Kontzeptua

Euskal literatura

36-39ko gudak ekarri zuen hondamendi historikoak, beste era batera ezin izan zitekeenez, Euskalerriaren literatura bizitzan eta literaturan jazoera zuzen eta erabakigarria ekarri zuen. Euskal idazleen ahotsa isildua izan zen, isiltasunera ekarria, isilarazia: gudaritza irabazlearen armetatik alde egindakoek eta atzerriratuek ezin izan zuten diktadorearen erregimenak guda ostean sistematikoki eta era errukigabe euskal kultura eta euskararen aurka bideratutako errepresioa saihestu.

Baina urte guztiotako isiltasun zorigaiztoa eta derrigortutakoaren ondoren azpimarratu behar dena ez da euskal literaturak 30. hamarkadan hain itxaropentsu hasia zuen ibilbidea etetearren galtzen duena, 1945etik aurrera Urrundik-en poemekin berriro hasten duen bidea baino. Monzon-en Bake oroi edota urte bete geroago Joanixio, J.A. Irazustak erbestean egindako eleberria, edo 49an Salbatore Mitxelenaren Euskal Sinismenaren poema barruan zeukan Arantzazu-rekin. Guda, norbanakoek eta gizarteak izandako esperientzia gisa edota Euskalerriaren gizarte eta kulturaren historian izan zuen eragina, bidea berriro berregiterik nekez asmatzen duen jazarritako literatura batera ozta-ozta hurbiltzen da. Erbesteko literatura, batez ere eleberria, tragikotasunez galdutako aberriaren herriminagatik bereziki markatuta dago, aurreko aroko eleberriaren gai eta batez ere konbentzioetan berriro eroriz. Gauza bera esan daiteke barrualdeko idazleengatik -olerkari eta eleberrigileak-, kasu honetan zentsura zorrotz eta sistematikotasunez egikaritutakoak beste literatura planteamendu batzuk segurutik bideratu ezinak edota gutxienez oso zailak bihurtuko dituen arren. Euskal literaturaren kasuan, gudak ez du -Espainiako literaturaren zati handi baten egin duen bezala, eta urte batzuk geroago Frantzian mundu gudak egingo duen bezala-, guda-liskarrak sortutako kultura-, izatasun- eta gizarte-egoera berri horretatik hizkuntzaren beraren eta errealitatearen aurrean idazlea birkokatzera letorkeen katarsi autokritiko bat sortarazi.

Euskal literaturak, 50-eko hasieran bere bidea ozta-ozta berregiten hasten denean, funtsean aurreko aroko literatura eta ideologia ortodoxiarekiko zintzotasun eta berrezartzaile jarrera batetik egiten du. Jon Etxaidek bere ideologia eta moralaren ortodoxia zalantzarik gabekoak balaztatutako indarkeriazko eta pasio sutsudun unibertsoa berregiten duen historia-legendazko Alos Torrea, eta batez ere Joanak Joan bezalako eleberri hori ez da diagnostiko horretatik at gelditzen. Etxahun nahasi eta mitikoak, Joanak Joan-eko protagonistak, damututako bekatari baten beti be erlatiboa den "heterodoxia" ordezkotzatik ez da igarotzen. Aparteko aipamena behar du Juan Antonio Loidi-k, Hamabost egun Urgainen-ekin (1955) euskal polizia-eleberria sortzen baitu, egun, besteak beste, Gotzon Garaterengan eta Txomin Peillenengan jarraitzaile sutsuak izanez. Loidiren eleberriak, ohiturazko eleberriaren balorerik funtsezkoenen hezitzaile bezala mantentzen jarraitzen duen eleberri-unibertsoan polizia-generoaren berariazko elementuak sartzen ditu. Eleberri genero berri bat barruratzea ohiko euskal eleberriaren konbentzio ideologiko eta narratiboak aldakuntzarik gutxien eginaz gauzatzen dira. Olertiari dagokionez, aipatutako Monzon eta Salbatore Mitxelenaren alboan Iratzeder edo Nemesio Etxaniz ditugu besteak beste, "olerkariak" izenekoen belaunaldiarekin euskal lirikak lortutako maila duintasunez mantentzen dutelarik. Baina berrikuntza, ez gaikakoa eta ezta itxurazkoa ere, euskal errealitate berriaren eta 50. hamarkadan europar literaturen bide berrien arabera, ea planteatu ere ez dute egiten.

