Kontzeptua

Euskal pilota

Pilota jokoa Gizateria bera adinako zaharra da eta izan diren zibilizazio guztietan ezagutu eta eman izan da. Gaur egun herri guztietan zehar axiomatikotzat jo izan da -zergatik ez euskal herrian ?- ustekabekoenak diren materialekin egindako (ileak, prentsatutako lumak, birrina, zahia, metalezko bolak, harriak, hostoak, haria, artilea, zereal haziak, katu-tripak, abereen maskuria, narrua, etab.] mugikor biribil baten erabilera dibertsiorako, distrakziorako, ariketa fisikorako eta erronka pertsonalerako ohikoa izan den ekimena izan dela; aldiz, arbuiatu egiten da, eta argudio bikainak erabilita gainera, gure herriaren isolamenduarekiko teoria.

Etnologia bata zein bestea kaltegarri eta erabat arbitrarioak ere izan diren elkarren arteko kontrajarriak diren aurreiritzi bi zorionez aspaldi itzuri ditu: pilota jokoaren gaineko edonolako patrimonialtasunik euskaldunari ukatu izana, eta bere garapen osoarekiko aitatasuna leporatzea.

Pilota jokoa -bere historia luzea grekoen Spheristiquétik eta erromatarren "pila"tik hasi, galoen "paume"tik igaro eta euskal pilota jokora iritsi arte- joko unibertsal bezala onartzen duen edozeinek, egungo pilota jokoak Homerok bere Odisean pilota jokalari trebe bezala feazioen erregea izan zen Acinooren seme eta Nausicaren neba-arreba ziren Halio eta Ladasmante aurkezten dizkigunean egindako deskribapenekin ez duela inolako zerikusirik aitortzen du; ez du zerikusirik ere Sidoniako Apolinarrek, Clermonteko Gotzainak (472) pilota jokoaz, edota are gutxiago mende erdia arinago joko horretaz San Agustinek bere Confesiones liburuan idazten zuenarekin, non pilota jokoan aritzeagatik eta tranpak egitearren bere errukia azaltzen zuen.

Resurrección Mª de Azkuek honela dio:

"Verdad es, que, así como no hay mar, ni siquiera el Caspio, cuyas aguas no se mezclen con las de otro mar, tampoco hay lengua vernácula, costumbre o tradición autóctona que pueda jactarse de no haber sido influida por otras".

Tomas Garbizu musikari lezotarraren iritzian:

"Los pueblos, son como las olas del mar: entre el ir y venir de las aguas, queda en la orilla algún recuerdo del otro lado del mar y entonces se confunden las costumbres de unos y otros pueblos...".

Ohitu egin gara pilota jokoa euskal erkidegoaren antzinako jokoa dena entzutera, betidanik pirineoar esparrua pilotatokiz beteta egon izan balitz bezala eta, euretan, gure arbasoek txokora ebakitako pilotak jaurtiz ibili izan balira bezala; baina errealitate historikoak gure harrotasun nazionalaren hegaldia laburtzera garamatza.

Baina, Rafael Ossak idazten duen bezala:

"...la honestidad de no atribuirnos los orígenes del juego de pelota, no debe hacernos incurrir en el masoquismo simplista de desdeñar el derecho a cierta patrimonialidad"

Arrazoia du Ossak zeren, grekoen, erromatarren eta galoen ekarpenak jasoz, nondik eta nola sartu ziren eztabaidatu gabe, pilota jokoa, gure geografiako txoko guztietan oinarrizko kirol bezala zaindu eta praktikan jarria izateaz gainera, eraldatu, modernizatu eta mundu guztira kirol oso, ikusgarri, eta ikuskizun harrigarri gisa zabaldu da, sortzaile izan zirenek eurak ere ezagutu ezin izateko besteko kutsu nahiko duen ekintza izanez.

1934an Tomas Garbizuk argitaratutako artikulu batetik hurrengo zati hau jaso dut:

"Con el origen del "zortziko", tenemos la misma duda que con los de la boina y la pelota vasca, pero se debe aceptar que en nuestro país han alcanzado una carta de naturaleza tal, que nadie quiere clasificarlas como prenda alpina y juego griego respectivamente. Los tres elementos son nuestros porque los hemos hecho vivir, llevan la sabia de nuestro corazón y los hemos fortalecido en el ambiente de nuestra alma popular, habiéndolos paseado triunfantes por lejanas tierras y escenarios del mundo culto y civilizado".

