Aktoreak

Elorriaga González, Xabier

Maracaibon, Venezuela, 1944ko apirilaren 1ean jaiotako euskal aktorea. Bere benetako izena Xabier González Elorriaga da, espainiar Guda Zibiletik erbesteratutakoen semea.

Chilen hezia. Bertan Ingeniaritza eta Merkantzia-Ontziteria ikasketak hasiz, geroago bertan behera utzi zituen. 1969an Euskal Herrira itzuli zen. Deustuko Unibertsitatean Zuzenbide Ikasketak hasi zituen, horiek ere utziz. Orduan arte dramatikoarekin bere harremanari hasiera emango dio, Kriselu antzerki taldekide izanez.

Geroztik Bartzelonara doa Kazetaritza ikastera. Ikasketok amaitzean Bellaterra Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan italiar RAIn egin zuen ikastaro bati esker irakasle lanpostua lortzen du telebistari buruzko klaseak emanez.

Martin Ritten The Great White Hope (1970) filmean estra bezala parte hartu ondoren, Antoni Ribasek urte betean zehar zentsuratuta zegoen La ciutat cremada (1976) filmean protagonista paperez aktore bezala estreinatzeko aukera ematen dio. Film luze horretan egiten duen Josep anarkistaren pertsonaiak 1976ko Aktorerik Hoberenari Zinemagintzarako Idazleen Elkartearen Saria ekarri zion. Une horretatik aurrera ezkerraren kausaz konprometitutako edo José Antonio de la Lomaren Perros callejeros (1977), Jordi Cadenaren La oscura historia de la prima Montse (1977), Jaime Chávarriren A un dios desconocido (1977), -Aktore Hoberenari Zinemagintzarako Idazleen Elkartearen Saria- Euskal Herriko zinean sortuz doan zine hasberriarekin lehen aldiz harremana duen Luis Cortésen Marian (1977), Carlos Sauraren Los ojos vendados (1977), Leopoldo Pomésen Ensalada Baudelaire (1978), Iñaki Núñez Toque de queda (1978) edo Josep Mª Fornen Companys, procés a Catalunya (1978) bezalako gizarte salaketazko filmekin lan egiteko eskariak jasotzen ditu.

80ko hamarkada-hasierak, euskal zine-jaiotzarekin bat etorriz, Elorriagaren ibilbide artistikoan aldirik garrantzitsuena dakar. Izatez, 80ko hamarkadan, Imanol Arias eta Patxi Bisquertekin euskal zinetik sortutako aktorerik garrantzitsuena izan zen. Eta 90eko hamarkadan bere ibilbideak Ariasen proiekziorik lortu ez zuen arren, Bisquertek izandako gainbehera nabarmenik ere ez zuen ezagutu. Aldi berean euskal egoerarekin uztartzen hasi eta Euskadira etorri zen Ikuska (1979) seriearentzako Euskal Telebistari eskainitako laburra eginez. 1980an Fernando Méndez Leiteren El hombre de moda egin zuen. Izenburu hori bere pertsonaiak osatzerakoan zindoa, itxura oneko eta beti eraginkorra zen aktore horren aurrean zabaltzen zen aldi arrakastatsuaren bihozkada zen. Geroago eta euskal zineari lotuago, Elorriagak ETBren bikoizketarako eskola-zuzendaritza onartu zuen, 80ko euskal zinearen hasiera-gune zen Imanol Uriberen La fuga de Segovia (1981) filmean paper garrantzitsuetariko baten parte hartuz. 1982an Catalunyara itzuliko da Antoni Ribasekin Victoria! Filmean berriz lanean aritzeko. 1983an Espainiar Telebistako Anillos de Oro seriean Enriqueren papera egiteari esker bere ospearen gailurra lortu zuen. Gainera Euskadiko zinearen ekoizpen nabarmenak izen ziren hurrengo film biotan paper garrantzitsuak izan zituen: La conquista de Albania, Nafarroako Luis infante Jaun etsitakoarena eginez eta La muerte de Mikel, Mikelen anaiarena egin eta Anillos de Oro filmean legez, bere Imanol Arias lagunarekin protagonismoa partekatu. Carlos Suarezen El jardin secreto (1984) filmean protagonista zela, Elorriagak euskaraz idatzitako eleberrien gainean Irati ekoizleak ekoiztutako euskarazko film laburretariko bat, Zergatik panpox (1985) kameraren ostean jarri eta filmatuz, erabateko talentu eta sentiberatasunezko ikaragarrizko zuzendaritza-lanarekin denak harritu zituen. Kasu horretan Arantxa Urretabizkaiaren, aktorearen emaztea benetako bizitzan, izen bereko eleberriari buruzkoa da.