Etena sortzen duena ondorengo belaunaldia da. Gudan aritu ez izateaz gain, gazte edota nagusitako kontzientzia heldutik bizi izan ez duten idazleak ditugu. Iraganaren ikuspegi nostalgiko guztitik at izanda eta euskal gizarteak bizi duen kultura eta gizarte-historia egoera berriarekin sintonia garbian, literaturaren zeregina eta baita urte horietako europar kultura eta pentsamoldea isurtzen dituen aniztasun ideologikotik -existentzialtasuna, marxismoa...-idazlearen konpromisoa berrazaltzen dute. Euskal literatura berria -Txillardegi edo Saizarbitoriarena narratiban, Krutwig, Mirande edo Aresti-rena olerkian- egitasmo kolektiboa eta euskal bizitza monopolizatzen etorritako XIX. mendearen amaieratik sistema horretan, baina baita ideologiko eta politikoa ere, sarguneak aurkitzen hasten den kultura eta estetika heterodoxia korronte osasuntsu eta ekidinezin baten adierazpen literarioa besterik ez da. Horrek guztiak, euskal literaturaren berritze sakonaren bidea zabaltzen duen tradizioarekiko eten hori errealitatearen interpretazio aldizkakodun, eta munduaren ikuspegietatik frankismoarekiko erresistentziarako estrategia politikoetara doan sistema berri oso baten barruan azaldu eta ulertu behar dela adieraztera ematen digu. Jakina, ez da literatura-gizarte bikotearen arteko harremana erreflexuaren teoria mekaniko batetik, bitartekotzen arazo korapilatsua ahaztuz, azaltzea. Eta beraien artean, berriz ere, hizkuntzarena, hau da, hautsetatik berriz ere birsortzeko egin beharreko ahalegin ea izugarri bat eginaz, euskararen egoera soziolinguistikoaren ezegonkortasuna. Euskaraz idaztea militantzia da eta literatura konpromiso mota bat, etikoa barik estetiko eta politikoa aldi berean, norbanakoaren eta gizartearen euren nortasunez.

Euskarak, Dechepareren garaian bezala, Txomin Agirreren garaian bezala euskal literaturaren protagonista nagusia izaten jarraitzen du. Baina orain, idazleek idazkera literarioaren mekanismo autonomoei eta eskabide estetikoei uko egin gabe. Literaturarekiko zeregin eta izaerari buruzko kontzientzia berriak, eta baita tradizioarekiko etenak ere, euskal idazle berriak amerikar eta europar literaturetako egile esanguratsuak, joerak, mugimenduan diren ereduak etab. era mimetikoegian aurkitu eta asimilatze ahaleginera daramatza. Existentzialismoa eta absurdoaren literatura, gizarte-olerkia eta errealismo magikoa, letrismoa eta kontzientzia korrontearen eleberria, 70-etik aurrera euskal literaturan argi eta garbi antzeman daitezke. Eguneratzea ematen da, gaikakoa baino itxurazkoagoa, batez ere eleberriari dagokionez, eta gehitze oparo bat, batzuetan ez hain dekantatua, kontatzeko teknika berri eta "ismo" poetikoduna. Euskal literatura aberastu egiten da, bere ingurukoak diren gainontzeko literaturetara hurbiltzen da eta batez ere euskal kultura bizitzaren barnean irakurketa eta idazketa bezala autoidentifikatu egiten da. XIX. mendearen azken herenean sortutako literatura-instituzionalizatzearen prozesu horren zikloa itxi egin dela esan dezakegu.