Pilota jokoaz dugun lehendabiziko aipamenetariko bat A. Jauregik (1944) Parisen argitaratutako Pelote Basque, izeneko lanean agertzen da eta Vainsoten lanaren paragrafoetariko bat adieraztera dator eta honako hau dio:

"Durante muchos años el juego de pelota se ha practicado únicamente con la palma de las manos; como este ejercicio lesiona las manos cuando se practica de forma continua y brutal, los pelotaris manistas de nuestros días se protegen cada vez más con guantes y dobles guantes".

XVIII. mendean, frantziar Iraultzaren mendea, europar pilotaren gainbehera ematen da; gizakiaren joan-etorri historikoaren ikuspegi arrazionalista eta zientzia mailakoa izanez, Frantzian, Italian eta Ingalaterran ohitura mokofinen alde jotzen da, pilotarenganako interesa galduz, eta "jeu de paume" izenekoak gainbehera ikaragarria jasaten du; Euskal Herrian, aldiz, pilota jokoa bizitza modu bat da, antzezpen eszenikoa, norbanakoaren eta giza mailaren edo norbanakoari dagokion gremioaren arteko lokarria nabarmentzen den esparrua.

1720an, euskal pilotari buruzko lehen datu fidagarria aurki dezakegu; Juan Ignazio de Iztuetak -inork ez bezala maite zuen bere herriko ohitura eta historiari buruzko ikerketak bere aisialdian egin zituen zaldibitarra-, bere Gipuzcoaco Dantza gogoangarrien Condaira edo Historia, Hernanin lau gipuzkoarren eta lau nafar baztandarren artean jokatutako pilota partidu ospetsu batez hitz egiten digu. Nafarrei, pilota partidua narrez irabazten joan zirela, 6 eta 10, gipuzkoarrak irabazi egin zioten 11 eta 10 tantotan partidua irabaziz. Agiri baliagarri handi honetan gipuzkoarren taldeko kapitaina zen Riverak 8 ontzako (226,80 gramo) pilota elizara arte nola ateratzen zuenari buruzko aipamena egiten da. Pilota mota hori libra erdiko pilota bezala ere ezagutzen da, egun erabiltzen diren 107 gramotik gora inoiz izaten ez duten piloten pisua bikoiztuz.

Aita Larramendik bere Corografía o descripción general de la M.N. y M.L. Provincia de Guipúzcoa, bere garaian erabiltzen ziren piloten gogortasuna salatzen du. Honela dio:

"Rompen uñas y dedos, abren las manos, mancan los brazos y aún los dislocan, y con estas desgracias y chorreando la sangre...se ha de acabar la partida".

1751an, Elgoibarko Kalegoen enparantza zabaltzen da; esparru horretan, euskal hirigintza barrokoaren adibide den horretan, botere zibilaren ikurra den Udaletxea, erlijio boterearen ikurra den eliza, eta pilota leku berria, herria ordezkatzen duena elkar bizi dira.

Donostiako hiriari buruz 1761ean Donostiari buruz egiten den aipamenean, Joaquin Ordoñez Aitak, hurrengokoa adierazten digu:

"Entre las diversiones más importantes y de mayor tradición figuran los juegos de pelota a mano y a largo; el juego de pelota es un modo de vida, una representación escénica donde se aprecia la estrecha vinculación entre el individuo y la clase social o gremio al que pertenece".

Ahozkotasunezko tradizioak balio handiko hainbat lekukoren ekarpenak egiten ba dizkigu ere, Garruzen eta Bankan aurkitu ziren goialdea disko irudiduna zeukaten hilarriak askoz ere nabarmenagoak dira. Hileta-errituen esparruan, hilarrietan grabaketak egiteari buruzko ohiturak gizartean pilotariak garai hartan izan zuen toki pribilegiatua konfirmatzen digu.

