Kontzeptua

Euskal Poesia XX. Mendean

XX. mendeko euskal poesiaren historian hiru ziklo garrantzitsu bereizten dira: lehena, Euskal Pizkundea deritzana eta Olerkariak idazle multzoa ardatz duena; bigarrena, gudaosteko poeta nagusia izan zen Gabriel Arestiren ekarpenen inguruan biltzen dena, eta hirugarrena, abangoardien eklosiokoa, Bernardo Atxaga edo Koldo Izagirreren idazlan errepresentatiboetan mamiturikoa.