Kontzeptua

Euskararekiko jarrerak foru garaian

Erromantizismo garai betean eta herriak azaleratzeko eta, ondorioz, kultura herrikoiak aldarrikatzeko Europaren testuinguruan; folklore izendatu beharrekoaren azterketak sistematizatu eta identifikazio-sistema berriak, jatorriari atxikitako mito berriak bultzatzen direnean, Agustin Chaho pertsonaia berezi eta bitxia aipatu behar da. Euskal hizkuntzari buruz zuen ikuspuntua areago doan sistema konplexu batean barneratzen da. Laburbiltzeko, Chahok sustrai judu eta kristaua zuen Tubalen mito legebidezko zaharra alde batera utzi, eta haren ordez, mito pagano bat sartu nahi zuen. Hori ere asmatua, baina, horrez gain, jatorriz Espainiakoak ziren mitoekin partekatuko ez zena (Tubalena halaxe izan zen); euskal nazioaren mito peto-petoa: Aitorrena17. Elezahar honetan, Lara koblakari inprobisatzaileak euskaldunen jatorria abesten du Gherekiz haritz santuaren gerizpean: euskal herri eta hizkuntzarena, modu horretan, euskal arimaren funtsezko elementutzat jotzen direnak bateratu zituen: hizkuntza/herria identitatea, kulturaren ahozko izaera eta zuhaitzaren babes santua, sekula galdu gabeko askatasun politikoaren ikur. Oinarri kulturala duen proposamen nazionala:

"El vascón de los Pirineos, el eúscaro, el ibero no tiene tradición escrita: perdió sus leyendas, sus poemas, pero conservó monumentos más indestructibles: sus leyes, los cantos de sus bardos improvisadores que los ancianos repiten, que el niño asimila y sobre todo, una lengua virgen y sabia, tal como la hablaba, tras haberla improvisado, la sociedad india o atlántica en su origen [...] ¿Y qué libro sería comparable a este concierto viviente de un millón de voces con acentos impregnados de audacia y de originalidad, singulares, incomprendidos, sin analogías entre las lenguas actualmente existentes, [...] ¡Qué decir entonces de un pueblo entero, de un pueblo vivo, cuando se levanta como un solo hombre, armado, buscando su independencia secular, al grito de guerra o de libertad..." 18

XIX. mendea aurrera doan heinean aldaketa nabarmenak sumatzen dira bai alderdi sozial eta ekonomikoan, eta baita alderdi instituzionalean ere; eta jakina, baita kulturan ere. 1789an Pirinio hegoaldeko lurraldetan foru-instituzioak ezabatu ondoren, Hego Euskal Herrian, bi gerra zibil pasa ostean liberalismoak izandako garaipen borrokatuaren eraginez foru-sistema eten egin zen; lehenik eta behin Nafarroan 1841ean eta beranduago mendebaldeko euskal probintzietan 1876an. Derrigorrezko soldaduskaren, gaztelaniazko eta frantsesezko alfabetoaren hedapenaren, hirigintza-prozesuak izandako indartzearen eta migrazioaren eraginez, eta jakina, Espainiako eta Frantziako estatuen hizkuntza gutxituak ahalik eta gehien mugatu eta soilik ofizial ziren haiek sustatzeko borondate saiatuaren eraginez, euskal hizkuntza bat-batean gainbeheran murgildu eta Araba eta Nafarroako lurralde ertainetan desagertu egin zen eta gainerako lurraldetan ahuldu. Euskal hiztunen portzentajea eta, batez ere, elebakarren portzentajea nabarmen ari zen jaisten, babes instituzionala ezdeusa zen, ez zegoen hizkuntza bateratuko zuen literaturako bertsiorik, ondorioz, hizkuntza desagertzeko bidean zen halabeharrez eta hala erakusten dute garai hartako hainbat ahotsek, esate baterako, Elisee Reclus (1830-1905)19 edo Miguel de Unamunok (1864-1936)20. Zenbaitek, gainera, hori gertatzea nahi zuen; dena den, patu horren aurkako ahotsak ere entzuten ziren gutxi gorabeherako tonu kexatian, atsekabea erakutsi arren alternatibarik aurkezten ez zutenak, hori zen Jose Maria Iparraguirre (1820-1881)21 edo Felipe Arrese Beitiaren (1841-1906)22 kasua. Hala ere, proposamen xume batzuk aurkeztu ziren, forua berreskuratzearekin, arraza mantentzeko gogoarekin edo nortasun instituzional euskaldun bereizle bat izatearekin lotuta, horrela egin zuten Juan Iturralde y Suit-ek (1840-1909)23 edo Arturo Campionek (1854-1937)24. Ikus daitekeenez euskal hizkuntzari buruzko eztabaiden zergatia errotik aldatu zen. Hizkuntzaren bikaintasun berezko eta historikoa ez, hizkuntza salbatu eta mantentzearen komenigarritasuna zen orain eztabaidagai.

17CHAHO, Agustín, Aîtor. Légende Cantabre, Ariel, 1845.

18CHAHO, Agustín, Histoire primitive des Euskariens-Basques. Baiona: Jaymobon, 1847, 170-171. or.

19RECLUS, Elisée, "Les Basques. Un peuple qui s'en va". In Revue de deux mondes, LXVIII, 1867ko martxoak 1.

20Unamuno, Bilbon 1901ean ospatutako Lore Jokoetan egindako hitzaldi ezagunaren ondotik, sarritan agertu zen euskal hizkuntza desagertzearen alde; baita parlamentuan izandako agerraldietan ere, bereziki konstituzioa eta Euskal Estatutua eztabaidagai zirenean; horrez gain egunkari-artikulu ugaritan islatu zuen jarrera hori: Revista de Vizcaya (1886ko otsailak 15)...

21IPARRAGUIRRE, Jose María, ¡Biba Euskera!; Arren ez bedi galdu euskera, in: VV.AA. (zuz. Gontzal Mendibil), Jose Maria Iparragirre. Erro-urratsak, Igorre: Keinu, 1999, 2 liburuki. I, 279, 314. orrialdeak.

22ARRESE BEITIA, Felipe, Ama Euskeriari azken agurrak !!!, Baiona: Lamaignère, 1880.

23ITURRALDE Y SUIT, Juan, "La lengua vascongada. A mi querido amigo Arturo Campión" La Paz (1877/05/16, 282. zenbakia).

24CAMPIÓN, Arturo, "De la conservación de la lengua vascongada", La Paz (1876/10/25); "El Euskara", La Paz (1877/4/9,13 eta 24, 252, 256 eta 265 zenbakiak).