Ignacio Baleztena Azkarate, Pello Mari pilotari ospetsuaren anaiak, 1759an Leitzako enparantzan izandako pilota partidu baten kontakizuna egiten du; pilotari lehiakideak Iturengo Armara eta Huiziko Juan B. Baztarrika izan ziren. Oraindik ere Leitzako enparantzan pilotan jarduteko "botarria" gordetzen da.

Bete betean frantziar Iraultza zela, Perkainen irudia sortzen da; Juan Martin Inda, Aldudes (Nafarroa) herriko Zamuke auzoko Perkainea Baserrian jaioa da, zalantzarik gabe, pilotako lehen figura historiko eta ospetsua. Pilotari jaioa, txikia eta zindoa agiri batzuen arabera eta garaiera handiko eta sendokoa beste agiri batzuen arabera. Partidu garrantzitsu bezala Louhossoan, Tolosan, Saint-Palaisen (Donapaleu) eta Oiartzunen jokatu zituenak aipatzen dira. Simon "Aranazko Ikaslea"rekin, Haroztegirekin, Azantzarekin, Kirutchetekin eta beste askorekin jokatu zuen.

Aita Donostiak Sarako Iraburuan Norat yoaiten zira jaso zuen, eta bere testuak, pilotari aldudar ospetsuaren partidu ospetsuetariko bat adieraztera ematen digu:

- "Norat yoaiten zira, zu, adiskidea?".
- "Donaphaleora dut egungo segida...
urtheño bat sakelan, bertze baten bilha,
baldin Laphurtar hoiek yalgitzen badira"

(- "¡A dónde vais amigo?" -"Hoy tengo viaje a Saint-Palais. Una oncita de oro en la bolsa, en busca de otra... si aparecen esos labortanos".)

Azanzako semea nik ez dut mendratzen;
Bere parerik ez du pilota botatzen
Bai, bainan Perkain hori etzuen lotsatzen:
Plaza guziarentzat bera aski baizen

(No trato de rebajar al hijo de Azanza; en el saque no tiene rival. Sí, pero a Perkain no le intimidaba; éste se bastaba para llenar la plaza.)

Euskal pilota jokoaren bi elementu bereizgarrienak, Euskal Herritik kanpo beste inon erabiltzen ez ziren elementuak alegia, pilota mota (handia, astuna eta lehorra), eta larruz egindakoak ziren eskularruak izan ziren.

"KISKI" (pilotaren muina edo arima elastikoa) izenekoa egiteko hurrengoak erabiltzen ziren:

  1. Katuaren sabela edo esteak
  2. "Ahuntz adurra" izena zeukan eta euriteak izan ondoren larreetako belarraren gainean hartzen zen gelatina antzeko prentsatua.
  3. Kiskia egiteko arrantzaleek "kiskiteko" (kiskia egiteko) esaten zioten itsas ertzean oso ugaria zen goma itxurazko zuntzez osatutako itsas alga mota bat.
  4. Tolosa inguruan Ardagaya izenez edota Eibar eta Elgoibarreko eremuan Ixua izenez ezagutzen zen yesca. Zuhaitz batzuen gainean (pagadiak) sortzen den hontto bat (Polyporius fomentarius) da ; prestatzeko lehendabizi zuritu egiten zen eta gero uretan sartzekoak ziren tirak ebakitzen ziren; gero kolpatu eta bola bat egin arte oratu egiten ziren; behin lehortu ondoren ardi ehunez edo "artilez" edo lihozko hariz "liñua" estaltzen zen. Hontto hori enplastoak egiterakoan landare sendagarri bezala ere erabili zen.

Gure Historiaurreko arkeologia indusketetan pilotarekin zerikusirik ez duten aztarnarik aurkitu ez izanak, ez du euskaldunak pilotan jokatzen ez zutenik esan nahi, pilotak egiterakoan erabilitako abereen zati edota landareek euren kontserbazioa eragotzi egin zutela baizik. Funtsean luzera jokatzen zen "jeu de paume" edo eskuzko jokora, airera eta eskuz edo eskuzorro zabal txiki baten laguntzaz.

