Katalina Erauso eta Perez de Galarraga. Donostiar abenturazale ospetsua, bere bizitzaren zatirik nagusiena Indietan igaro zuen, non XVII. mendearen erdian hil zen. Donostian (Trinitate kalean) jaio zen 1592ean- bere bataio agiriaren arabera, ez bere Autobiografiak dionez zeinetan 1585ean jaio zela dio- familia aberats eta harreman ugarikoan. Bere aita Erausotar Migel eta bere ama Maria Perez de Galarraga Artze andrea zen.
