. Espainiar zinearen baitako zinemagile bezala bere bideari jarraitu edo bide hori utzi eta geroago eta gehiago kezkatzen zuen helburu baten alde errotik heldu, hau da, euskal abertzaletasuna. 1973an arrazoi politikoek zirela eta, Erdialdeko Amerikara erbesteratu zen. Latinoamerikar askatasunaren aldeko mugimenduekin zituen harremanek bere abertzale eta iraultzaile jarrerak sendotu egin zizkion. Bertan bi pelikula filmatu zituen: Mina, viento de libertad (1976) eta El complot mongol (1977). Mina, viento de libertad filmean jada Ezeizaren kezka politikoak ikus zitezkeen.

Izatez, Francisco Javier Mina, Napoleonen aurkako gudularia, Fernando VIIaren aurkakoa ere eta azkenik Mexikoren askatasunaren aldeko gerrillari nafarra zenaren bizitza kontatzera zetorren film hau 1978tik aurrera euskal zinearen etorkizunerako erreferentzia bezala erakusten zen Euskadin besteak beste espainiar Gudarosteak Mina fusilatu eta Frankoren erregimenak Txiki E.T.A.ko kidea fusilatzearen arteko paralelotasun bezalako bere garaiko errealitatearekiko zituen politika zeinu argiak zituelako.

1977ko amnistiaz geroztik, Euskal Herrira itzultzen da euskal zinematografia nazionalaren oinarriak ezartzeko asmoz. Horretarako Bertan Filmak ekoizpen-etxea sortzen du. Hori da Ikuska ( 1978-1984) seriearen zentzua, Euskal Herriaren irudi oparoa eskaintzen zuten 20 metraje laburreko dokumental. Euskaraz filmatu behar ziren. Baldintza horrekin egin ziren dokumentalak, teknikari talde bera erabiliz -beste helburu bat Euskal Herriko zinemagileak prestatzea zen- serieari estetika homogeneoa emanez. Nabarmentzekoak dira Aguirresarobek argazki-zuzendari gisa, Luis Iriondok koordinatzaile gisa, Alberto Maganek muntaketan edo Luis Zabalak soinuan izan zuten partaidetza. Erreferendum konstituzionalari buruzkoa izanik Erreferenduma zeritzan Ikuskaren lehenengo atalari, bere eduki politikoa zela eta beste gainerako guztiengandik bereizteko 0 zenbaki sinbolikoa eman zitzaion. Ekimen honetan gerora euskal zineari poztasun asko eman zioten Xabier Elorriagak, Montxo Armendarizek, Imanol Uribek edo Juanba Berasategik saiakerak egiteko aukerarik izan zuten. Ezeizak serie guztia ekoiztu eta Erreferenduma (1979), Artzainak (1982), Donibane Lohitzun (1983), Bertsolariak (1984) bezalako ataletariko batzuk edo serie osoaren laburpena zen 20. Ikuska, (1984) zuzendu zituen. Euskararen garrantzian eta eduki ideologiko abertzaleetan oinarritutako egiturak, La fuga de Segovia, Akelarre, La muerte de Mikel edo Tasio bezalako filmekin espainiar zinearen baitan geroago eta protagonismo handiagoa lortuz zihoan eta gainera leihatilan arrakasta lortuz zebilen euskal zinematografia ikuspegiaz jabetuz zihoan askoz praktikoagoa zen zinema ikuspegiarekin talka egiten zuen.

Hala ere, Ezeizak laurogeiko hamarkadan bere ikuspegiari hainbat testuren bitartez eutsi zion. Lankide Aurrezkiaren Euskal Entziklopedian 1985ean argitaratutako bere "Euskal zineaz eztabaida baterako hausnarketak" artikuluan "euskal zinea"ren definizio bat ezartzerako orduan, gaiari buruz berak zuen ikuspegiaren arabera, ezinbestekotzat jotzen zituen elementuak zehaztasunez aztertzen zituen. Bere planteamendu teorikoak egia bihurtu ziren laurogeiko hamarkadan euskal zinemaren baitan egindako bere Ke arteko egunak ( 1989) lehen film luzea estreinatzean . Filmak Euskaditik aspaldi alde egindako gizon baten itzulera kontatzen du. Sufrimendua eta mina eragiten duen hondamendi politikoan itota dagoen eta berak utzitakoarekin zerikusirik ez daukan ezinegon eta deserrotze egoera bizi izatera daraman herrialde bat aurkitzen du. Euskal ekoizpeneko zinemak Javier Rebolloren Golfo de Vizcaya (1985), Ernesto del Ríoren El amor de ahora (1987), Ana Diezen Ander eta Yul (1988), Juan Ortuosteren El mar es azul (1989) edo Ernesto Telleríaren Eskorpion (1989) bezalako abagune desberdinetan landutako - lurraldean barneratutako gatazka politikoaren ondorioa den itotze existentzialaren metafora- gaia da. Film hunkigarria eta ondo egindakoa baina abertzaletasunaren aldeko jardutea garesti ordaindu zuen, kritikak hori bide dela filma gupida gabe kritikatu baitzuen. 1995ean Ezeizak, laurogeiko hamarkadan koherentziaz eta bihotzez defendatutako euskal zinema abertzalearen tesiekin zerikusirik ez zeukan beste film luze bat Felicidades Tovarich estreinatu zuen.

