Bornaetxea Rodríguez, Fito

Fito Rodriguez Adolfo Bornaetxea Rodriguezen izengoiti literarioa da (Gasteiz, Araba, 1955eko irailaren 3a -).

Idazlea, artikulugilea eta blogaria, baita Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslea eta ikertzailea ere. Mota guztietako testuak argitaratu ditu: kazetaritza-artikuluak, ikerketa akademikoa, dibulgazio kulturala, fikzioa, itzulpenak eta hiztegi-sarrerak. Haren lanak itzuliak izan dira frantsesera, ingelesera, alemanera, gaztelaniara, katalanera, galegora, italierara, kurduerara, portugesera baita Dolomitetako ladinora eta braillera ere.

3 artikulu