Euskal literatura orain "adinez nagusia" da. Eremu urriko edozein literaturak dituen arrisku, gorabehera eta mugekin, gure kasuan ezinbestean euskararen egoera soziokultural ezegonkorrak kaltetuta egonaz, baina funtsezko mekanismoak -idazlearen gizarte-estatutua, argitaletxe-azpiegitura, harrera, kritika- ere normalizatuta dituen literatura bizitza baten barnean normaltasunez jardunaz? Horren froga nabarmena euskal literaturak, azken urteotako olerkigintzak eta narratibak, 70etik aurrerakoa, inguruko gainontzeko literaturetako gai- eta forma-ardura bertsuen inguruan mugitzen dela ikustea da, olerkariena ez ezik kontatzaileen kopurua ere garrantzitsua den kopuru eta kalitatez gainontzeko beste literaturekin lehian duintasunez eutsi diola ikustea da. Baina ez da kalitatean, edo hor bakarrik ez, gure ustez euskal literaturaren homologazioa egin beharrekoa den tokia, gizarte oso baten kultura gaietan baizik. Hau da, literatura edo testu literarioak, literatura bizitza baten instantzia desberdinak gizarte mailan identifikatu eta onartutakoen elementu katalizadore bezala agertzen dira: sorkuntza lanetik bertatik hasi eta liburu-, literatura, kazetaritza-, eta unibertsitate-industriatik igaroz, irakurlearen existentziara arte, edota literatura sarien eztabaidagarri bezain saihestezina den bitartekotza hori ere. Azkenik, Euskal Idazleen Elkartea izana eta bere jardueraren indarra dira, ezegonkor eta arazotsua iruditu arren gizarte- eta kultura-mailan erabat normalizatuta dagoen literatura bizitza baten frogarik hoberenak.

Euskal literatura berriaren berezitasun orokorraren atze-oihalaren gainean, berritze aro hori erarik esanguratsuenean adierazten dituzten egile eta idazlanetariko batzuk orain azaltzea egokia da. 1957an Txillardegiren -Jose Luis Alvarez Emparanza-ren ezizena- Leturiaren egunkari ezkutua izenburua daraman lehenbiziko eleberria argitaratzen da. Bere protagonista, Leturia inkonformista eta etsia dugu, euskal eleberriaren lehenbiziko heroi problematikoa da, eredu ideologiko eta moral horrena ez ezik fisikoaren ukapen argi bat, nolabait ohitura-eleberri herrikoi eta ohikoena dugun Garoa-ko protagonista den Joanes artzain patriarkal eta zaharra era paradigmatikoa ordezkatzera datorrena. Leturiaren ahaideak ez dira ohiko euskal eleberriaren protagonista arkadikoak, eleberri existentzialistaren orrialde ilunetatik zehar noraezean dabiltzan pertsonai atsekabetuak baizik: Sartre-ren La Nausea-ko Ronquentin, edo Camus-en Atzerritarra, Mersault bi alditan "arrotza".

Txillardegik bere lehenbiziko eleberrian, euskal narratibari zalantzarik gabe existentzialak zaizkion oihartzunen problematika eransten dio. Eta horretarako, eleberri existentzialistaren zati handi batekin bat etorriz, ohitura-eleberriko heroien biografo gogotsu eta kontalari orojakilearen aldera lehen pertsona autozuhur eta kontalari baten ikuspegitiko egunkariaren teknika darabil. Gainera, Leturiak, bere historiaren kontalaria izanez, nahi ez duela beharbada, ohitura-eleberriaren biguntasun epikoarekin, berriz ere, kontraste argian eta narratiba garaikidean "eleberri lirikoa" deitu izan den korronte sendo batekin bat etorriz, kontatzeko forma lirikoetara bidean den euskal narratibaren dekantazioarekiko gaur arteko prozesu luze bati hasiera ematen dio. 1964a euskal literaturaren garapen prozesuan beste garrantzi handiko urteetariko bat dugu: euskal literatura modernoko liburu erabakigarrienetariko baten argitalpen-urtea dugu: Gabriel Arestiren Harri eta Herri. Aresti hizkera zainduzko olerkigintzan hasi zen, ea artifiziosoa eta nolabaiteko zapore modernistaduna, erlijio-existentzia arloetako arduren zerbitzutan, eta geroago baino ez ditu, arian-arian, herri hizkeraren eta olerti tradizioaren irudiak gehituko. Horretara eraikitzen da olerki mitiko-sinbolikoa den Maldan behera (1960), segurutik olerkariaren emaitzarik hoberena.

