Aktoreak

Etura Palenzuela, Marta

Donostian 1978ko urriaren 28an jaiotako aktoresa gipuzkoarra.

Jada nerabezarotik agertu zuen interpretaziorako zaletasuna. Madrilen kokatu zen 17 urte zituela, Cristina Rotaren interpretaziorako eskolan izena emate asmoz. Urte horietan gainera Zinemagintza, Gidoia eta Dantza Garaikidea ikasi zituen. Cristina Rotaren Eskolako Balet Garaikideko irakaslea zen Pedro Berdayesekin Libiamo ikuskizunean lan egin zuen. Jada bere ikasketak burutu zituela, egun baten Cristina Rotaren eskolan Joaquin Oristrell zine zuzendaria, garai horretan lanean ziharduen gidoi baterako agiri bila, azaldu zen. Eta gidoi horretarako zine zuzendari batek interpretazio eskola batera jotzen zuen bere filma egiteko behar zituen aktoreak lortzeko. Eta Oristrellek, bere historiako pertsonaiak bezala, Cristina Rotaren eskolako aktore batzuk kontratatu egin zituen. Marta Eturari dagokion kasuan, Dario Foren monologo bat egiten entzun zuenean aktoresa gaztearen talentuaz txundituta gelditu zenean erabaki zuen. Horrela, Belen handinahiaren papera eman zion Sin vergüenza (2001) bere metraje luzeko filmean. Jada film horretan Eturak bere bertuterik handienetariko bat erakustera eman zuen: bere edertasun aingerutarrean eta bere begirada lasaian oinarritutako aldi berean kalteberatasunaren zein gogortasunaren irudia transmititzeko gaitasuna.

Geroztik Manuel Gutierrez Aragón Sin vergüenza filmaren emanaldi batera joan zela bat batean Martaren aurpegiaz jabetu zen. Une horretan, El caballero Don Quijote de la Mancha (2002) bere filmean Dultzinearen paperean jarduteko berebiziko aktoresa zenaz ohartu zen. Aldi berean, Jose Coronado aktoreak, Sin vergüenza filma butaka-aretoan ikusten zegoela, Marta Eturaren irudi ahularengan, La vida de nadie filmean bere maitalea zen Rosanarena ikusi zuen. Orduan Eduard Cortési aktoresa donostiarrari froga bat egitearen aukera eskaini zion eta berorrek onartu egin zuen. Frogak arrakasta izan zuen eta Cortes, Eturaren erregistroekin liluratuta gelditu zen. Aktoresak La vida de nadie filmean izan zuen interpretazioak, gezurrean oinarritutako izatasunean ezarritako gizon helduaz maitemintzen den ikasle gaztea, zirrara sorrarazi zuen. Marta Eturak Tuterako Opera Prima Jaialdian Sari bat lortu zuen, Euskal Zineari (2003) El Mundo XI. Sarietan Aktoresarik Hoberenari Saria eta Goya sarietarako Ezagutzera emandako Aktoresarik Hoberena bezala izendatua izan zen. Denboraldiko errebelazio-aktoresa bihurtuz, zinemagile batzuk paper interesgarriak eskaini zizkioten.

Trece campanadas filmean (2002) -film hori egitean errealitatean bere bikotea den Luis Tosar aktorea ezagutu zuen- Mariari gozotasuna eta sentsualtasuna eman ondoren Eturak Manuel Gutierrez Aragonekin berriro lan egin zuen La vida que te espera (2004) lanean. Lan hori baserri-aldeko drama da, eta bere atalik hoberenen artean, Juan Diego, Luis Tosar, Clara Lago eta, batez ere, Marta Etura bera ditugu. Hain da hori horretara ze metraje luze horretan berak egindako lanak, erruaren zamak atsekabetutako maitemindutako neskatila, hurrengo sariak ekarri zizkion: Nanteseko Zinemaldian Aktoresarik Hoberenaren Sariaz gain, Turia Sarietan Errebelazio-Aktoresari Saria, El Mundoren Aktoresarik Hoberenari Saria, Cacereseko Zinemaldian Aktoresarik Hoberenari Saria edo "El ojo crítico" 2004 urteko Aktoresarik Hoberenari Saria. 2004an Alderdi Popularraren gobernuaren aurkako Hay motivo salaketa-filmean parte hartu zuten zinemagile taldeko kide izan zen. Luis Tosarekin batera Iciar Bollaín feministaren Por tu propio bien film laburra egin zuen. Entre vivir y soñar (2004) eta Frío sol de invierno (2004) bezalako film interesgarrietan parte hartu ondoren, Marta Eturak Patricia Ferreiraren Para que no me olvides (2005) filmean egindako bere Clararen konposaketarekin berriro txunditu zuen kritika. Film zirraragarria, bere traman interesgarri diren gai desberdinak armoniaz bateratzen dituena alegia; hau da, heriotzak bere atzetik uzten duen suntsipena, hildako maite izandakoen oroitzapenari zintzotasuna, maitasun garden eta interesik gabekoaren edertasuna, Oroimen Historikoaren aldarrikapena eta faxismoaren biktimentzako berrezarpen morala. Javier Cortijok, ABCn egindako kritikan, euskal aktoresaren magnetikotasuna nabarmentzen zuen "Marta Etura desarma tanto cuando ríe como cuando deja de hacerlo" adieraztean.

