Sendagileak

Echevarría Aldecoa, Manuel

1895eko maiatzaren 27an Bilbon jaiotako mediku eta publizista. 1920an erdietsi zuen Medikuntzako lizentziatura, Bartzelonan. Zaldibarko Eroetxe Psikiatrikoko mediku izan zen eta baita Benefizentziako Udal Zerbitzuko medikua ere. Bere aitonak, Manuel Echevarria jaunak sortutako El Noticiero Bilbaíno egunkariko nazioarteko kronikari gisa nabarmendu zen.