Sendagileak

Ernautène, Arthur

1872ko urriaren 14an Buenos Airesen (Argentina) jaiotako medikua. Bere ikasketak Baionako (Lapurdi) Lizeoan hasi zituen. 1903ko martxoaren 27an Burdeosko Medikuntza eta Farmazia Fakultatean Les Transformations anatomiques des angiones de l'orbite et leurs conséquences cliniques izenburudun doktore tesiarekin graduatu zen. Ondoren Saint-Palais baxenafar herritxoan mediku bezala jardun zuen.

Cfr. "Basses-Pyrénées. Dictionnaire Biographique et Album", Dictionnaires Biographiques Départamentaux, Néauber et Cie Éd, Paris (s.d. > 1906).