Kontzeptua

Euskal literatura

Idatzizko euskal literatura 1545 Lingua Vasconum Primitiae izeneko Bernat Etxepare funtsean erlijio eta maitasunezko hamasei olerki-sortaz gain euskararen aldezpen eta gorazarrea egiten dituen beste bitaz eta egileak espetxean izan zuen egotaldiaren berri ematen dizkigun olerkiz eratuta dagoen liburuxka batekin hasten da. Euskal literaturaren berezitasunetariko bat bezala ikerlariek aipatzen duten izaera berantiar hori hastapenean bertan kokatzen da. Inguruko espainiar eta frantziar literaturek kopuruz ugaria eta kalitatez garrantzitsua den literatura garapena jadanik ezagutzen dutenean euskararen idatzizko lehenbiziko idazlana agertu izanaren -XVI. mende erdia- datagatik bakarrik ez ezik, baita Etxepareren unibertsoa, europar Berpizkundearen ea gainbeheratzean, izatez Erdi arokoak liratekeen olerti jarrera eta munduaren ikuspegi zaharkitu eta jarraipenaren lekukotasun batena litzakeelako baizik. Etxepareren ikertzaileek gure egilearen eta Erdi aroko eta bizizalea zen Juan Ruiz egilearen artean antza denez diren antzekotasun nabarmenak aipatu gabe ezin itxi izan dituzte. Eta Eiharalarreko erretoreak eta Hitako artzapezak biografia gertaera bertsuak dituztena -biak dira apaizak, biak espetxea jasan dute, bidegabe beraien aitorpenaren arabera- nabarmena da eta, adierazgarriagoa litzatekeena, olerti berezitasunak.

Linguae Vasconum Primitiae-n, Libro de Buen Amor-en berrehun urte arinago bezala, erlijio gaiak gai profanoekin uztartzen dira, eta zalantzarik gabeko erlijio-fedea eta debozio mariakoa agertuz haragi-maitasunaren deskribapen errealista eta goratzartuarekin bateragarri egiten da, hori, azken instantzian erlatibizatuta, ez jadanik bere problematikotasunagatik bakarrik, egileen fede eta erlijio egoeran erabateko oinarria duen instantzia moralagatik baizik, agertzen den arren. Gaztelar artzapezarekin duen ukaezineko paralelotasun honek eta Etxepareren olerkigintzak duen zalantzagabeko tonu zaharkituak -hizkuntza mailan bertan baino neurri eta estilorako baliabideen erabileran gehiago- adituek gure lehenbiziko olerkariaren erdiarotasun nabarmena aipatzera bultzatu ditu. Eta hala ere Bernart Etxepare bere garaiko semea da, hau da, bizi den europar Berpizkundeko semea. Bere olerki idazkeraren lehen eta azken arrazoia -beste hizkuntza batzuen antzera adierazpiderako aukerak berdintasun maila baten euskararentzako aldarrikatzea- berariaz sustrai errenazentistaduna da: kulturaren europar hizkuntza bezala latinaren nagusitasun antzinakoaren aurrean nazio hizkuntzen aldezpena. Juan Valdés-ek espainiarrarentzako edo Du Bellay-k frantsesarentzako da Bernat Etxepare euskararentzako; nahiz eta bere euskararen aldezpena teorikoa baino praktikoagoa denean, eta batez ere bere gorazarrean eskainitako bi olerkitan adierazita egon.

