Kontzeptua

Euskal alfabetatzearen eredu historikoa

Ikuspegi honetatik, halako errealitate soziologikoa eta linguistikoa aintzat hartzen dugu eta hortik abiatuta, alfabetatzearen inguruko historian egin diren ekarpenei ere so eginez, euskarazko alfabetatzearen eredua osatzen dugu, ikuspegi historikoa abiapuntutzat hartuz alegia. Eredu horrek hezkuntza, kultura eta hizkuntza elkar lotzen ditu testuinguru elebidunean, euskarazko alfabetatze prozesua funtsezko osagaia izanik. Harrigarria izan badaiteke ere, jende ugariari zuzendutako euskarazko alfabetatze prozesua duela gutxi eman den ekimena izan da eta ikastoletan eman den eskolaratze prozesuarekin zerikusi zuzena dauka. Horrekin batera, gizarte mailako abertzale kutsuko mugimenduekin bat egin zuen, euskal kultura eta euskara bera berreskuratu beharreko oinarrizko osagaiak izanik. Dena den, landu dugun ereduari dagokion epe historikoa XIX. mendera arte ailegatzen da, baina bere benetako indarra XX. mendeko hirurogeita hamarreko hamarkadan. Muga historiko horiek aintzat hartuz, bereziki azpimarratu nahi dugu garai hartan burutu zen eskolaratze prozesuaren garrantzia, eta aldi berean hezkuntzaren garapenean Estatuak berak duen garrantzia. Azken horren eraginez, argi dago Estatuak kontrolpean dituela eskolak, curriculuma, gaztelera eta frantsesaren irakaskuntza, beti ere hizkuntza berezitasunak alde batera uzten dituelarik. Aipatu dugun eredu hori oinarrizko hiru osagai dauzka: alfabetatze bideak, euskararen erabilera eta kode ideologikoa.

  1. Alfabetatze bideak: Sail honetan idazketa eta irakurmena garatzea ahalbidetzen duten baliabideak, prozedurak, taldeak eta ekimenak sartzen dira. Beraz, lehen hezkuntzako eskolaratzea zein helduen hezkuntza hartzen duten prozesuak biltzen dira. Horiekin batera ere, aintzat hartzen da eskola materiala euskara irakasteko, alfabetatze kanpainetan erabiltzeko, hizkuntza normalizaziorako materiala, eta abar. Hau da, norbanakoaren zein gizartearen alfabetatze prozesuarekin lotura zuzenagoa duten elementuak dira.
  2. Euskararen erabilera: hauxe lirateke esparru zabalena eta bertan alfabetatze prozesuaren bide ezberdinak garatzen dira, alfabetatzearen eta euskararen gizarte erabileraren elkar eragina sumatzen delarik.
  3. Kode ideologikoa: Euskararen kasuan, hizkuntzaren berreskuratzea, bestelako alfabetatze prozesuetan ez bezala, abertzaletasunak bideratutako gizarte mugimenduarekin lotuta egon da, eta mugimendu horrek kultura eta hizkuntzaren inguruko definizioa aldatzen joango da testuinguru politikoa eta sozialaren arabera.

Hiru elementu horiek alfabetatze prozesuan gertatzen diren aldaketak eta bilakaera aztertzeko aukera ematen digute, diakronian zein sinkronian. Horrela, hiru elementu horien artean gertatzen den lotura dela eta, urrats ezberdinen inguruko kontzeptualizazioa gauza dezakegu. ezaugarri nagusiak eta ezberdintasunak zehaztuz. Horri esker, lau urrats gertatzen direla esan dezakegu. Aipatutako hiru elementu horien arabera, honela sailka daitezke: "menpeko alfabetatzea" (XIX. mendearen lehen herenetik horren amaiera arte); "alfabetatze mugatua" (1900-1969); "alfabetatze hedakorra" (1970-1980) eta "alfabetatze instituzionala" (1981-1992), honako taulan ageri diren ezaugarriekin.

Euskarazko alfabetatzearen eredu historiko
FL: Familia eta lagunak
E: Eskola
HB: Hedabideak
EE: Erkidegoaren erlazioak
EM: Erlazioak erakunde publikoekin eta merkataritzako erlazioak
*: Euskararen presentzia
(*): Euskararen mailakako presentzia
Alfabetatzearen
urratsak de
Alfabetatze
bideak
Euskararen erabilerakKode ideologikoa
FLEHBEEEM
MENPEKOA
(siglo XIX)
Mendekoa * - - *-Euskal nortasunaren eraketa
MUGATUA
(1900-1970)"
Literarioa *(*)(*)(*)-Sabinoren abertzaletasuna
HEDAKORRA
(1970-1980)
Kritikoa * *(*) *-Abertzaletasunaren definizio berria
ERAKUNDEENA
(1980-gaur egun)
Instrumentala * * * *(*)Abertzaleen hainbat proiektu