80ko hamarkadako bigarren erditik aurrera Elorriagaren ibilbidea apurka apurka indarra galduz zihoan. 1987an Eusko Jaurlaritza Gernikako bonbardaketaren 50. urteurrena ospatzera zihoan Jose Antonio Zorrillaren Lauaxeta-A los cuatro vientos zine-egitasmoan protagonista izan zen. Elorriagak Esteban Urkiaga, "Lauaxeta" legez ezaguna, Gernikako hondarrak ikuskatzen zebilela faxistek atxilotu eta geroago fusilatutako gudarien ofiziala zen olerkariarena egin zuen. Gidoia, Angel Amigo ekoizlearen ideian oinarritua, Xabier Elorriagak berak, Arantza Urretabizkaia eta Jose Antonio Zorrillarekin batera, idatzi zuen. Filmak edozein kasutan kritika eta publikoaren porrot handia izan zuen. Bere ibilbideak, iraganean zuen dirdira barik baina, aurrera egin zuen Antxon Ezeizaren Ke arteko egunak-Días de humo (1989), Alejandro Amenábarren Tesis (1996), Cecilia M. Bartoloméren Lejos de Africa (1996), John Malkovich aktore eta zuzendariaren The Dancer Upstairs (2002), Daniela Fejerman e Ines Parísen A mi madre le gustan las mujeres (2002), José María Fornen El general Macià (2006), Diego Fandosen Cosmos (2007), Antonio del Realen La conjura de El Escorial (2008) edo Sebastián Corderoren Rabia (2009) bezalako ekoizkin interesgarrietan lanik izanez. Gainera bere telebista karrerarekin jarraitu zuen. 80ko eta 90eko hamarkadetan Anillos de Oro, Clase media, Para Elisa, Canguros edo Señorío de Larrea bezalako serieetan paper esanguratsuak izan zituen arren, 2000z geroztik Paraíso, El comisario, Hospital Central edo Águila Roja bezalako serietan lankide izan zen. Aipagarria 1998an John Strasbergek zuzendutako William Shakespeareren La tragedia del rey Ricardo III antzerki muntaian Buckinghamen papera egin izana.