Pilotatokiak herrietako enparantzan kokatuta egoten ziren. Jokalekuko soroak izaten zuen irregulartasunari zela eta, jokaldi bakoitzari hasiera eman ahal izateko, pilotariak, bata bestearen aurrean kokatutako taldeetako lehiakide izanez, botarria, saka-harria edo botillo bezala ezagutzen den harriaren aurka pilotari botea ematen zioten.

Apustuak egiten ziren, diru kopuru handiak jokoan jartzearekiko jarduerak azalduz.

Laborantzari zegozkion zeregin desberdinen artean, "despamplonatzea" mahatsaren edo batera egotean beste landara baten kimuak estali edo zabaltzearen esanahia zuen hitza bazen, pilotaren esparruan despamplonatutako eskuaz hitz-egitean, jokoaren gogortasunak eraginda, trokatuta, luxatuta, lokatuta edota desgobernatuta aurkitzen zen pilotariaren eskuari esaten zitzaion.

Kolonbiar-aurreko Amerikan, maya eta azteka herriek jokorako pilotak kautxu zuhaitzetik isurtzen zen erresina-latex zuri eta esne-itxurakoa gatzatu arte berotuz lortzen zituzten.Charles de Condamine enbaxadore frantziarra izan zen, XVIII. mende hasieran, Europara lehen aldiz latexa ekarri zuena.

XVIII. mende amaieran, pilotaren arima elastikoa egin ahal izateko, euskaldunak katuaren tripen ordez kautxua ezartzearekiko bururakizuna izan zuten.

Bere garaiko joko klasikoan, jokalariak aurrez aurre jartzen ziren, bata bestearen aurrean, aurkakoak ziren zelaietan eta sare batek banatuta; baina material berriaren ikaragarrizko boteak jokoaren bilakaera egokirako eragozpen handiak sorrarazten zituen eta horiek guztiak pilota berrira bere garaiko tresna guztiak egokitu, berriak sortu eta batez ere pilota orma baten aurka jaurtiz, "ble" bezala ezagutzen zen jokatzeko eran, jokoari hasiera ematearen bururakizun zorionekoaz gainditu ziren. Ordura arte erabilitako pilotekin, bote gutxikoak, geldoak eta frontisetik irteera gutxi zutenekin, "ble" horrek kirol antza baino umeen joko antz gehiago baldin bazuen, bere entzutea ugaritu egin zen kautxua piloten bihotza egiten erabili izan zenetik aurrera, horretara bere elastikotasuna handitu egiten zelako eta bizkortasun, indar eta ikusgarritasun handiagoa ematen ziolako.

Pablo de Gorosabel historialari tolosarrak, bere Noticia de las cosas memorables de Guipúzcoa o descripción de la provincia y de sus habitantes liburuan joko, jostaketa eta jaiei atal bat eskaintzen die. Jokorik ezagunena pilota dela onartzen du eta ezagunenak diren lau joko-erak banan banan azaltzen ditu: luzerako jokoa, errebotea, ble izenekoa eta trinketa. Luzerako jokoa xehetasun mailarik gorenez azaldutakoa da. Jokalari guztiak eskuineko eskuan zoru konkabodun eskularrua janzten zutela azaltzen du. XIX. mende hasieran, jokalariaren eskua baino apur bat handiagoa zela adierazten du, baina, gutxika gutxika, tamaina handituz joan zen.

Trinketean ere zorudun eskularruekin jokatzen zen, eta esku hutsik jokatzen ikustea oso gauza bitxia zen.

Euskal pilota jokorik esanguratsuenean, esku pilotan bi jokalari nagusik parte hartzen dute:

  1. Protagonista, gure kasuan, eskua da, tresnarik estimatuena baina aldi berean "eskuzko" pilotarienen zigortuena. Eskua, diplomaziaz itunak izenpetzeko, bate baten gogortasunarekin lehian aritzeko, gauzak ukitzeko, hartu eta ikusteko ere gai den gizakiaren giza-soineko atala da; beste atzamar guztiekin pintza bezala jarduteko atzamar lodiaren ahalmenean datza kreazioaren errege gisa gizakiak duen nagusitasuna. Lau milioi urtetan zehar, gizakiaren eskua naturan aurki daitekeen tresnarik biribilenean bihurtu arte etengabeko garapen prozesuan izan da.
  2. Aurkakoa pilota da, azalaren eta eskuturreko hezurren, eskuaren eta atzamarren artean kokatzen diren anatomia egituretariko bakoitzaren gaineko bere agresibitate nabarmena bere fabrikazioan erabilitako elementuen, euren proportzioen, harilketa-tentsioaren, bere elastikotasunaren eta lur-zoruarekiko duen marruskadura-indizearen arabera egonik.

