Kontzeptua

Elebitasuna

Elebakarra, elebiduna edo eleanitza izatea gizabanakoaren xehetasuna da, Hizkuntza-erkidego bat eratzea funtsean gizarte-xehetasun bat den bitartean; hau da, hiztunek hizkuntza hori erabili ahal dezaten gizarte-baldintza batzuk behar ditu.

Gizabanako-elebitasunaren hedapena eta euskararen normalizaziorako politiken -lurralde batzuetan- ezarpena izan arren, Euskal Herrian dauden gizarte-baldintzak, aurretiaz aipatutako datu batzuk erakusten diguten bezala, frantsesa edo gaztelaniaren eta euskararen arteko orekadun gizarte elebidun bat izatetik urrun daude: euskaldunen demografia sakabanatzea, elebidun askoren euskaraz jarduteko gaitasun erlatibo urria, nahikoa ez den euskararenganako laguntza eta, lurralde batzuetan, ofizialtasun statusaren gabezia.

Horrela, 1991tik 2001era, Ipar Euskal Herrian gaztelania/frantseza bezain/baino euskara gehiago darabilen hiztunen kopurua etengabe gainbeherakoa da, Nafarroan aldagabe mantentzen da eta E.H.A.E.n zerbait gora egiten du; hori guztia, ohiko erabilera-esparruetan (sendia, lagunartea) etab aita esparru formal pribatu eta publikoan ere. Baina neurriren baten gaztelania edo frantsesa baino euskara gutxiago darabiltenek aintzat hartzen baditugu, erabilerak Euskal Herriko hiru lurraldeetan, gora egin du. (Hizkuntza Politikarako Sailburuordetza, 2003: 50-51). Hau da, geroago eta gehiago ematen dira euskararen eta beste hizkuntzen arteko kode-aldaketa eta txandaketak, eta batak eta besteek partekatutako espazioak, azken hauek haren erabilera-sareak higatuz eta orain arte gaztelaniarenak edo frantsesarenak besterik ez ziren sareetara hedatuz. Aipatutako euskararen erabilera-joerak esparruen arabera aldatu egiten dira; horrela, emaitzarik hoberena duen lurraldean, E.H.A.E., 2001ean euskaldun elebidunengandiko gaztelania baino euskararen erabilera handiagoak seme-alabekin %17a lortzen du, euron irakasleekin eta udal-bulegoetan %17a; banketxean %16a. Balorerik baxuenak Estatu-administrazioarekin ematen dira (%3) eta ertzainekin (%6). (Hizkuntza Politikarako Sailburuordetza 2003: 18 - 19).

Gizarte-elebitasuna errealitate bat izatetik urrun dago, kalean euskararen erabilerari buruz egindako estatistikek erakusten diguten bezala, 1989an erabilera %10,8koa izan zelako eta 2001ean %13,5ekoa, eta horrek -egungo joera mantenduko balitz- euskararen eta gaztelania/frantsezaren arteko ehuneko %50eko erabilera lortzeko 162 urte beharko liratekeela esan nahi du. (Aztiker, 2006: 276-277). Beste adierazle batzuk, gaztelania/frantsezari erabat aldekoa zaion egoera diglosiko baten baitan, euskararen berreskurapen motel bateranzko bidea erakusten digute: euskaraz egindako liburuen ekoizpena 1995ean 1.223 izenburu izatetik 2004ean 1.851 izatera igaro da. (Torrealdai, 2006: 29). Bizitasun etnolinguistiko subjektiboa, aipatutako tamaina objektiboekin batera, gizarte baten barnean harremana duten hizkuntzei buruzko hitzaldiei uztartuta dagon elementu garrantzitsu bat da. 2001ean, E.H.A.E.ko eta Ipar Euskal Herriko biztanleriaren gehiena euskararen erabilera sustatzearen aldeko da, bigarren lurralde honetan ehunekoa txikiagoa den arren. Nafarroan aurkako jarrera erakusten dutenek gehiengoa dira, gazteak direnengan jarrera hori gainbehera datorren arren, batez ere gai horri buruz axolagabe azaltzen direnen aldeko izanez. (Hizkuntza Politikarako Sailburuordetza, 2003:53).

13-14 urte bitarteko nerabeei dagozkien Euskal Herriko (1999) datuen arabera, %59ak euskararenganako interes asko edo nahiko erakusten dutela adierazten digute, erdi mailako interesa adierazten duten %16aren eta ezer gutxi edo interesik eza aitortzen duten %25ak ez bezala. Interesik handiena adierazten duten nerabeen lurraldea E.H.A.E. da (%68), gero Nafarroa (%39) eta Iparralde (%25). Zudu/zudurik eza honen atzean zer egon daitekeen aztertuz, Euskal Herrian, hemendik eta urte batzuetara euskararentzako nerabeok dituzten asmorik nagusienak hauek dira: indartu eta hedatu dadila (%48), dagoen bezala iraun dezala (%28), berdin dio zer gertatzen den (%17) eta galduz joan dadila (%7); E.H.A.E.n nagusi dira: indartu eta hedatu dadila (%54) eta dagoen bezala iraun dezala (%26); Iparralden, dagoen bezala iraun dezala (%44), indartu eta hedatu dadila (%26) eta berdin dio zer gertatzen den (%25); Nafarroan, indartu eta hedatu dadila (%36), berdin dio zer gertatzen den (%29) eta dagoen bezala iraun dezala (%28). (Berrio-Otxoa, 2000: 176, 201).

Euskararen eta beste hizkuntza batzuen arteko harremanen aztarna euskararen corpusean egiazta daiteke, ez hiztegiko maileguetan bakarrik, baita deklinabidean, eratorrietan, aditz-jokoan, fonetika eta sintaxian batez ere latinetik, historikoki, hartutakotik eta neurri txikiago baten arabiarretik eta zeltatik ere (Euskaltzaindia, 1978: 154-155). XXI. mende-hasieran, iparraldeko Euskal Herrian eraginik nabarmenenak seguruenik frantsesetik etorri ziren, hego aldean gaztelaniatik, eta -neurri txikiago baten- eremu bi horietan, ingelesetik.

Bilakaera historikoak, XX. mendera arte, elebitasun desorekatu lez izendatu daitekeen egoera azaltzen duen euskararen gizarte-statusaren atzerakada erakusten digu. Bere berreskurapenerako ordutik aurrera egindako ahaleginak izan arren, euskararen iraupen eta geroa arriskuan daude; iraupenaren hipotesian izan arren, epe laburrera gizarte-elebitasun orekatu baten aldeko neurri eragileak hartzen ez badira, euskararen gizarte-statusa gizarte-elebitasunarena baino diglosia egoeraren antz gehiago izango du.