Kontzeptua

Euskal zinematografia

Behin Espainian guda bukatu ondoren erdi aroko oroitzapenak zaharkitudun nazionalkatolikotasunean oinarritutako diktadura-erregimen bat inposatzen da. Euskalerria edota katalana bezalakoa berriak, odolaren isuriaz ezarritako estatu berriaz irabazleek duten bururakizunarena urkakoak direnak, politika zapaltzaile basati baten menpe bizi izatera behartuta aurkituko dira. Egoera honetan Euskal Herritik berezi eta bertoko zinematografia-sormen baten aukera azaltzea ezinezko zeregintzat jotzen da. Burgesiaren konpromisorik eza, azpiegituren urritasuna eta soinuaren etorrera, gainditzeko eragozpen zailak izan baziren, Francoren garaipenarekin orain azaltzen den hesia goititzea jada gaindiezina den eragozpen bihurtzen da.

Ekialdeko Euskal Herrian, diktadura horretatik ate gonaz, behin Bigarren Mundu Gudan zehar faxismoak eragindako lazturek gaindituz, 1947an euskal zinematografia ekoizpen iraunkor baten oinarriak sustraitzeko asmoz Eusko Film produkzio-etxea sortzen da. Berriz ere, ekonomia-lazeriak egitasmo hau bertan behera uztera behartuko du Les eaux troubles o Au Pays Basque avec Luis Mariano bezalako pelikulak bidean utziz. André Madrék 1956an Sor Lekua egingo du.

Baina Iparralden Munduko Bigarren Gudaz aurretik eta geroztik zazpigarren artearen garrantzia gizaki jakin batzuen balentria artistikoetara gehiago bideratzen da. Harry d'Abbadie d'Arrast, Baigorrin ezarritako sendia batetik etorritako zinemagilea A Woman of Paris (1923) eta The Gold Rush-La quimera del oro (1925) izenekoan Charles Chaplin handiaren lankide izan zen eta Topaze (1933) edo Laughter (1930) bezalako lanekin Hollywooden arrakasta -pelikula honekin Jatorrizko Gidoi Hoberenerako aipamena lortuz- izan zuen. Henry Rousselek ere, Baionan jaioa, ibilbide filmografiako interesgarria izan zuen. Pierre Richard-Wilm, Baionakoa, hogeita hamarreko hamarkadan zine frantsesaren galai garrantzitsuenetako bat izan zen. Eta Martine Carol, Biarritzen jaioa, jatorri judutarreko Max Ophüls zuzendari alemanaren Lola Montes (1955) aldi guztietako zinearen maisu lanetariko bat protagonizatzera iritsi zen eta bere izarra frantziar zinearen izartegian Brigitte Bardotten etorrerak baino ez zuen itzali. Honek sexu-mitoaren jargotik agintez ordeztuz, berrogeita hamarreko hamarkadan euskal aktoresa honek beteko du.

Mendebaldeko Euskal Herrian ere, gudaz geroztik egungo zinearen historian toki bat duten euskal zinemagileak sortuz doaz. Juan de Landa eta Conchita Montenegrok euren ibilbidearen hasieran Búster Keaton edo Ramón Novarro bezalako zine-mitoekin lan egitera iritsi ziren Hollywood-en arrakasta izan zuten eta geroztik frankismoaren zinemara izar-maila izanez beste zinematografia batzuetan sartu-irtenak egingo dituzte. Juan de Landak, adibidez, Ossessione, Luchino Visconti italiar jeinuaren lan hilezkorra protagonizatuko du. Raul Cancio donostiarra, Blanca de Silos gasteiztarra, Luis Mariano iruindarra edo Tomás Blanco bilbotarrak bezalako beste euskal aktore batzuk guda-ondoko espainiar zinean ohorezko toki bat izango dute.

Eta jada berrogeita hamarreko azkenetik aurrera, zine-jaialdien eta zinekluben munduaren babespean espainiar zinearen historian aldi bat markatze asmoz Madrilen kokatuko diren euskal zinemagileen belaunaldi bat sortzen da. Beste batzuen artean Víctor Erice, Elías Querejeta, Alfredo Landa, Eloy de la Iglesia, Pedro Olea, Antxon Ezeiza, Javier Aguirre, Santiago San Miguel, Iván Zulueta, Antonio Mercero edo José Luis Egea aipatu daitezke.

Eta izenak sortuz doazen neurrian beste protagonista handi bat sortzen da: euskal paisaia. Mundu mailako zinearen izar eta zuzendariek une honetan Euskal Herrira euren pelikuletarako lokalizazio idealen bila datoz. 1957an, adibidez, Stanley Kramer-ek The Pride and the Passion-Orgullo y pasión Cary Grant, Sofía Loren eta Frank Sinatrarekin nafar paisaietan filmatzen du. 1957an Henry King-ek The Sun Also Rises-Fiesta , Tyrone Power, Ava Gardner, Mel Ferrer y Errol Flynn-en interpretazioak izango dituen (Ernest Hemingway-k sanferminak betikotu egingo zituen eleberri berrian oinarrituz) pelikula filmatzen du. Urbasako mendilerroan Henry Fonda, Robert Ryan, Dana Andrews edo Robert Shaw-rekin Ken Annakinen La batalla de las Ardenas (1965), George C. Scott y Karl Malden-ekin Franklin J. Schaffnerren Patton (1969), edo Richard Harris eta Alec Guinnesekin Ken Hughes-en Cromwell (1970) bezalakoak filmatu ziren. Alain Resnais-en La guerre est finie-ko (1966) irudiak Hendaian egin ziren eta auzoko Hondarribian Steve McQueen y Dustin Hoffman -ekin Franklin J. Schaffner-en Papillon ospetsuarenak. Orson Welles-ek 1955ean The Basque Country y Pelota Vasca izeneko Euskal Herriari buruz Ingalaterrako telebistarentzako dokumental interesgarri batzuk egin zituen. Eta 1956an berriro itzuli zen nafar eta gipuzkoar lurraldeetan bere Campanas de medianoche hilezkorraren eszenak filmatzera.

Baina Euskal Herriko zinearen historiarentzako urratsik erabakigarriena Fernando Larruquert eta Nestor Basterretxearen 1968ko Ama Lur estreinaldia izango da. Euskal Herriari buruzko dokumental liriko eta eder honek ekonomia-urritasuna eta zentsura izan arren Euskaditik euskal munduaz pelikula bat sortzea zitekeena zela erakutsi zuen. Bere egileak, agin jakin gabe, etorkizuneko euskal zine garaikidearen oinarriak ezartzen zebiltzan.

Francoren heriotzaz geroztik eta Trantsizioaren lehen urteetan, Ama Lur-en itzalpean aspektu bik eraginda zinematografia-jardueraren loratzea eman zen. Euskal Herriak bizi zuen egoera zapaltzailea eta azpiegiturarik eza. Horrela, urteotan laburmetraiak ugari diren militantzia izaeradun zinematografia sortzen da, haratago joateko gaitasun ekonomikorik ez baitzen. Antton Merikaetxebarria, J.B. Heinink, Mirentxu Loyarte, Iñaki Núñez, Pío Caro Baroja edo Antxon Ezeiza bezalako zuzendariak, eragozpen guztiak gaindituz, euskal zazpigarren artearentzako etorkizun itxaropentsuago baterako bidea zabalduz doaz. 1979an Imanol Uriberen El proceso de Burgos-en estreinaldiak aldi gogor honen amaia dakar. Proposamen honen arrakastak Euskadiko zinearen historian aldirik interesgarriena iragartzen du.