  • Martin Ritten The Great White Hope (1970)
  • Antoni Ribasen La ciutat cremada (1975) -1976an Aktorerik Hoberenari Zinemagintzako Idazleen Elkartearen Saria
  • José Antonio de la Lomaren Perros callejeros (1977)
  • Jordi Cadenaren La oscura historia de la prima Montse (1977)
  • Jaime Chávarriren A un dios desconocido (1977) -1976an Aktorerik Hoberenari Zinemagintzako Idazleen Elkartearen Saria
  • Luis Cortésen Marian (1977)
  • Carlos Sauraren Los ojos vendados (1977)
  • Leopoldo Pomésen Ensalada Baudelaire (1978)
  • Iñaki Núñezen Toque de queda (1978)
  • Josep Mª Fornen Companys, procés a Catalunya (1978)
  • Toni Martiren Hic digitur dei (CM, 1979).
  • Fernando Méndez Leiteren El hombre de moda (1980)
  • Euskal Telebista (FL, 1979 Ikuska seriea)
  • Bigas Lunaren Renacer (1981)
  • Imanol Uriberen La fuga de Segovia (1981).
  • Antoni Ribasen Victòria! la gran aventura d' un poble (1983)
  • Antoni Ribasen Victòria! la disbauxa del 17 (1983)
  • Antoni Ribasen Victòria! El seny i la rauxa (1983)
  • Alfonso Ungríaren La conquista de Albania-Albaniaren konkista (1983)
  • Imanol Uriberen La muerte de Mikel (1983)
  • Carlos Suárezen El jardín secreto (1984)
  • Zergatik panpox (film ertaina, 1985) (Arantxa Urretabizkaia idazlearen izen bereko eleberrian oinarritutako gidoia eta zuzendaritza)
  • José Luis Borauren Tata mía (1986)
  • Manuel Matjiren La guerra de los locos (1986).
  • José Antonio Zorrillaren (eta gidoia) Lauaxeta-A los cuatro vientos (1987)
  • Antxon Ezeizaren Ke arteko egunak-Días de humo (1989)
  • Antoni Verdaguerren Havanera 1820 (1993)
  • Francesc Bellmunten Monturiol, el señor del mar (1993)
  • Antxon Ezeizaren Felicidades, Tovarich (1995)
  • Alejandro Amenábarren Tesis (1996)
  • Cecilia M. Bartolomeren Lejos de Africa (1996)
  • Javier Rebolloren ¡Hola desconocido! (CM, 1998)
  • Luciano Berriatuaren El lado oscuro (2000) (bideo digitalean egindako film luzea)
  • Eloy Lozanoren Bellas durmientes (2001)
  • Daniel Múgicaren Año cero (ciudad muy caliente) (2001, bideoan egindako film luzea)
  • Inés Parísen eta Daniela Fejermanen A mi madre le gustan las mujeres (2002)
  • Carlos Gilenen Alas rotas (2002)
  • John Malkovichen Pasos de baile/The Dancer Upstairs (2002)
  • Ernesto Rimochen Demasiado amor (2002)
  • José María Fornen El general Macià (2006),
  • Diego Fandosen Cosmos (2007)
  • Javier Serranoren Dos billetes (2008)
  • Antonio del Realen La conjura de El Escorial (2008)
  • Sebastián Corderoren Rabia (2009)
  • Belén Gómez Sanzen Los planes de Cecilia (CM, 2009)
  • Pedro Masóren Anillos de oro (1983, TVE)
  • José Antonio Páramoren El rey y la reina (1985, tv-movie)
  • Lawrence Gordon Clarken Captain James Cook (1987, serie txikia)
  • Damiano Damianiren Clase Media (1987, TVE)
  • Lenin: The train (1990, tv-movie RAIrentzako)
  • Silvia Querren Para Elisa (1993, TVE)
  • Canguros (1994, Antena 3) Oh Espanya (1996)
  • Hospital (1996, Antena 3)
  • Menudo es mi padre (1996, Antena 3)
  • Señorío de Larrea (1999, ETB)
  • Valeria (2000, tv-movie Catalunyako Telebistarentzako)
  • Alberto Sironiren Paraíso (2000, TVE)
  • Virginia, La memoria e il perdono (2001 tv-movie RAIrentzako) La monaca di Monza (2004, Catalunyako Telebistaren eta RAIren arteko elkarren arteko ekoizpen-serie laburra)
  • Juan Luis Iborraren Las cerezas del cementerio (2005, TVEko serie laburra)
  • El comisario (2006, Tele 5)
  • Hospital central (2007, Tele 5)
  • Cazadores de hombres (2008, Antena 3)
  • Alfonso Arandiaren eta Arantza Ibarraren Zigortzaileak (tv-movie ETB, 2010)
  • Águila roja (2009-2010, TVE)
  • Aguilar, Carlos; Genover, Jaume: Las estrellas de nuestro cine; 500 biofilmografías de intérpretes españoles, Alianza Editorial, Madril, 1996, 669 orr.
  • Larrañaga, Koldo; Calvo, Enrique: Lo vasco en el cine (las personas), Donostia-San Sebastián, Euskadiko Filmategia/Filmoteca Vasca-Caja Vital Kutxa Fundazioa, 1999, 579 orr.
  • López Echevarrieta, Alberto: Vascos en el cine, Bilbao, Mensajero, 1988, 403 orr.
  • Roldán Larreta, Carlos: El cine del País Vasco: de Ama Lur (1968) a Airbag (1997), Donostia, Eusko Ikaskuntza - Sociedad de Estudios Vascos, Ikusgaiak -Cuadernos de Cinematografía, 3. zkia., 1999, 407 orr.
  • Roldán Larreta, Carlos: Los vascos y el séptimo arte. Diccionario enciclopédico de cineastas vascos, Donostia-San Sebastián, Filmoteca Vasca-Euskadiko Filmategia, 2003, 351 orr.