2003an, Donostiako Zinemaldiaren 51.edizioaren baitan, Ezeizak bere ibilbide profesionala omentzen zuen Ama Lur saria jaso zuen. Agian, Saria jasotzeko lekurik egokiena zen, Ezeizak urteetan zehar lan egin baitu Donostiako Zinemaldiaren Hautaketarako Koordinatzaile eta Epaimahaiko kidea izan baita ( Berlineko Zinemaldian bezala). Ezeizak hunkiturik, saria jaso eta euskal zinemagintza aske eta euskaldunaren ideia irmo aldarrikatu zuen.


Filmografía
Los cien caballeros, Vittorio Cottafavi (1964, guión); Mina, viento de libertad (1968, dirección y guión); El complot mongol (1976, dirección, guión); Ikuska 2, Pedro Olea (1979, producción), cortometraje documental; Erreferenduma (1979, dirección, producción), cortometraje documental; Ikuska 7, dirección colectiva (1979, producción), cortometraje documental; Ikuska 1 (1979), José Luis Egea (producción), cortometraje documental; Ikuska 5, Koldo Izagirre (1979, producción), cortometraje documental; Ikuska 3, Antón Merikaetxeberria (1979, producción), cortometraje documental; Ikuska 4, Xabier Elorriaga (1979, producción), cortometraje documental; Herrrigintza (1979, dirección), cortometraje documental; Ikuska 6, Juan Bautista Berasategi (1979, producción), cortometraje documental; Euskera y fútbol (Euskara eta futbola), Antxon Ezeiza, Koldo Izagirre (1980, codirección, guión), cortometraje documental; Ikuska 6, Koldo Larrañaga (1980, producción), cortometraje documental; Ikuska 9, José Julián Bakedano (1980, producción), cortometraje documental; Euskera y monte (Euskara eta mendia), Antxon Ezeiza, Koldo Izagirre (codirección, guión), cortometraje documental; Ikuska 12, Mirentxu Loyarte (1981, producción), cortometraje documental; Ikuska 11, Montxo Armendáriz (1981,producción), cortometraje documental; Ikuska 10, Iñaki Eizmendi (1981,producción), cortometraje documental; Ikuska 14 (1982, dirección, guión, producción), cortometraje documental; Ikuska 15, Juan Miguel Gutiérrez (1982, producción), cortometraje documental; Ikuska 17, Pedro de la Sota (1983, producción), cortometraje documental; Ikuska 16 (1983, dirección, guión, producción), cortometraje documental; Ikuska 18 (1994, dirección, guión, producción), cortometraje documental; Ikuska 19, Pedro de la Sota (1984, producción), cortometraje documental; Ikuska 20 (1984, dirección, guión, producción), cortometraje documental; Ke arteko egunak (Días de humo) (1989, dirección, argumento, guión); Felicidades Tovarich (1995, dirección, guión).

Premios

Premio Donosti de Plata al mejor film de un realizador vasco en el Certamen Internacional de Cine de Montaña de Donostia-San Sebastián (1983), por Ikuska 14.

Premio San Sebastián en el Festival Internacional de Cine de Donostia-San Sebastián (1989), por Ke arteko egunak (Días de humo).

  • LARRAÑAGA, Koldo; CALVO, Enrique. Lo vasco en el cine (Las personas), Donostia-San Sebastián, Euskadiko Filmategia-Filmoteca Vasca, 1999.

Carmen IZAGA SAGARDÍA
Periodista