Sendagileak

Eleizegui López, José

1879ko irailaren 30ean Santiago de Compostelan jaiotako medikua, euskal jatorria zuena. Madrilen hil zen 1956ko abuztuaren 1ean.

Doktoretza eskuratu zuenean, Madrileko Udal Benefizentzian lan egin zuen eta, beranduago, Bainuetako Zuzendarien taldean sartu zuen. Orobat, literatura maite zuen eta 1910ean España Médica aldizkaria sortu zuen. Beranduago, Haur-heziketako Eskola Nazionaleko katedraduna izan zen. Medikuntzari buruzko tratatu ugari idatzi zituen.