Etxepareren maitasun olerkiei buruzko ustezko errealismoari buruz, gure aburuz erlatibizatuta dago, batez ere zioak, eztabaidarako teknika edo maitasun-eskaera, emakumearen deskribapena, ea hutsala eta ematen denean, banan-banakotasunik gabea, kantutegiko olertiaren eta ohitura liriko proventzalaren topikoei besterik ez die erantzuten. Eta olerti tradizio horretan, Juan Ruizen Erdi aroko bizizaletasun jorian baino hobeto, ikasi beharko lirateke Etxepareren amodiozko olertiaren iturburuak. Bernart Dechepare da guregana heldutako idazlanen lehenbiziko euskal idazlea. Eta hemen datza zalantzagabe, euskal literaturaren historiari dagokion ikuspegitik, bere zudu nagusia. Ikuspegi kritiko batetik bere olertiaren kalitate estetiko guztia ukatu diotenen aurrean, Dechepare olerkari ona dela esan beharra dago; hoberena ez bada ere, euskal literaturak gaur arte eman duen hoberenetariko bat, bai. Bere olerti lanak, nahiz eta edota behar bada duen zapore zaharkitu horregatik, olerti kontzientzia ludiko eta neurriren baten garatua nabarmentzen du, batez ere idazleak bereziki erabilera literariorik eta erabilera landuei buruzko tratamendu berezirik ea jaso ez duen hizkuntza materiala -euskara- darabilenaz ohartzen bagara. Nahiz eta, Decheparez gain, beste euskal olerkari batzuek ere, nahiz eta beraien lana gaur egun ezezaguna dugun arren, izan zirena dakigun. Dechepareren olertia hain hurbil dagoen herri-olerti tradizioa, batez ere neurriari dagokionez, lehenbiziko euskal olerkariak bere olerkietan erakusten digun maisutasun landu gabe-ko paradoxa hori azaltzen lagungarri izan dakigu. Eta, hala ere, literatura zereginaren eta zehatzago olerki zereginaren esparrura euskaren irteera duin eta bizi hori, praktikan, basamortuan oihua bezalakoa da.

Ehun urte baino gehiago igaro beharko dira, zehatzago, 1657ra arte, euskal literaturaren historiak beste olerkari baten izen eta lana jaso ditzan: Arnaut de Oihenart eta bere Atsotitzak eta Neurtitzak liburua. Oihenartek, legegizona, Nafarroako Legebiltzarkidea, historialaria, humanista eta olerkaria, euskal literaturan esanahi erabat berezia du. Lehendabizi, olerkigintzara eta euskara era literarioan lantzeaz arduratzen den lehenbiziko laikoa da. Gero, Oihenartengan lehenbiziko euskal literaturari buruzko oldozmena aurki dezakegulako eta, olerkigintzari buruzko teoria kritiko batez hitz egitea larregitzat jo badaiteke ere, bere L'Art Poétique Basque saiakera laburra, 1665ean idatzi eta hirurehun urte beranduagora arte argitaratu gabe izan bazen ere egilearengan olerti idazkerarekiko berezitasunaren kontzientzia garbia eta baita beste literatura batzuen -latindarra, frantsesa, italiera, espainiera- olerti praktika eta teorien ezagutza ere adieraztera emateaz gain, albokoen olertiaren norabidean euskal olertia, bideratzeko beharrizana ere, segurutik lar teorikoa zena? adierazten digu. L'Art Poétique Basque gutun bezala idatzita dago eta bertan egileak, Zuberoa lurraldeko abade bati euskaraz olertia egiteko erari buruz erantzuna emanez, bere teoriak azaldu eta euskal olerkigintzarekiko berritzea proposatzen du. Benetako gutun bat den edo literatura baliabide soil bat denaz ez dugu hemen jardungo. Garrantzitsua Oihenarten barneko ahalegin berritzailea da, bere arrazoiak eta porrot eginaren zergatiak.

Jadanik XVII. mende erdian sartuta, Oihenartek, Dechepare edo euskal olerkari herrikoiak bezalako idazleen oparotasun ezjakin, gutxi zaindu eta landu gabea arrazoiaren, gustu onaren eta arauen kontrolpera ekarri beharrekoa den frantses klasizismoaren jite arrazional hori irudikatuko du. Eta horretarako ez da gauza hobarik euskalduna baino landu eta garatuagoak diren beste literatura batzuen ereduak, eta ez bakarrik frantsesa, italiarra edo espainiarra, jarraitzea baino eta berezitasunez euskararekin dituen neurri eta fonetika antzekotasunengatik erdi aroko latina. Oihenartek hastapeneko euskal olertia beste literatura landu eta garatuagoetako neurri eta olerti eredura zabaltzearen borondatea olerti hizkuntza bezala euskararen aukera eta egoeraren ikuspegi ludiko eta zuhur batetik sortzen zenaz ez dago zalantza izpirik. Baina Dechepare bezala beraien olerkigintzara neurri forma herrikoiak ekarri zituzten olerkari jantzien tradizioa eta olerti formak, ez ohiko olertiarena, ukatzean bere planteamenduetan zurrunegia izan zen. Eta bestalde bere olertiak, Decheparerena baino zainduago eta garbizaleagoa, ez du beronen indar ez sakontasunik eta batzuetan artifiziala dirudi. Arrazoia segurutik Mitxelenak orain asko dela esandakoan datza: Oihenart olerkaria baino bertsogile trebea gehiago da, hizkuntzaren ezagutza sakonduna eta baita neurri baliabideena ere. Atsotitzak eta Neurtitzak bere liburuan frantseserako itzulpendun atsotitz bilduma baten alboan Oihenartek gaztaroan biltzen dituen olerkietan teknika baino arima gehiago dago.