Eta Eturak film horretan emozioak transmititzerakoan ez du inolako mugarik; maitasunean argiz beteta eta larri zaurituta, bere bizitzatik desagertzean galduta eta aldendua. Claraz egiten duen bere interpretazio bikainak Goya Sarietarako izendapena ekarri zion, oraingoan Errepartoko Aktoresarik Hoberen bezala. Azul oscuro casi negro (2006) izan zuen Paularen paperak Goya Sarira berriz izendatzea ekarri zion, oraingoan Aktoresa Nagusi bezala. Gainera Toulouseko Zinemaldian Aktoresarik Hoberenari Saria eta Euskal Zineari El Mundo Sarietan Aktoresarik Hoberenari Saria ere. 2006an, Donostiako Zinemaldian, espainiar zineko aurpegirik ederrenaren Max Factor Saria lortzen du. Urte horretan Shooting Star 2006 (Berlinale Internationalen Filmfestspielen) Saria lortzen du. Las trece rosas (2007), Desierto sur (2008), Flores negras (2009) edo 7 minutos (2009) bezalako filmetan parte hartuz, espainiar zinemagintzako aktoresa gazteetariko bat izanez Marta Eturak behin betiko izena Celda 211 (2009) espetxe-matxinada gogorrean aurkitzen den funtzionarioaren emazte gozoaren bere paperagatiko Errepartoko Aktoresarik Hoberenagatik Goya Saria lortzean eskuratuko du. Aktoresarentzako sari banaketa berezia izan zen. Hainbat urtetan zehar ukituz ibili zen Saria lortzearren bakarrik ez eze Luis Tosar bere bikoteak ere film berean izan zuen interpretazioagatik Aktorerik Hoberenari Saria lortu zuelako baizik.



  • Sin vergüenza (2001) Joaquin Oristrellena
  • El caballero Don Quijote (2002) Manuel Gutiérrez Aragónena
  • La vida de nadie (2002) Eduard Cortésena (Toulouseko Zinemaldian Aktoresa Errebelazioaren Saria; Tuterako Zinemaldian Aktoresarik Hoberenari Saria; Aktoresa Errebelaziora Goya Sarietan Izendatua.)
  • Trece campanadas (2002) Xavier Villaverderena
  • Mariposas de fuego (2003, CM) Luis Prietorena
  • La vida que te espera (2004) de Manuel Gutiérrez Aragónena (Nanteseko Zinemaldian Aktoresarik Hoberenari Saria; Turiako Sarietan Aktoresa Errebelazioari Saria; El Mundo sarietan Aktoresarik Hoberenari Saria; Cacereseko Zinemaldian Aktoresarik Hoberenari Saria; 2004ko Aktoresarik hoberenari Saria "El ojo crítico")
  • Hay motivo (2004) (Iciar Bollainen Por tu propio bien izeneko laburra).
  • Entre vivir y soñar (2004) David Menkesena eta Alfonso Albaceterena
  • Frío sol de invierno (2004) Pablo Malorena
  • Para que no me olvides (2005) Patricia Ferreirarena (Aktoreen zerrendan Aktoresarik Hoberenari Goya Sarirako izendapena)
  • Azul oscuro casi negro (2006) Daniel Sánchez Arévalorena (Toulouseko Zinemaldiko Aktoresarik Hoberenari Saria; Euskal Zineari El Mundo Sarien Aktoresarik Hoberenari Saria; Aktoresa Protagonistarik Hoberenari bezalako Goya Sarietarako Izendapena)
  • Remake (2006) Roger Gualek egindakoa
  • Casual Day (2007) Max Lemckerena
  • Taxi? (2007, CM) Telmo Esnalena
  • Las trece rosas (2007) Emilio Martínez Lázarorena
  • Desierto sur (2008) Shawn Garryrena
  • Flores negras (2009) David Carrerasena
  • 7 minutos (2009) Daniel Fejermanena
  • Celda 211 (2009) Daniel Monzonena (Aktoresarik Hoberenari Goya Saria)
  • Raquel busca su sitio (2000, TVE) Jaime Botellarena
  • La vida de Rita (2003, TVE) Manuel Iborrarena
  • Vientos de agua (2006, Tele 5) José Campanellarena
  • Roldán Larreta, Carlos: Los vascos y el séptimo arte. Diccionario enciclopédico de cineastas vascos, Donostia-San Sebastian, Filmoteca Vasca-Euskadiko Filmategia, 2003, 351 orr.