Olerkigintza konprometiturako irristatzeak, ea oldarkorra, giza- eta politika-salaketa argi eta sendodunak berarekin darama hizkera zuzena gehitzea, ea lagunartekoa, kritikoa izate asmoa duen olerki baten argitasunari eraginkortasunez zerbitzatzen diona, baina "gizarte-olerkia" izendatu denarekin gertatu den bezala batzuetan hitz lauan erortzea ere eragiten du. Baina Aresti gauza guztien gainetik olerkari handi bat da, eta bere Harri eta Herri liburuak, geroztik egingo dituenen antzera? Euskal Harria (1967), Harrizko Herri Hau (1970), Azken Harria (1976)- Euskalerriaren interpretazio berri bat sendo eusten dute, aurreko kostunbrismoarekiko kontrastean heterodoxoa, baina azken urteen euskal bizitza eta sentipenaren zati erabakigarria izanik. Aipatu dezagun bada 1969 urtea, urte horretan argitaratzen baita euskal eleberriaren eguneratze eta gaurkotze erabakigarriaren protagonista den Ramon Saizarbitoriaren Egunero hasten delako izeneko lehenbiziko eleberria. Txillardegik, bere Leturiako antiheroiarekin eta beronen izate atsekabetuaren kontakizun konfesionalez hamabi urte arinago itsasgizon lehiatsu eta artzain idilikodun euskal Arkadia baten benetako eta literaturazko bideragarritasunik eza erakutsi zigun bezala, Saizarbitoriarekin argi nabarmentzen da idazlea iradokitzen duen errealitate berriak ezinbestean kontatzeko era berriak ere eskatzen dituela. Geroztiko bere eleberrietan -Ehun metro eta Ene Jesus, biak 1976koak- Saizarbitoriak ez du lehenengoan nabarmen argi egon zena besterik berresten: euskal eleberria itzulerarik gabeko bidean sartua zen, bere etorkizuna, zabal eta aurre-ikusiezina, itxaropentsua besterik ezin izan zitekeen.

Euskal literaturaren berezitasuna -olerkia eta narratiba- 70. urtetik aurrera berezitasunik ez izatea da hain zuzen ere. Hau da, euskal narratzaile eta olerkari berrien lana molde orokorretan txertatu edo sistemara ekarri edota sailkatzeko eragozpen eta arazoak. Beste literatura batzuekin komunean euskal literaturak duen zerbait da: Idazleak etiketetatik aldeztu egiten dira eta jada ez literaturari era orokorrean dagokion autonomia, norbere sorkuntza bezala lan bakoitzari dagokion autonomia baizik, aldarrikatzen dute. Eta ez da jarrera erromantiko-idealistara atzera pausu bat eta are gutxiago arteagatiko artearen teorian erortzea ere. Literaturak ez dio bere botereari uko egiten, baina ez du berea besterik ez den boterea nahi, metaforarena eta mitoarena. Horretara literatura-testua askatasunaren esparrurik goren bezala agertzea: idazlearena, idazketaren hasierako jardueran, irakurlearena irakurtze prozesua benetako jarduera esanguratsu eta sortzaile ulertzen denean. Hori guztia egungo euskal literaturan, inplizitikoki behintzat, susmagarria da. Baina inozoa litzateke diagnostikoa sintonia honetara besterik ez ekartzea. Orain ere azken euskal literaturaren ikuspegia euskal literaturak duen ildo aldakor eta jarraitutasunik gabekoan eta literaturaren testuinguruan, edo hobe, idazlearen benetako tradizioa osatzen duen, baita euskal kasuan ere, mendebaldeko literaturetan aipatu eta ikusi beharra dago. Honek, 70eko urteotan euskal idazlearen idazkerari errealitateak eta literaturak egiten dioten erronka bikoitzari buruzko inoiz baino kontzientzia nabarmenagoa duela esan nahi du: alde batetik, jatorrizko tradizio literatura-hizkuntzarekin uztartu, poetikoki errespetatzeko, hau da, zabaldu eta gainditu.