Edozelan ere, Dechepare aitzindariarekin, Oihenartek XIX.eko erromantizismoaren loratzea izan zen arte, XVIII. mendean euskal olerkigintzaren egoera oso ahula izateaz gain interes handiegirik ez baitu eskaintzen, euskal olerkigintzaren jarraipen historikoa bermatu egiten du. Hala ere, herri tradizioa eta etxepartarra izango dira euskal olerkigintzaren ildoa, Arnaud Oihenarten ahalegin berritzaileak baino, jatorrian zilegi, baina mimetiko eta artifiziotsuegiak, askoz gehiago zehaztuko duena.

Euskarazko hitz lauaren lehenbiziko lekukoak, berezitasunez literatura ahalegin baten ondorio ez diren arren, erlijio eta proselitismoarenak baino, Bernart Dechepareren olerti lanaren ea aldi berekoak dira; ez izatearren ez da sorkuntza lan bat ere, 1571. urtean La Rochelle-n Jesus Christ Gure Jaunaren Testamentu Berria izenburupean argitaratutako Itun Berriaren itzulpen bat baino. Bere egileak, Joanes de Leizarraga lapurtarra, kalbinismora bihurtu eta Albret-eko Juanak bere Nafarroa Behereko eta Bearneko lurraldeetan gidatu eta babestutako erreforma kalbinistaren helburuarekin gogotsu bat egin eta jardungo du. Euskal literaturaren historiaren ikuspegitik, Itun Berriaren itzulpen honen garrantzia Leizarragak egindako hizkuntzaren sorkuntza eta finkatzean datza. Eta bera ere horren jakitun da, heuskalduney hitzaurrean era ludikoan euskal idazleak zer nolako hizkuntza arazoari aurre egin behar dionari buruz era ludikoan azaltzera datorrenean hauxe esanez: "Idatzi dudan hizkuntza antzu eta ezberdinetariko bat da, eta erabat zaharkitua, itzulpenean behintzat (...) Orok daki Vasconian hitz egiterakoan, ea etxe batetik bestera, zer nolako ugaritasun eta ezberdintasuna dagoen". Leizarragak, bere lapurterazko euskalkia oinarrizko elementutzat duen mintzaira aukeratzen du, behe-nafarreraren eta zuberotarraren elementu batzuk ere gehituz. Eta emaitza, bikaina da, adituek esandakotik, luzaroko literatura praktikaren eraginez normalizatutako hizkuntza baten aurrean geundekeenaren antza ematen baitu.

Joannes Leizarragakin euskal literaturaren esparruan denboran luzea eta beste literatura batzuetan gertatutako muinean berdintsua den euskal hitz lau literarioaren sorkuntza eta garapena den, zehatzago esateko, zailtasun lingüístiko berezi bat izango duen prozesu luze bati hasiera ematen zaio: prosa literarioa, ohiko genero literarioetakoak ez diren lanen bitartez sortzen joango da, geroago bereziki literarioak diren testu mota eta moldeetarantz eratortzeko, hau da, narratibo azpigenero ezberdinak. Leizarragaz geroztik, hizkuntza literario baten eredua sortu eta ezartzeko idazle euskaldunen lana bideratuko duen ubidea hitz lau erlijioso eta aszetikoa izango dira. Baina euskal kasuan berezitasun zehatz batez hornituta. Lehendabizi, prozesua, beste literatura batzuetan ematen dena baino luzeagoa izango dela, XIX. mendera arte narratibazko prosaren lehenbiziko lekukoak ez baitira agertuko, eta epika moldeetan nagusiena den eleberria bezalakoak ez dira euskal literaturan XX. mendera arte sortzen. Bigarren berezitasuna euskararen euskalkien arteko bereizketa eta bateratutako hizkuntza baten eredurik eza dira. Ondorioz, euskal idazlea, estiloa bezalako izatez literatura arloko aukeraketa egin aurretik, aurretiazko arazo baten aurrean aurkitzen da: idazleari teorian behintzat euskalki ezberdinak eskaintzen dizkieten aukera anitzen artean, hizkuntza eredua bera. Eredu narratiboranzko euskal prosaren bide moteltsu horretan, gainera, euskal euskalki garrantzitsuenak -lapurtera eta zuberera, gipuzkera eta bizkaiera- literatura hizkuntza mailara iritsiz dabiltzala ikusi dakikegu.

