Kontzeptua

Entsegugintza

  1. Ohiko erreferentzia akademikorik gabeko idazkia, gaiaren inguruan peskiza egin ahal izateko. Ez da hedakuntzarako testu-liburua ezta ikerketaren berri emateko komunikazio idatzia ere. Genero artekoa da, berez.
  2. Saiatuk haztatu edota probatu esan nahi du ( ez frogatu). Ez da, beraz, monografia, testu didaktikoa edo tratatua.
  3. Errenazimenduaren garaiko literatura giroan sortutako generoa XVIII. mendeko aldizkarien ondorioz zabaldu dena, Ilustrazio eta modernitatearen arteko loturaren erakusle (nitasunaren adierazlea)
  4. Izaera komunikatiboa duena, idazlearen eta irakurlearen elkarrizketaren bidez ohiko ikuspegiak eta gizarte balioak kolokan jartzeko joeraz idatzia.
  5. Edozein kezka gaitzat hartzen duena.
  6. Pasarteka adierazten dena, egilearen eskarmentuetatik abiatu eta garatzen dena.
  7. Nora doazen ez dakiten "a priori"-zko gogoetak. Hausnarketarako idazkiak.
  8. Ohiko ez denari erreparatu eta kasu egiten dion begirada diferitua ( Derrida, J, 1996).
  9. Filosofoak edota zientzialariak ikertzen duena saiogileak azaldu edota argitu nahi izaten du.
  10. Saiogilea kritiko sortzailea da. Gertuko laguna. Bere iritzia osatzeke dago beti.
  11. Bapatekoa izan gabe, berezkotasunaren jarioa dagokio entseguari.
  12. Saiakerak ez du barne koherentziaren beharrik, ez eta datu zehatzik ere, hausnarketarako bideak ireki nahi duela baizik. Antzerkiaren antzera, irakurleriarik gabe entsegua ez dago bukaturik.
  13. Diskurtsoa baino digresioaren modua da saiakeraren jarioa.
  14. Egilea dugu saiakeraren ardatza.
  15. Informatzailea baino gehiago iradokitzailea behar du, sedukzioa da saiakeraren portaera.
  16. Ez du emaitzak bilatzen irakurleekiko elkarrizketa baizik.
  17. Egunerokotasunarekiko lotura entseguaren oinarria da. Entsegua ez da zabal izaten laburra eta sakona baizik

Badira urteak Claude Mauriac literatur kritikari frantziarrak bere Aliteratura Garaikidea argitaratu zuela (1966). Liburu horretan Samuel Beckett, Georges Bataille, E. M. Cioran, Jorge Luis Borges, Roland Barthes, Claude Simon, Natalie Sarraute eta beste askoren emaitza literarioak aztertuz, haiena guztiena "aliteratura" zela zioen, saiakeragintza, alegia.

Gurean, aldiz, Jean Etxeparerenak, Etienne Salaberryrenak, Joxe Azurmendirenak ezpala horretakoak ere izaten dira ..., zeren eta kontatzen dutenaren azpian begi-bistan uzten dituzte ez ohiko juzguak plazaratzen.

Idazketaren bidez kalerarazten den pentsamendua da aipatu guztien emaria nahiz eta, "aliteraturaren", saiakeraren, ildokoak, hona etorrita, Joseba Sarrionaindia, Andu Lertxundi, Harkaitz Cano, Markos Zapiain edo Tere Irastortza... izan zitezkeen.