Zauririk gogorrena edota eskuetan eraginik handiena duena "eskuetako gaitz" bezala ezagutzen dena da, euskaldunen gaitz misteriotsutzat aintzat hartua, autore batzuen ikuspegitik artikulazio metakarpiano-falangikoetan zauriren baten ondorioa omen dena. Zauri horiekiko RMNz egindako ikerketa batek Nafarroako Unibertsitatean Barreda Doktoreak 2003an defendatutako doktore tesian hodien etenagatiko hemorragien ondorioz enkapsulatutako hematomak direla azaldu du.

Eskuetako zauriak sendatzerakoan XVIII. mendean erabilitako tratamenduen artean honako hauek dira:

  1. Gelditasuna edota aldi baterako kirola uztea.
  2. Elikadura ona.
  3. Eskua harri batekin edota mailu batez jipoitu.
  4. Ozpin, gatz eta berakazdun erbiaren gatzuna
  5. Kontrastedun manilubioak
  6. Txaplatak
  7. Belar txundigarriak egosi izan diren uraren baitan urperatzeak egin.
  8. Bentosak, barraskiloak eta izainak. Hain zuzen ere, izainen aho guruinetan lortzen da egun hirudina, koagulazioaren aurkako bere propietateengatik Medikuntzan erabilia den ur-aterakina.
  9. Hematomen tratamendurako, zirujau barberuak sangratzeko labanez atzamar arteko espazioetan ebakiz sangriak egiten zituzten. Egun, XXI. mende inguruan, kirurgia-tresna bat da, oraindik ere sasi-mediku edo osagileren batek erabiltzen duenetakoa izanez.
  10. Esku-handituaren tratamendua: 1789an Jorge de la Fayek honako hauek aholkatzen ditu:
    1. Eskua zapaldu
    2. Ur-kare apur bat pattar pixka batekin animatua.
    3. Amoniako-gatza, ardo aromatikoren batez nahastuta.
    4. Xirmendu-hautsen lexia.
    5. Intsusa, hiezgo edo astapiperraren orriz egindako kataplasmak.

XX. mendeko azken bi hamarkada hauetan kirol bezala euskal pilotaren ospea berreskuratzen lagungarri diren itu jakin batzuk eman dira:

  1. Euskal pilota euskal kulturaren ondasun bezala aintzat hartua izan da, bereizgarri dituen hiru elementu hauek dituela: pilotaren kautxuzko muina, frontiseko horma eta ble erazko jokoa.
  2. Pilotariak lortu duten gizarte mailako ospe handia.
  3. Bilboko Zabalbide frontoiaren berreraikuntza, bigarren guda karlistan zehar suntsitua izan zen eta bestalde albisteak ditugunetatik bere mailan zaharrena den frontoia alegia.
  4. Ategorrietako itxita zegoen frontoia zabaldu izana, Serafin Barojak "Jai Alai" izenez bataiatu izandakoa. Frontoi hori, historian zehar lehendabiziko aldiz ikusleei 20 zentimo pezetako sarrera kobratu zitzaien tokia izan zen.
  5. Euskal pilotaren eremuan espezializatutako lehen aldizkariak sortu izana: Pelotari, La Chistera eta La Pelota Bilbon, eta Madrilen, Pelotarismo.
  6. Antonio Peña y Goñi, pilota esparruaren ikerle zehatzak idatzitako La pelota y los pelotaris liburu famatuaren argitalpena.
  7. Estanislao Jaime de Labayru y Goikoetxea abadeak Historia General del Señorío de Bizcaya idazlaneko VIII. Atalburuan gure pilotaren egoeraz egindako salaketa gogorra.