Lapurdiko lurraldeak eta bereziki Donibane-Lohizune-Sara- Ziburu eremuak, XVII mendean literatura ekimena, edo hobeto esanda euskal literaturaren historia erabat markatzen duen euskarazko idazketa ezagutzen du, arinagoko mendean aurrekaririk gabea, eta emaitza nagusi bezala, bere idazlan garrantzitsuenetariko bat ematen du: Gero, Pedro de Axularrek egina. Ekimen hau euskal literaturaren historialari batzuk "Sarako Eskola" izengoitiz bildu dute, baina objektibotasunez azalduz gero, ez deritzo zehatzak, arazo nagusi bigatik: lehenengoz eta behin, berez literatura mugimendu bat ez delako, zeren Axularrekin, Sarako abade erretorea, taldeburu izanik, biltzen diren laiko jakintsuren bat eta apaiz aldra animatzen duen zioa lehenik eta behin erlijio- eta kristau-bide helburua besterik ez direlako: fidela den herria espiritualki nola elikatu, batez ere jakintza mailaren bat izanez gero, eta herri honetako hizkuntzak, euskarak, zer betebehar duen eta izan dezaken kristau bidearen lan horretan.

Bigarrenez, "eskola" hitza egun literatura-historian ulertzen dena ulertuta "Sarako Eskola"-ra atxikitzen diren egileen lan eta asmoez gain literatura-kontzientzia kalifikatzeko larregitzat jo daiteke. Baina argi dago egon gertakariak euskal prosaren garapenari dagokionez inflexio puntu garrantzitsu bat suposatzen duela eta baita bere literatura- eta adierazpen-aukerekiko hastapeneko kontzientzia bat ere. Axularren Gero-ren edo Ziburuko Etcheberri-ren Manual Devocionezkoak Testamentu Berriaren aurrean duten garrantzia ez datza lanok beraien baitan dituzten berezitasunetan bakarrik -lehenengo biak jatorrizkoak, hirugarrena itzulpena-, idatzi eta zuritzen diren garaian baizik. Euskal prosa lehenengo aldiz sormen lan baten aurrean aurkitzen da, nahiz eta kasu bietan -Axular eta Etcheberri- idazlan aszetiko eta erlijio doktrinari buruzkoak izan, eta ez zehatz-mehatz literatura sormenezkoa. Egitez Ziburuko Etcheberri-k bere tratatu teologiko, sendo eta zabala bertsoz idatzi izanak, egilearen beraren aburuz pedagogikoki bertsotarako euskaldunak duen zaletasunean zuritzen bada, Etcheberri-k doktrina gaien idortasuna bakarrik ez eze literatura mailan gutxi erabilitako hizkuntza materiala ere, eta salbuespenezko ezohiko abileziaz, bertsoaren neurri eta erritmoaren egiturara egokitu arte menderatzeko duen gaitasuna erakusten digu. Pedro de Aguerre Azpilcueta-ren -Axular, jaioterriko bere baserriaren izenagatik- Gero (1643) euskal literaturaren lanik gorena bezala aintzat hartua da: Sarako Etcheberri-k Axularri, jada XVIII. mendean "euskal idazleen printzea" deitzen dio eta egun L. Villasantek arrazoi osoz "Axularren Gero de (...) euskal literaturak ekoiztu duen (...) maisu lan urrietariko bat da? esan dezake Tratatu aszetiko bat da, hirurogei atalduna, eta bere ideia nagusia gizakiak Jainkoagana bihurtzea geroratzeko duen joera nabarmena azaltzen digu.

