Literatoak

Etxepare, Bernart (1480?-1560?) (1981ko bertsioa)

Ezagutzen direnetatik euskaraz idatzi duen lehen idazlea.

Donibane Garazitik hurbil jaio zen (San Juan Pie de Puerto, Behenafarroa) beharbada Eiheralarre-n (Saint-Michel-le-Vieux-en) 1493. urte inguruan.

Fernando Falsarioak Nafarroa menderatu izanaren ondorioz 1516. urtean gaztelar tropek burututako San Juan Pie de Puertoko setioan aurkitzen da. Eiheralarre-ko (Nafarroa) erretore bezala dihardu 1518an. Eta 1545 izango da bere Linguae Vasconum Primitiae euskal olerki ospetsua argitaratuko duen urtea. Etxepare hil zeneko datarik ez dago.

Aipagarria da euskaraz idatzi eta inprimatutako literaturaren hasiera nafar batek ematea eta horrezaz gainera euskararen beraren sustatzaile mailara iristea. Oihenart-en "L'Art Poetique"-ek, Decheparek errimaren azken silaba azentuatzea eragiten zuen giro batetan bertsoak abestuarazi egiten zuenaren albistea ematen du. Berriotxoak Etxepareri buruzko ideia batzuk adierazten dizkigu, eta beraiek duten interesagatik bertora dakarzkigu:

"Kronologiari dagokionez, euskal literaturako lehen idazle ezaguna Nafarroa Behereko Bernart Detxepare dugu. Donazaharreko apaiza, erretorea edo parrokoa izan zen, Donibane Garazitik gertu dagoen herrian alegia, hiru kilometrotara gutxigorabehera.

Saint-Michel-en euskal izena Eiheralarre da, eta Ibañetatik zehar erromesen Done Jakueren bidean aurkitzen da. 1518az arinago, eta egoera politiko zailetan, San Juan-eko artzapaiz edota bikario nagusiaren zeregina bete zuen. Ariztimuño Eiheralarrekoa izan zena esatera ausartu zen arren, ez dago jaiotza-egun eta jaiotza-tokiaren aztarnarik, baina antza denez Cize eskualdekoa izan zen. Bere jatorrizko hizkuntza eremu horretako behenafarrera izan zen. San Juan-en jaioa izan ez zena hiribildu honetakoek bikario nagusia bertan bizi eta bertako seme izanaren pribilegioa azalduz erregeari helarazi zioten informazioko lekukotasunetik eratorri daiteke. Vinson-ek San Juan-eko Apat d'Echepare sendiak idazle honekin ahaidetuta egon nahi zuela adieraztera ematen du. Jaurgain genealogistak Sarrasquette-n jaioa eta 1548ko urtean agertzen den Juan-en anaia, Echepare izeneko etxeko jauna, zela uste zuen eta seme edo iloba biak Sohapuruko baroiaren María d'Uhart alabaren eta Ahaxe-ko Bernard noblearenak. Sarraquette, Bussunarits-Sarrasquette udalerritik bost kilometrotara dagoen San Juan inguruko auzo txikitxo bat da.

Echeparetarrek, Etxepare edo Detxeparetarrek ezaguna zen leinukoak ziren, Cize lurraldeko infantzoiak, San Juan hiribildu erregetarraren forupekoa eta bere gaztelautza guztia Baionakoaren menpeko. Gainera, Sarrasquette-koaz gain, Cize-n Etxepare (etxe noblea; etxe nagusia, jauregia esan nahi duen Etxekapare-ren laburpena da) izen hau duten etxeak daude: Behorleguy-n, Donibane-Garazi-n (çabalce-n). Etcheparetarrak Ostabaret-en, Armendaritz-en, Ibarrole-n eta Baigorri-n ere izan dira. Çabalce-koak hurrengo armarriak erabili zituzten: zilarrezkoa, hiru piezako banda urdindun zilarrezko orla handiduna. Ibarroletarrek, zuhaitz bat eta basurdea. Cize-ko Decheparetarren Sendi handiak abade ugari eman ditu. Beraietariko baten, Mendibe-ko erretorea izan zenarena, hilobi-hilarria elizpe horretan dago. Beste batek, Baionako gotzaitegikoa zenak, XVIII. mendean ospe handia izan zuen, eta Sarralde kalonje ospetsuaren lagun handia izan zen.

