Etxaniz Erle, Xabier

Xabier Etxaniz Erle (Oñati, 1961). 1984tik UPV/EHUko irakaslea Gasteizko Irakasle Eskolan (orain Hezkuntza eta Kirol fakultatea). Haur eta Gazte Literaturaren inguruan egin du lan.

Bere ibilbide akademiko eta ikerlaria haur eta gazte literaturaren inguruan egin du. 1997an irakurri zuen doktorego tesia Euskal Haur eta Gazte Literaturaren Historiaz, eta haurrentzako dozena bat liburu idazteaz gain, ehunka artikulu eta liburu kapitulu idatzi ditu Euskal Herrian nahiz nazioarteko komunikabideetan.

22 artikulu