Asko dira Axularren lanean Fray Luis de Granadaren Guia de Pecadores ospetsuarekin antzekotasunak ikusi dituzten bere ikertzaileek. Horrek ez dizkio euskal egileari ez originaltasunik ezta meriturik ere kentzen, batez ere XVI eta XVII. mendeetan mendebaldeko literatura ezberdinetako idazlan aszetikoetan topiko bera dagoela gogoan hartzen baldin badugu. Garrantzitsua hauxe da: Gero euskara idatzizko erabilera jasora eramateko beharrizanaren kontzientzia ludiko baten ondorioa dela eta ez banakakoarena soilik, -egilearena-? taldearena baizik? Sarako taldea-. Gero eta egun "Sarako Eskola" izendatzen dugunaren jarduera aldian sortzen diren gainontzeko idazlanak zuzenean literatura sistema baten txertatzetik baino mende bat arinago erlijio doktrinan bertako hizkuntzak erabiltzeko Trentoko Kontzilioaren gomendioa segurutik arrotza ez zitzaien ardura pastoral batetik gehiago sortzen dira. Baina bai suposatzen du, esanbidez edota esangabez, euskararen egoeraz eta idatzirako bere aukerez, eta baita euskararen euskalkien aukera desberdinen artean literatura hizkuntza zehatz baten ereduarekiko oldozmena; Axularren eta bere taldearen kasuan lurraldearen eguneroko hizkuntza -lapurtera- izango da. Decheparerena edo Leizarragarena baino zapore gozoago bat duen hizkuntza da, inoiz beronen gehiegikeri landuetara iristen ez dena.

XVI eta XVII. mendeetan, edozein literatura ekintza, zatirik handiena behintzat eta batez ere lan garrantzitsu eta esanguratsuenak, Euskalerriko iparraldean kokatzen dira, frantziar euskal herrian, bertako euskalki batzuek -lehendabizi lapurtera- eta neurriren baten zuberotarra ere, literatura hizkuntza egoerara jasoaz. Lurralde batzuen nagusitasun hori apurtzen duen salbuespen nagusia da 2004an berreskuratu zen Joan Perez de Lazarraga XVI. mendeko idazle arabarraren lana. P. Laffite-ek egikari honen gizarte-interpretazioa proposatu zuenetik, euskal literaturaren historialaririk gehienek mekanikoki errepikatzeari ekin diote, berraztertu ezta matizatu ere egin gabe. Laffitentzako Lapurdiko lurraldeak XVII. mendean, garatze bidean den bere arrantza-industriari eta Amerikarekin duen merkataritzari esker jasaten duen giza- eta ekonomia gorakada da "Sarako Eskolak" ere, ikusi dugun bezala, garatuko duen literatura jarduera loretsuaren gako nagusia. Horretara,1713an, Utrecht-eko Itunaren eskutik Frantziak Ternua eta beste itsasoz bestaldeko lurralde batzuk galtzen dituenean, Lapurdik ekonomiaren pobretze eta giza- eta kultura-gainbehera jasaten ditu. Eta, jakina, literaturari dagokionez ere, maisuki Laffitek ezarri duenez: "le malheur économique n'est pas favorable aux muses". Interpretazio "bitxi" bat izateari utzi gabe, antza denez, gainera, horrela da. Baina artekaritzaren arazo korapilatsua ahaztuz, kultura eta arte ekoizpenen gainegiturazko mailaren eta harreman ekonomikoen azpiegiturazko mailaren arteko harremanak azaltzerakoan mekanizismo barkaezin bat dela eta errotik kutsatuta dago. Eta erlijio maila -eta lingüistikoa- Sarako taldearen lanen harrera eta ekoizpena, literaturari dagokiona baino askoz hobeto behintzat, azaltzen dizkiguten gakoak dira.

Lapurdiren ekonomia- eta merkataritza gainbeheratzearen interpretazio-gako eztabaidagarria alde batera utziz, XVIII. mendean "literatura" jardueraren nagusitasuna Gipuzkoara aldatzen da eta ondorioz, arinagoko aldian lapurteraren eta zubererarenaren ondoren, gipuzkoar euskalkia literatura hizkuntza egoerara iristen da. Euskal euskalki berri bat idazkera jasoaren eremura iristen denarekiko datu kuantitatibo hutsaren alboan, XVIII. mendetik aurrera tamaina berri bat hartuko duen hizkuntza-kontzientzia berriaren eta baita bere adierazpen-aukerei buruzko datu kualitatiboa dugu.