Mende horretan bertan hiru Etxepare apaiz agertzen dira: Urrugne-n (1749), Ainhoa-n (1775) eta Arbonne-n (1782). Jaurgain-ek mosen Etxepare 1500. urtean jaio ote zenaren posibilitatea dakusa. Huarte-k ateratako agirietatik 1518an Saint Michel-eko erretorea izan zena jakin dakigu. Datu honen arabera, Jaurgain-en hipotesia eraitsi egiten da, eta jaiotza urtea XV. mendean ezarri beharra dago, zeren garai hartan indarrean zegoen araudi eliztarrak abade izendatu ahal izateko hogeita bost urteko gutxieneko adina galdatzen zuen. Reicher-ek balizko bezala 1480 urtea jartzen du, edo 1470etik 1480 bitartea. 1533an, Sinodo Estatutu batzuetan Bertrandus de Chaparre "rector sancti Michaelis veteris" sinadura idatziz agertzen da, eta Etxeparena dela uste omen da.

Bete data bat ere ematen da, 1559koa, baina data hori daraman agiriko lekuko bezala agertzen den Bernard Dechepareren nortasunarekiko erretserbadunaz, zeren ez da bere San Miguel-eko erretore kargua aipatzen. Agiri hori Nafarroako Artxibategi Nagusiko Eliza Gaietarako atalean zaintzen da eta Erronkariko kabildo eta prioreak beraien jabegopekoak ziren Matan eta Urdiarten jasandako irain eta kalteen ondorioz abiarazitako prozesua azaltzen du. Izenkide bat ote da, ala jada data horretan ez omen zen Eiheralarreko bere erretore jardunean izan ? 1516. urtean San Juan Pie de Puerto-n Nafarroako Juan II-ak ezarritako setioan egon zen. Bere etsaien gezurrezko akusazioa bitarte zela, politikoak omen ziren, erregeak Bearnera galdegin eta jakiterik izan ez den dataz espetxeratua izan zen. Espetxeratze hori Pau-n gauzatu izan zela uste izatekoa da, Etxepare bizi izan zeneko garai edo aroan Nafarroako erregea bertan bizi baitzen, baina uste hori ez da orain arte agiri bitartez erakusterik izan. Pau-ko Legebiltzarreko agiriak 1761eko tutean desagertu egin ziren.

Atxiloketaren eta geroztiko espetxeratzearen zioak politikoak izan zirena ere ez da demostratzerik izan, nahiz eta Jose María Huarte-ren ikerketek hori uste izateko zio nahikorik ematen badute ere, Nafarroako gudan Dechepare Fernando Katolikoa erregearen helburuetara makurtu izanagatik. Dechepare bera da, Mossen Bernat Echeparere cantuva bere olerki autobiografikoan erregeak Bearn-era deitu eta bere etsaien gezurrezko akusazioaren ondorioz espetxeratua izan zena aitortzen duena, baina ez digu azaltzen azaldu zitzaizkion karguak zeintzuk izan ziren. Testuingurua aintzat hartuta bere bizitzako gertakari hau abade zela gertatu zela eratortzen da. Aita Onaindiak, olerki honen biografia arloaren interpretazio ikerketa bat, definizioz jada autobiografikoa, argitaratu berri du. Vinson-ek, batez ere Huarte-k egindako aurkikuntzen aurrean gaur egun nolabait bitxiak begitantzen zaizkigun galdera batzuek egin ondoren, espetxeratzea ekarri zuten benetako zioak zeintzuk izan ziran inoiz jakiterik ez zela izango jakitera eman zuen. Bere amodiozko lanetariko baten agertutakoarekin prozesuaren zioak zerikusirik izan ote zuen pentsatzen jarraitu dezakegu ? F. Arocena-rekin hipotesi horrek oinarri gutxi duela uste izatea egokiagoa da.