Bestalde, hizkera hori bere esperientzia berria era literarioan esateko gai izan dadila. Idazlearen bere idazkerarekiko borrokarako esparrurik problematikoena hizkuntza bera da. Egungo idazlerik gehienek, den Euskaltzaindiak proposatutako idatzitako euskara bateratu estandarrarekiko "batua" eredu horren bideetatik sartu dira. Baina hizkuntza ez dute euskaltzainek egiten herritarrek baizik, herritar kualifikatu batek alegia. Euskara "batua"-k ezin dezake literatura hizkuntza guztiaren baitako problematikotasuna eta ezta espezifikoa ere, euskal literatura idatziaren gorago adierazitako arrazoiengatik, atondu nahiez jardun. Egungo euskal idazleak, eredu estandarrak eskaintzen dizkion hizkuntza-gramatika koordenaden barruan, edozein hizkuntzatako edozein idazleren kasua den norberaren estiloa bilatzera bakarrik ez eze generoaren konbentzio adierazgarrietara eta errealitatearen eskakizun semantikoei erantzuten dien literatura-hizkuntza baten elaborazioaren bilaketara zuzenduta dago. Hemen, azken euskal literaturaren -generoetan eta azpigeneroetan, gaiak eta kode estetiko-poetikoak- narotasun handia adierazi beharra legoke. Arrazoia, segurutik oso erraza izango da, batez ere narratibari dagokiolako.

Egungo euskal narratzaileaz ez du zaharkitutako forma- eta gaikako-ereduak besterik eskaintzen ez dituen ohitura-eleberritik at azaltzen ez den bertoko tradizioak jarduten, amerikar eta europar narratibak jarraituz XX. mendeko lehenbiziko hereneko eleberriarekiko iraultzatik etorri diren bide anitzak baino. Azken hamabost urteotan zehar euskal eleberrigintzan sarri askotan zerbait mekanikoa eta suntsikorra izan den narratiba teknika berriak izan dira. Ea gizarte-errealismoa deitutako kontaketa plano eta kazetaritzakoari erantzun bezala beste narratiba batzuetan ere eman izan diren esperimentalismoaren eta formari buruzko gurtzearekiko -eleberria idazketaren beraren abentura gisa- sukarraren antzerako fenomeno bat da. Ez da hau euskal kasua, eleberriak aurre-errealismo eta kostunbrismotik abangoardiara igaro behar izan baitu. Eleberriaren beharrezko berritze formal eta teknikoak euskal idazleak batzuetan narratiba-estrategia eta ereduen-imitazio bereizi gabera eraman ditu. Eta hori ez da euskal narratibak bere historia laburrean inoiz benetan izan ez zituen kontalari mordo bat egun eskaintzeko eragozpen izan: Txillardegi eta Saizarbitoriaren izenekin batera, esanguratsuenetariko batzuk besterik aipatu ez egitearren hurrengoak adierazi beharko lirateke: Angel Lertxundi, Arantxa Urretabizkaia, Joan Mari Irigoien, Mario Onaindia, Jose Agustin Arrieta, Koldo Izagirre....etab.

Eleberriak -eleberri laburra kasu askotan- herritartasun ikurra hartu du, ez jada euskal literaturan, gure kultura testuinguruko literatura-testuinguru komunean baizik. 80ko urteetan, hobeto, azken belaunaldiko narratzaileen artean, esperimentu narratiboaren eta formarekiko gurtzea gainditu egin direnaren aztarna garbiak agertzen hasten dira, eta baita eleberria, berea inoiz izateari utzi ez zion jatorrizko esparrua berreskuratzen hasten dela: "historia", "argudioa". Bernardo Atxagaren Bi anai (1984) eleberri laburra horren adibide argia izan daiteke. Bere ahotsa, Joseba Sarrionaindiarena bezala, beste batzuen artean, literatura-autonomiaren eta euskal narratibari buruz egun eragiten duen literatura-kultura tradizio zabal mugagabearen eta sorkuntza askatasunaren mailari buruzko froga argia dugu. Egungo euskal olerkigintzak eskaintzen duen ikuspegiaren aberastasun formal eta gaikakoari buruzko ugaritasunaz ez da desberdina.

