Kontzeptua

Euskal literatura

Azkenik, euskal literaturaren garapen historikoa barrutik ezagutu nahi baldin bada, gogoan hartu beharreko beste datu bat ere badugu. Euskal Herria izatez estatu espainiarrari eta frantsesari atxikita dauden bi aldetan -penintsularra eta kontinentala, egun erabilgarria den terminologia erabiliz- zatituta dago. Euskal Herriaren politika-eraketa berezi honek gizarte, kultura eta hizkuntza-arloan eragin nabarmena du, eta literaturak mekanikoki egoera hori adierazten duenik esan ezin badaiteke ere, ez du egoera horretatik at egoterik. Izatez, bere historian zehar euskal literaturaren garapenean izandako gorabehera batzuk, -literaturaren garrantzia kontinentetik penintsulara igarotzea, euskalki jakin batek literatura-hizkuntza bezala izandako nagusitasuna, etab.- euskal literaturaren egitatea kokatuta agertzen den gizarte-, politika, eta kultura testuinguru ezberdin horiek gogoan hartuz azaldu beharko dira.