Unibertsitateak

Euskal Herriko Unibertsitatea

Euskal Herriko Unibertsitatea Euskal Herriak bere unibertsitatea izateko historian zehar egindako saioen emaitza da, gizarte dinamiko eta moderno baten premia ugariei erantzuna emateko ahaleginen fruitua.

1980an gaurko izaera bereganatu zuen, Bilboko Unibertsitate zaharrean oinarritu eta 1936ko Euskal Unibertsitatean inspirazioa hartuta.

Eduardo Chillidak egindako ikurra hartu zuen, eta Iparragirreren bertso-lerro ezaguna erantsi: "Eman eta zabal zazu, euskal kulturaren bokazio unibertsalaren ispilu". UPV/EHU indarrez betetako errealitatea da. 50.000 kide baino gehiagok osatua, Euskadin egiten den ikerketaren %70 burutzen du, eta milioi laurden bat titulatu sortu ditu jakintzaren arlo ezberdinetan.

31 fakultate eta eskolaz osaturiko hiru campusetan banatuta dago. EHUk ekarpen erabakigarria egiten dio Euskal Herriari.

Arabako campusa Vitoria-Gasteizen kokatzen da eta honako Fakultate eta Eskolek osatzen dute:

  1. Farmazia Fakultatea
  2. Letren
  3. Gasteizko Enpresa Ikasketen Unibertsitate Eskola
  4. Gasteizko Gizarte Langintzako Unibertsitate Eskola
  5. Gasteizko Ingeniaritzako Unibertsitate Eskola
  6. Gasteizko Irakasleen Unibertsitate Eskola
  7. Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzien Fakultatea
  8. Arabako Esperientzia Gelak.
  9. Medikuntza Ikasgunea.

Bizkaiko campusa Bilbon kokatzen da eta honako Fakultate eta Eskolek osatzen dute:

  1. Arte Ederren
  2. Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultatea
  3. Bilboko Enpresa Ikasketen Unibertsitate
  4. Leioako Erizaintzako Unibertsitate Eskola
  5. Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea
  6. Bilboko Ingeniaritza Goi Eskola Teknikoa
  7. Bilboko Industria Ingeniaritza Teknikoko Unibertsitate Eskola
  8. Lan Harremanen Unibertsitate Eskola
  9. Bilboko Irakasleen Unibertsitate Eskola
  10. Meatzeen eta Herri Lanen Ingeniaritza Teknikoko Unibertsitate Eskola
  11. Medikuntza eta Odontologia Fakultatea
  12. Nautika eta Itsasontzi-makineria Goi Eskola Teknikoa
  13. Zientzia eta Teknologia Fakultatea
  14. Bizkaiko Esperientzia Gelak
  15. Zuzenbide Fakultatea - Bizkaiko Ordezkaritza.

Gipuzkoako campusa Donostian kokatzen da, nahiz eta Eibarren ere aurki dezakegun Industria Ingenieritza Eskola. Honako Fakultate eta Eskolek osatzen dute campus hau:

  1. Arkitekturako Goi Eskola Teknikoa
  2. Donostiako Enpresa Ikasketen Unibertsitate Eskola
  3. Donostiako Erizaintzako Unibertsitate Eskola
  4. Donostiako Unibertsitate Eskola Politeknikoa
  5. Filosofia eta Hezkuntza Zientzien Fakultatea
  6. Eibarko Industria Ingeniaritza Teknikoko Unibertsitate Eskola
  7. Informatika Fakultatea
  8. Kimika Zientzien Fakultatea
  9. Donostiako Irakasleen Unibertsitate Eskola
  10. Psikologia Fakultatea
  11. Zuzenbide Fakultatea
  12. Donostiako Medikuntza Fakultateko Irakasgunea
  13. Gipuzkoako Esperientzia Gelak

Atxikitutako ikastegiak Gasteizko Erizaintza Unibertsitate Eskola eta Bilboko Merkataritza Ganberako Unibertsitate Eskolak dira.

Graduetaz gain, beste ikasketa batzuk ere burutu daitezke. Hala nola, Master Ofizialak, Doktoregoak, Doktorego-Tesiak eta beste zenbait Graduondoko.