Kontzeptua

Elebitasuna

Bai betidaniko euskaldun kopuruaren gainbeheratzeak eta baita -neurriren baten- euskarazko gaitasun erlatibo urriagoak ere Euskal Herrian izandako euskararen sendi-transmisioaren etenarekin eta gaztelaniaren edo frantsesaren transmisio arrakastatsuarekin zerikusia dute. Aita eta ama euskaldunak direnean, euskararen sendi-transmisioan gainbeheratze hori aldatu egin da 1966az aurretik jaiotako taldetik urte horren ondoren jaiotakoetara; horrela, 2001eko datuen arabera, E.H.A.E.n transmisioa %91,9tik %98,9ra igo egin du, hurrenez-hurren, eta Nafarroan %86,6tik %92ra, Ipar Euskal Herrian transmisio hori gainbehera etorriz jarraitu duen arren (%83,4tik %77,6ra). Aitak edo amak bakarrik euskara dakien kasuetarako transmisioa ahula da eta, adin-taldeon artean konparatiboki hobetu egin den arren, oraindik lurralde baten ere ez da 1966az geroztik jaiotakoentzako bi herenik lortu izan. Euskararen sendi-transmisioaren joera hobetuz doa, baina oraindik ez da euskara lehen hizkuntza bezala duten gizabanakoei dagokien ehunekoa gehitzeko haina nahikoa. (Hizkuntza Politikarako Sailburuordetza, 2003: 48-49).

XX. mendeko 70eko hamarkadatik euskaldun elebidunen gehikuntza orokorra -transmisioaren gainbeheratzea gelditzearekin batera- euskarazko edo elebitako (gaztelaniarekin edo frantsesarekin batera) hezkuntza sistemaren, batez ere, eta helduentzako euskara-irakaskuntzaren eskutik etorritako euskaldun berrien etorrerari esker izan da. 2004/2005 ikasturtean zehar, Euskal Herriko irakaskuntza ez unibertsitarioko -18 urtera arte- D ereduan (euskarazko irakaskuntza gaztelania edo frantsesa ikasgai bezala izanik) matrikulatutako ikasleak %40,1 ziren, B ereduan (ikasgaien erdia euskaraz eta beste erdia gaztelaniaz) %17,3a, %22,4a A ereduan (euskara ikasgai bezala, eta gainontzekoek gaztelaniaz edo frantsesez) eta, azkenik, euskararik gabeko irakaskuntza %20,3a. Hizkuntza ereduen presentzia lurralde ezberdin bakoitzerako asko aldatzen da; horrela, Gipuzkoako ikasleetatik D eta B ereduak %66,6 eta %21,4 hurrenez-hurren egiten dituzte, Bizkaian %45,1 eta %21,8, Araban %31,3 eta %30,1, Nafarroan %22,5 eta %0,1 eta %4,6 y %12,1 Ipar Euskal Herrian. (Aztiker, 2006: 307). Hala eta guztiz ere, aipatutako bi eredu horiek ez dute horretan diharduten ikasle guztien elebitasuna bermatzen, batez ere euskararen familia transmisiorik ez izatean; horrela, E.H.A.E.n, derrigorrezko irakaskuntza bukatzerakoan -16 urte- euskara sendi-hizkuntza bezala zutenen arteko D ereduko ikasleek lortutako euskarazko B2 mailari dagokion (erdi mailakoa, Association of Language Testers in Europe esandakoaren arabera) hizkuntza gaitasuna %74,1 zen eta sendi-hizkuntza bezala ez zutenen artean %47,6a; B ereduko ikasleen artean, emaitzak %47,5 eta %26,6, hurrenez-hurren, izan ziren. (ISEI-IVEI 2005: 47).

Euskal Herriko osoko unibertsitate mailako irakaskuntzan %19,9ko ehunekoan ikasgaiak euskaraz ematen dira; %79,6 Arrasateko Unibertsitatean, %25,3 EHU-UPVn, %11,3 Deustuko Unibertsitatean, %7,0 Université de Pau et des Pays de l´Adouren, %5,6 UPNA-NUPan eta %0,6 Nafarroako Unibertsitatean. (Aztiker, 2006: 310).