Jadanik Dechepare eta Leizarragaren garaitik euskaraz idazteko zereginaren lehenbiziko zuribide eta suspergarri bezala jardun izan duen hizkuntzarekiko kontzientzia, orain adierazgarriagoa da, lingüistika lanetan azaldu eta sistematizatzen da, -gramatikak, hiztegiak, hizkuntzaren gorazarreak-, kultura jardueran eta baita literatura sorkuntzan ere hizkuntzaren ahalmen eta beharrizanak arian-arian agertaraziz. Euskara idazketara iratzartzean Decheparek izandako boluntariotasuna orain oldozmen sistematiko eta zientifiko bilakatzen da, hizkuntzaren gorazarreetan hainbatetan eztabaidagarri dela. Eta euskararen adierazpen ahalmen eta gorentasunaz gain -gorazarrea- bere gramatika eta lexiko mekanismoak -gramatikek eta hiztegiak- azaltzeagatiko ahalegin hori aldi honetan -XVIII. eta XIX. mendeak- euskal idazketa zeharkatzen duen eta literatura mailako euskararen garapen eta eraketa lehenbizikoaren historiarako era bateko eta besteko ahaleginak hezurmamituz doan bizkarrezurraren antzekoa da.

Kronologiari jarraituz, lehendabizi izendatu behar dugun izena, medikuntzan doktorea eta humanista den Sarako Joannes Etcheberri dugu (1668-1749). Bere idazlanen artean Eskuararen hastapenak aipatu behar da, didaktikoa baino apologetikoagoa, eta batzuetan euskal hizkuntzaren bikaintasunarekiko gorazarre zorrotzean baino topikoan erortzen den arren, literatura-hizkuntza lantzeko egiten diren proposamenetan eta euskararen egoerari buruzko diagnostikoa egitean ere argitasun ikaragarriaren froga azaltzen digu. Lapurdiko Biltzar bati zuzendutako "Gomendio gutun" famatu baten -"Lau urdiri gomendiozko carta, edo guthuna"-, Etcheberrik euskararen irakaskuntzaren eta baita bere literaturgintzaren beharrizana aldarrikatzen du; horretarako Lapurdi gobernatzen duen batzarrari, aurkezten dituen eskuizkribuen argitalpenerako behar den laguntza eskatzen dio. Lapurdiko Biltzarrak, antza denez larregi eztabaidatze beharrik gabe, gure idazleari eskatutako laguntza ukatu egin zion eta bere idazlana argitaratu gabe gelditu bakarrik ez ezik, zatiren baten behintzat, galdu ere egin zen. Zorionez Sarako Etcheberriren eskuizkribuak, euskara, latin, frantses eta espainiar hiztegi bat ezik, Julio de Urquijok Zarautzgo Frantziskotarren komentuan aurkitu zituen, 1907an Parisen argitaratuak. Euskal literaturaren historiarentzako Sarako Etcheberrirengan euskara bateratu batera iristeko euskalkien ugaritasuna literatura mailan gainditzearen beharrizana aldarrikatzean duen argitasuna garrantzitsua da. Eta horretarako, eredu bat beharrezkoa da, aitzindari bat, eta, Etcheberriren aburuz Axular-eko Pedro, Gero-ren egile ospetsua, baino ezin izan daiteke.

Erabakigarriagoa, behar bada sutsuagoa eta baita eztabaidatsuagoa ere, Manuel de Larramendi 1690-1766) jesuitaren lana eta irudia dira, zalantzarik gabe, XVIII eta XIX. mende tartean Auñamendiko alde honetan euskararen jarduera oinarritu eta jira egiten duen ardatza izanik. Euskal letrentzako Aita Larramendiren irudiaren esanahia eta garrantziak bere garaiko kultura eta historia testuinguruan du bere benetako indarra, Ilustrazioan du, hau da, Feijoótik hasi eta Sarmiento, Mayans edo Arteagarengandik igaroz Hervásengana iritsi arte bere garaiko ardura intelektual eta zientzia mugimenduen mailan hizkuntza unibertsalak, hizkuntza ahaidetasunak, jatorriko hizkuntzari etab. buruzko oldozmen eta arazo nagusiak toki garrantzitsu bat duten garaian. Bestalde, Larramendi -bere gogoa, bere ideiak eta ardurak- Azkoitiko Zalduntxoen aurrendari bakarrik ez ezik, jesuita ospetsu horren heriotzarekin ea bat datorren Euskalerriaren Adiskideen Elkartearen sorkuntzan gauzatzen den kultura inguru oparo horren aitzindari aipagarri bezala ere aintzat hartu dezakegu.