Genero lirikoa, kalitatez eta kopuruz aberatsa den, narratibaren kontraste garbian, herrikoa eta jantzia den bertoko tradizio baten gainean ezarrita dagoen berezitasuna duela. Horregatik, segurutik euskal olertiaren ibilbidea nareagoa da, ez hain zalantzatia, helduagoa beraz. Nahiz eta J.A. Arze-ren (Hartzabal) letratasun eta olerki zehatzean azken ondorioetara arte eramandako ohiko ereduen gehitzetik esperimentaltasun liriko batera arte doan adierazpen lirikoei buruzko ereduen esperimentazio eremu zabal baten mugitzen den.

Azken urteotako literatura eremuan presentzia sendodun olerkarien zerrenda, zalantza izpirik gabe, narratzaileena baino handiagoa da. Ondorioz bada, zorroztasun asmorik ez duen honelako sintesi batetan egungo euskal olerkigintzaren diren izenen zerrenda egitearen eragozpena. Hautaketa egin behar da eta edozein hautaketa, jakina, halabeharrez subjektiboa da. Edozein kasutan ere, Bitoriano Gandiaga, Juan Mari Lekuona, Mikel Lasa eta Xabier Lete bezalako olerkariek, buruhauste, teknika eta eraginei dagokien lan erabat zabala eskaintzen digute, baina komunean nahiko ezarritako kalitatezko olerki-maila erakutsiz. Amaitzeko, ezinbestean generoka egindako edozein deskribapenek literatura sistemaren sailkatze larregizko baten zorroztasun eztabaidagarria onartzea besterik ez zaigu gelditzen. Gaur egun "postmodernitatea" deitu izan den horretara, eta ez jada modernitatean, euskal literaturaren etorrerak narratiba eta lirika bezalako formalki eta bide- eta tradizio-historiako hain desberdinak dituzten bi generoren literatura egoera bateratu egin du. Egia da literatura forma bien arteko genero desberdintasunak, "nahastea" lortzera bideratzen ez badira ere, "testu"? "testu tipologia"-ren egungo literatura-teoriaren geroago eta erabiliagoa den kontzeptu horretan konpontze-bidean direla.

Euskal literaturaren kasuan naroa da genero eta testu mota bat zein beste lantzen duen idazlerik aurkitzea. Euskal idazle modernorik gehienak aldi berean olerkari eta narratzaile dira (eta kasuren baten dramaturgoak ere). Adibidez, eta berton aipatutako idazleak besterik ez aipatzearren Krutwig, Mirande, Aresti, Urretabizkaia, Izagirre, Irigoien, Arrieta, Urkizu, Atxaga, Sarrionaindía...etab. Horrek guztiak idazleen lehenbiziko "bokazioa" literatura idatzia dela esan nahi du, generoaren bereizketa bigarren mailako aukera bezala, oso gutxik norabide berean atontzen dutela, geldituz. Ona al da hau edo txarra? (literaturgintzan, jakina). Indefinizioaren aztarna izan daiteke eta sakonean heldutasunik eza, ez jada idazle bakoitzari dagokiona, oro har euskal literatura sistemarena baizik? Edo egungo literaturetan nolabait ikusgarri den generoen muga konbentzionalen geroago eta nabarmenago azaltzen den lausotze biderantz ote doa? Gertakaria, euskal literatura diakroniko baten deskribapen soiletik at dago, eta segurutik historiak berak ekarriko dizkigu euskal literaturan, atzokoan eta gaurkoan, oraindik ere atontzeke dauden hainbat eta hainbat arazo argitzeko datu eta elementu nahiko.