Mendiak

EVEREST

Maiatzaren 4an talde batek azken igoerari ekin zion. Han zeuden: Angel, Ricardo, Javier, Ang Kaming, Nin Temba, Nima Rita eta Gigmi. Javier eta Temba larrialdietarako dendara iritsi ziren, 8.500 metroko altuerara, eta aurrera jarraitzea erabaki zuten. Gailurrera iristeko 90 metro falta zirenean, ordea, jaitsi behar izan zuten. Oraindik ere, beste saiakera bat egin zuten, baina  horretan ere ez zuten gailurra lortu, haizean indarragatik: ertzaren ezkerraldeko korrikoretik igotzen saiatu ziren, gorago, eskuinaldera doan beste korridore batetik, gailurreriara iristeko. Maiatzaren 13an Lorentek, Zabaletak eta bi xerpak beste eraso bat hasi zuten.