Larramendiren euskara ikasi eta goraipatzeko eta bere erabilera idatzia sustatzeko lehenbiziko motibazioa literatura arlokoa baino erlijiozkoa gehiago da. Horrekin ez du aurreko mendeetako euskal prosistak egindako bidea jarraitu besterik egiten. Bere Hiztegi Hirukoitzaren aitzin solasean edo bere Gipuzkoako Corografía ere nahikoa esanguratsuak dira. Asmoa predikazioa eta erlijio irakasbidea euskaraz sustatzea da, duin bihurtuz, hizkuntzaren erabilera duin eta zorrotzaren bitartez. Hori bai, erlijio eta kristau-biderako motibazio honek historian zehar euskal literaturan geroztik garapen eta sustrairik sendoenak izango dituzten penintsulako euskalki bien -bizkaiera eta gipuzkera- euskara literarioaren aberastasun eta sustapenerako artekari bezala jardun du. Larramenditar eskola batez hitz egitea gehiegitzat jo daitekeen arren, eta beharbada Axularren inguruan Sarako taldearen kasuan baino gehiago segurutik, zalantzarik gabe Kardaberaz, Ubillos eta Mendiburu idazle gipuzkoarrek edo, XIX. mendean Mogel eibartarrak eta Añibarro eta Fray Bartolome bizkaitarrek idatzitako lanak Larramendiren lanak duen literatura eta hizkuntza sortzeko barren oparo horrekin bat egiten duen zilborreste mehe bat agertzen duela esan daiteke.

XIX. mendeko lehen erdian euskararen ikerketa eta apologia lanari eusten zaio. Astarloa eta Humboldt aipatu beharreko izenak dira, euskara idatziari eta literatura sorkuntzari buruzko eragin ez zuzenik ez erabakigarririk ez duten arren.

Garrantzi handiagoa du, zalantzarik gabe, Luis Luciano Bonaparte printzearen (1813-1891) eta bere lankideen hizkuntzalaritza eta dialektologiarekiko lanak: Duvoisin kapitainak lapurterarentzako, Inchauspe kanonikoak zuberotarrarentzako eta Uriarte frantziskotarrak gipuzkerarentzako eta bizkaierarentzako. Bera lanaren funtsezko helburua euskal euskalkien identifikazioa eta ikerketa dira, baina, zeharretara besterik ez bada ere, euskararen literaturaren garatu eta lantzean eragiten du. Zeren, alde batetik euskalki aldaera nagusi eta desberdinetako zientzia mailan frogatutako hizkuntzaren literatura-baliagarritasunaren erabateko ustea suposatzen duelako eta, bestetik baliagarritasun hori egile bakoitzak egiten duen euskalkien erabileraren bitartez erakutsi eta esperimentatzen delako.

XVIII. mendean euskal literaturaren historiarik ezin egin daiteke Xabier Maria de Munibe eta Idiakez, Peñafloridako Kondeak, 1765ean sortutako Euskalerriaren Adiskideen Elkartetik eta Elkartean garatutako literatura jarduera aipatu gabe. Baskongadak, izatez, "Letra Eder"-ei buruzko teorizazio eta zereginetatik hasi eta bazkideen egotaldi jantzi eta zintzorako gozagarri bezala Batzorde-gauetan egindako antzerki jardunaldiekin bukatu arteraino bideratzen den Euskalerrian gauzatutako literatura bizitza bakarra ordezkatzen du. Zeren Euskalerriaren Adiskideen literaturarekiko praktika eta teoria europar Ilustrazioaren literatura-sisteman, eta zehatzago espainiarrean, erroldatzen da. Peñafloridako Kondeak, 1766ko Elkartearen Batzar Nagusiak zirela eta literatura esparruan gustu onari buruz ematen duen hitzaldia Kondeak esan bezala "gustu onaren printzea" deitzen dion Horacioren Ars Poetica-ren iturburu nagusitik elikatutako euskal ilustratuen literaturarekiko fedearen ikurra da.

Oihenart, bere L'Art Poétique Basque deritzona salbu, orain azaltzen dugun aldira arte ez dago euskal literaturaren historian literatura-genero, ikasketa eta izaera eta zereginari buruzko oldozmenik txikiena ere. Eta guzti hori XVIII. mendea literatura zereginaren araudi, teoria orokorrak eta poetiken mende nagusia izanik. Baina euskaraz idatzitakoa, olerkari batzuen lana izan ezik, ez da literatura motibazioaren eraginez sortzen eta ez da, bere garaian gutxienez eta era zuzenean, literatura sisteman txertatzen. Hori, euskarari buruzko oldozmen, gorazarre eta tratatu aszetikoetatik oraindik irten ez duen euskal hitz lauarentzako bereziki baliogarria da.

