Pintoreak

Etxenike Antsorena, Francisco

Pintore nafarra. Elizondon jaio zen 1890ean. Jaioterrian hil zen 1948an.

Trebakuntza artistikoa beti autodidakta izan zen. Lehenik eta behin argazkigintza artistikoarekiko interesa agertu zuen. Diziplina horrekin sari batzuk eskuratu zituen, eta gerora, pintatzen hasi zen. Hainbat erakusketatan parte hartu zuen, eta horien artean nabarmendu beharrekoak dira Elizondon eta Burlatan 1980an izandakoak, izaera antologikoarekin, jaiotzaren ehungarren urteurrena ospatzeko.

Inoiz ez zen modu profesionalean pintatzen aritu, artea aisialdiko entretenimendu gisa hartu zuen. Hala ere, ondare artistiko garrantzitsua utzi zuen. Bere obra oso lotuta dago paisaiarekin eta naturarekin, ia beti aire zabalean pintatzen baitzuen. Bere sorkuntzak errealismoan oinarritutako estilo pertsonaletik abiatuta bilakatu ziren, marrazketa ondo menderatuta, pintzelkada solteagoak dituen inpresionismoaren eragin argia nabaria den obretara. Kolorearen, kontrasteen, argiaren... apustu nabariagoa. Elementuak beti naturaren zerbitzura. Francisco Javier Zubiaurrek, Baztango artistaren obra aztertu duenetako batek, honela azaldu zuen Iruñeko Udal Aurrezki Kutxek editatutako Nafarroako pintoreei buruzko bilduman:

"Echeniqueren paisaiak isilak dira. Hori dela eta, giza irudiak ia ez dira agertzen, eta gutxiago animaliak; hala ere, ezin da esan bakartiak direnik, gizakiaren zantzua ikus baitaiteke"

(Itzulpen moldatua gazteleratik).

  • MARTÍN CRUZ, Salvador. Pintores navarros, I t. Iruña: Iruñako Udal Aurrezki Kutxa, 1981, 58- 67 orr.