Huartek aurkitu eta argitara emandako agiriok bi dira, eta Nafarroako Artxibategian p. 664, daude. Bere edukiak euskal protolerkariaren biografia ea ezezagunaren arlo batzuei buruzko interpretazioan aurrera urratsak ematea ahalbidetu du. Beraietako batetik San Juan-eko setioan bertan izan zela eratortzen da. Bestalde Nafarroako errege berriaren aldeko zirenek Dechepare-k San Juanelo bikario nagusia izaten jarraitzeko zudua zutela jakin dakigu. Agiri honetan Pedro Mendicoaga Jna.-ren ordezko izan zen karguan duintasunez jarduteko beste dohain batzuez gain letrak, gaitasuna, trebetasuna eta bere bertute moralak goraipatzen dira, eta audientziak San Joan-en zeuzkala adierazten da, nahiz eta Benabarrako hiriburua zenetik "residía a media legoa" aipatzen den. Abade egitearen erabakia berrogei urte inguru zeuzkanean hartu omen zuen uste izan da, eta abadetzaren bitartez Jaungoikoari bere bizitza ematearekiko zioa amodiozko desengainu baten ondorioa izan omen zen.

Bertrand de Lahet Baionako gotzaina, 1520an hila, eta behar bada Bernard legegizonaren hurbileko ahaidea, San Juan-eko artzapeza izendatu zuena izan omen zen uste izan da. Huartek argitaratu izandako agirietatik argi eratortzen da Dechepare katoliko ona eta abade ortodoxoa izan zena. Bere jarduna, San Juan artzapez karguan bere aurrekoak izandakoarekin kontrastarazi ere egiten da mosen Bernard-en gobernuaren nolakotasun eta zuzentasuna goraipatzeko, baina berezitasunez maitasun-gaietako olerkigintza naroarengan oinarrituz erdi aroko edo nahi baldin bada Berpizkunde aroko Dechepare abade baten irudi moral bat zirrimarratu da. Aldiz, Echepare ez zen meza eta lapikoko ohiko abade bat, Urkijo-k ederki dioen bezala letraduna eta birtute anitzekoa baizik. Bere lana Hitako Artzapezak egindakorekin alderatua izan da, eta egiatan artzapez olerkari bien artean antzekotasunak egon daude.

Bere heriotza data ere ezezaguna dugu. Urkixo, liburua olerkaria hil geroztik argitaratutakoa izan zitekeenaren ustekoa da. Arocena-k, idatziaren atarian "per Dominum Bernardum Dechepare Rectorem sancti Michaelis veteris", idatzita agertu izateagatik liburua inprimatu izan zeneko urtean bizirik egon izan zela ustea ez litzatekeela ausartegia uste du, ordurako hilda egon izatekotan edota San Migueleko erretorea jada ez izatekotan, horiek bezalako akotazio motetarako hain erabilia zen olim interferentzia bitartez egoera horiek aipatzera letorkeen adierazpena ezarri beharko zela uste baitu. Reicher-ek 1545. urtean gutxi gora behera kokatzen du, liburuaren argitalpen data erreferentzia-une hartuz.

Edozein kasutan, eta zuhurtasunak gorabehera, 1559ko agiria gogoan izan beharra dago. Orreagako Abadiaren Artxibategiak, Eiheralarre lautada bere prioratopekoa izan zen, egun arte behar bezala ustiatua gabeko euskal idazle garrantzitsu honen bizitza hobeki zehazte aldera lekukotasun batzuk aurkitu ahal izateko aukerak dituelako ikerketarako esparru erabat interesgarria eskaintzen du."