Horregatik da bereziki garrantzitsua Euskalerriaren Adiskideek didaktikotasun sendoz jantzita baina jarduera idatzi autonomo bezala literaturaz duten kontzientzia, eta Elkarteak garatutako antzerki jardueraren bitartezko eta bazkide batzuen sormen lanaren bitartezko kontzientzia horren adierazpidea. Peñafloridaren beraren pieza komikoak eta Samaniegoren edo Ibañez de la Renteria eta Pablo de Xéricaren alegiak segurutik horren adibiderik esanguratsu eta garrantzitsuenak ditugu. Behar bada, alegia, Neoklasizismoak eta Ilustrazioak literaturarekiko duten kontzepzioari egokien erantzuten dion genero poetikoa, bere baitan duen didaktikotasunagatik batik bat, izan daiteke. Eta euskal ilustratuek forma poetiko horrekiko agertutako interesak ez gaitu zurtu behar. Gainera, XIX. eta XX. mendeko Vicente Mogeletik Gracian-era arteko euskal alegiatzaileen aurrekari argia ditugu. Gainera, Jose Antonio de Uriarte edo Agustin Pascual de Iturriaga ere azaltzen zaizkigu, bere Fábulas y otras composiciones en verso vascongado (1842) lanean Samaniegoren alegiak, hain zuzen ere, itzuliz. Bere garaiko euskal literaturaren testuinguruan -XX.eko lehen erdia-, alegiak, bertsoz nahiz hitz lauz- genero "zibil" eta profano bezala, eta bere helburu moralizatzaileagatik sendo markatuta egon arren, formazko eta gaikako artekaritza mota bezala prosa aszetikoaren eta narratiba-prosaren artean ikusia izango litzateke.

Euskal literaturan prosa aszetikotik prosa narratiborako aldaketa prozesu luze horretan, aipamen berezia behar du 1802an idatzitako eta ea laurogei urte beranduagora arte argitaratu gabe izandako Juan Antonio de Mogel-en Peru Abarca-k. Lanaren izenburu osoa: El doctor Peru Abarca, catedrático de la lengua bascongada en la Universidad de Basarte o Diálogo entre un rústico solitario bascongado y un barbero callejero llamado "maisu" Juan da. Mogelek aldeztutako tesia nagusia euskararen gauzetan baserritarrak dira doktore eta beraien unibertsitatetik igaro behar dute euren burua jakintsutzat dutenek.

Garrantzitsua da Peru Abarca-k bezalako lan batek historian eta hitz lauko literaturaren garapenean izan dezakeen betekizuna zein den ikustea. Egile batzuek Mogel-en lan hau "eleberri"? "eleberri saiakera" bezala izendatu dute. Izatez, argi dago liburuak lanaren izaera didaktikoa eratzen duten elementurik funtsezkoenak eusten dituen gutxieneko marko narratibo bat duena: elkarrizketak, ohitura pasarteak, doktrina oldozmenak. Hala ere Peru Abarca bezalako lan bat eleberritzat jotzea ez dirudi zorrotzegia denik; baina egilearen bere abade-izaeratik eta Basarteko baserritar "unibertsitarioa" helarazten saiatzen den munduaren ikuspegiarekiko ortodoxia irmoaren barnetik ere prosa "zibil" bezala bere nortasuna berretsiz errukitasunezko hitz lauzko tradizioaren aurrean desberdintasun nabarmena ezartzen duen berpizkundeko doktrina-elkarrizketaren eta ohitura erromantikoaren arteko hibrido baten antz gehiago du. Gainera, eta hau da garrantzitsuena, elkarrizketa didaktiko-doktrinalak zutabetzen diren marko narratibo mehe hori euskal prosagintzan elementu berri bat dugu. Peru Abarca eleberri bat ez bada, euskal hitz lauaren bilakaera eta garapenean kualitatiboki nabarmentzen den arloetariko bat bada eta era guztietako prosa narratiboaren adibide gisa eleberrirantz zubi dela ere esan dezakegu.